Italiar penintsula
Apeninoetako penintsula edo Italiar penintsula[1] Mediterraneo itsasoaren erdialdean kokaturiko penintsula da, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen artean. Nahiz eta bere azaleraren gehiena Italia izan, Vaticano Hiria eta San Marino herrialdeak ere barnean ditu.
Italiar penintsula | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena |
Corno Grande (en) ![]() |
Azalera | 50.709 mi² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42° N, 14° E / 42°N,14°EKoordenatuak: 42° N, 14° E / 42°N,14°E |
Estatu burujabea | Italia, San Marino eta Vatikano Hiria |
Ur-gorputza |
Liguriako itsasoa Jonikoa Adriatikoa Tirreniar itsasoa Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Europa |
Penintsulari italieraz Lo Stivale (euskaraz: bota) zioten, botaren itxura baitu. Hiru penintsula txikiek laguntzen dute itxura lortzeko: Calabria, Salento eta Garganokoak.
Iparraldetik hegoaldera 1.000 km baino gehiago izanda, Europako penintsularik luzeenetako bat da. Mendebaldean Liguriar itsasoa eta Tirreniar itsasoa, hegoaldean Itsaso Jonikoa eta ekialdean Itsaso Adriatikoa ditu. Barnean Apeninoak dira bere bizkarrezurra. Iparraldean ordokiak daude eta kontinentearekin lotzeko Alpeek.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-12.