Amharera
Amharera[1] (amhareraz: አማርኛ, amarəñña) Etiopia ipar-erdialdeko hizkuntza da.
Amharera | |
---|---|
አማርኛ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Etiopia, Israel, Ipar Amerika |
Hiztunak | lehen hizkuntza: 27 milioi bigarren hizkuntza: 7-15 milioi gehiago |
Rankinga | 55.a |
Ofizialtasuna | Etiopia |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak South Semitic (en) Ethiopian Semitic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, vowel harmony (en) , adjective-noun (en) , hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa, postposizioa, azentua eta nominatibo-akusatibo hizkuntza |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Alfabetoa | etiopiar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | am |
ISO 639-2 | amh |
ISO 639-3 | amh |
Ethnologue | amh |
Glottolog | amha1245 |
Wikipedia | am |
Linguasphere | 12-ACB-a |
ASCL | 9214 |
IETF | am |
Herrialde hartako bost hizkuntza nazionaletako bat da, baina hizkuntzen artean mintzatuena denez estatuko hizkuntza ofiziala de facto. Landa eremuko herritarren eta hiritarren arteko lingua franca ere bada[2].
Hedadura
aldatuHizkuntza semitikoen artean, bigarren mintzatuena da, arabieraren atzetik[3] eta hebreeraren aurretik. 32 milioi pertsonak dute ama hizkuntza eta 57 milioi pertsonetara iristen da kopurua bigarren hizkuntza gisa dutenak ere gehitzen bazaizkie[4].
Etiopian soilik ez, Etiopiatik kanpora bizi diren 2'7 milioi pertsonak ere hitzegiten dute, Egiptora, Israelera edo Suediara emigratu zuten etiopiarrak dira.
Eritrean ere hitz egiten da, Etiopiatik deportatu zituzten eritrearrek eramanda hain zuzen ere.
Rastafari askok amharera ikasten dute, hizkuntza sakratutzat jotzen baitute, jatorrizko lehena ere delakoan.
Idazkera
aldatuGe'ez hizkuntzarenetik egokituriko abugida grafia-sistema darabil[5]. Ezkerretik eskumara idazten da. Ez da existitzen amhareratik latindar alfabetora itzultzeko sistema bakar bat.
Adibidea
aldatuGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikulua:
- የሰው ፡ ልጅ ፡ ሁሉ ፡ ሲወለድ ፡ ነጻና ፡ በክብርና ፡ በመብትም ፡ እኩልነት ፡ ያለው ፡ ነው ፡ የተፈፕሮ ፡ የማስተዋልና ፡ ሕሊናው ፡ ስላለው ፡ አንዱ ፡ ሌላውን ፡ በወንድማማችነት ፡ መንፍስ ፡ መመልከት ፡ የገባዋል ።
- Yäsäw leje hulu siwäläd näts'ana bäkəbrəna bämäbtəm əkulenät yaläw näw yätäfäpro yämastäwalenna həlinaw səlaläw andu lelawn bäwändmamačənät mänfəs mämälekät yägäbawal.
Anton Abadiaren hiztegia
aldatuAnton Abadia esploratzaile irlandar-euskaldunak 1837an anaiarekin batera Etiopiara egin zuen bidaia, hango ohiturak ikasi nahian. Hizkuntzarekiko interes berezia azaldu zuen eta 15.000 hitz biltzen zituen amharera-frantses hiztegia sortu zuen[6], Dictionnaire de la langue Amariñña (1881)[7], mota honetako aurrenekoa eta gerora esploratzaile ugarik erabiliko zutena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-19).
- ↑ Meyer, Ronny. (2011). The Role of Amharic as a National Language and an African lingua franca. In Stefan Weninger (ed.). The Semitic Languages. Berlin: De Gruyter Mouton, 1212–1220 or..
- ↑ (Ingelesez) Ethiopia. Central Intelligence Agency 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Ingelesez) «Amharic» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Ingelesez) Adugna, Gabe. «Research: Language Learning - Amharic: Home» library.bu.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ Abbadie, Antoine d' (1810-1897). «Papiers d'Antoine-Th. d'Abbadie (1810-1897)» CALAMES et Wikipedia (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ (Frantsesez) Abbadie, Antoine d'. (1881). Dictionnaire de la langue amariñña. F. Vieweg (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |