Alfabeto ziriliko
Zirilikoa alfabeto bat da, grezierako alfabetoan oinarritua, batez ere errusieraz eta beste hainbat hizkuntzaz erabilia, Europa ekialdeko eta antzinako SESBaren eragineko eremuan.
Hizkuntzak
aldatuHona alfabeto hori erabiltzen duten zenbait hizkuntza: abkhaziera, bielorrusiera, bulgariera, errusiera, jakutera, kazakhera, komiera, mazedoniera, moldaviera, mongoliera, serbiera, tatarera, tajikera, turkmenera, ukrainera, uzbekera eta beste batzuk.
Historia laburra
aldatuX. mendean asmatu zuen Bizantziar Inperioko misiolari batek Bulgarian, ziurrenik Ohrideko San Klementek[1].
Letrek eragin greko argia dute, eta funtsean Zirilo eta Metodio santuek IX. mendean asmatu zuten alfabeto glagolitikoan oinarrituta dago: Bizantziar Inperioko misiloari horiek Biblia herri eslaviarrentzat itzuli zuten. Biblia horren hizkuntza eslaviera eklesiastiko zaharra da, Tesalonikan ikasi zuten dialekto eslaviar batean oinarritua. Eliza ortodoxo errusiarrak hizkuntza hori erabili zuen IX eta XII. mendeetan. XIV. mendean eslaviera eklesiastikoa (egun ere erabilia) azaldu zen. Hala Ziriloren itzulpena lan itzela izan arren, eta santuak izena eman dion arren alfabetoari, Klementeren ekarpen propioa handiagoa da.
Gaur egungo alfabetoa 1708ko xedapenetan datza eta 1918 erreforma egin zen, lau letra kendu zirenean.
Letrak eta ahoskera
aldatuJarraian den taulak laburpen nagusi bat erakusten du, baina Euskaltzaindiak 156. arauan[2] alfabeto zirilikoaz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema eman zuenean, taula orokor bat aurreikusi beharrean, hizkuntza nagusietarako proposamen desberdinak egin zituen. Ikus beraz, errusieraren tranliterazioa, bulgarierarena, ukraineraren eta bielorrusierarena, adibidez.
|
Kanpo estekak
aldatu- Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
- (Ingelesez) "Cyrillic" Unicode kode taulak (PDF)
- (Ingelesez) "Cyrillic Supplement" Unicode kode taulak (PDF)
- ↑ (Ingelesez) «In Pictures: Ohrid, Home of Cyrillic» Balkan Insight 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
- ↑ «156 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).