Sequoyah (Taskigi, egungo Tennessee, c. 1770 - San Fernando, Mexiko, 1843ko abuztua) txerokien hizkuntzaren idazketa-sistemaren sortzailea izan zen, ingelesez George Gist edo George Guess izenekin ere ezagutua. Aita, Nathaniel Gist, ingelesa zuen, baina ama txerokia zen, eta hark hezi zuen. Ez zuen inoiz ingelesez ikasi. Haren ustean, idazkerari esker ziren nagusi zuriak, eta 1809. urtean txerokien hizkuntzaren alfabetoa eta idazketa lantzen hasi zen. Alfabeto silabiko bat egituratu zuen, eta hartarako tradizio txerokieran oinarrituriko piktogramak eta ingeles, greko eta hebrear alfabetoetako letrak ere hartu zituen. 1821. urtean 86 ikurreko alfabeto bat aurkeztu zuen eta, txerokiek onartu ondoren, idazketa horretan hasi ziren haur txerokiak ikasten, eta liburuak eta kazetak argitaratu zituzten; kultura txerokiari abantaila handiak ekarri zizkion idazketa-molde hark.

Sequoyah
Sequoyah.jpg
Sequoyah, txerokien hizkuntzaren idazketa-sistemaren taula eskuanCommons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIpar Carolina eta Indiar Lurraldea, 1770
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAlabama
Talde etnikoaTxerokia
Lehen hizkuntzaTxerokiera
HeriotzaSan Fernando (Kalifornia)1843ko abuztua (72/73 urte)
Familia
AitaNathaniel Gist
Hezkuntza
HizkuntzakTxerokiera
Jarduerak
Jardueraksilversmith (en) Itzuli, asmatzailea eta hizkuntzalaria

Find a Grave: 16871717 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu