Rapa Nui (hizkuntza)
Rapa Nui edo rapanui[1] austronesiar hizkuntza bat da, fijiar-polinesiar taldearen barnekoa, Pazko uhartean hitz egiten dutena.
Rapa Nui (hizkuntza) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 5.000 |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Hizkuntza sailkapena | |
Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak ozeaniar hizkuntzak erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak polinesiar hizkuntzak erdialdeko polinesiar hizkuntzak Eastern Polynesian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza isolatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Rongorongo (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | rap |
ISO 639-3 | rap |
Ethnologue | rap |
Glottolog | rapa1244 |
UNESCO | 711 |
IETF | rap |
Endangered Languages Project | 2520 |
- Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rapa Nui».
Haren egitura fonetikoa polinesiarra da, bost fonema bokaliko eta kontsonante kopuru txiki batekin. Morfologikoki, markeserarekin antza handia du, baina haren fonologiak maorierarena dirudi.
2500 hiztun baino gehiago ez daude, 2000 uhartean bertan eta gainerakoak Txile kontinentalean eta munduko beste toki batzuetan, nahiz eta Du Feuk kopuru osoa 2000 inguruan jartzen duen;[2] Ethnologuek, aldiz, 2200 inguru zenbatu ditu uhartean, eta 200 edo 300 inguru handik kanpora, Txilen zein beste leku batzuetan.[3] Comisión de Estructuración de la Lengua pascuense izeneko erakundeak oinarrizko gramatika eta hiztegi etimologikoa egin ditu.
Erreferentzia zerrenda
aldatu- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ du Feu, Verónica. (1996). Rapanui: Descriptive Grammar Series. Londres & New York: Routledge, 1 or..
- ↑ (Ingelesez) Lewis, M. Paul, ed. Ethnologue: Languages of the World. (16. argitaraldia) Dallas, Texas: SIL International.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |