Yagan
Yagan hizkuntza Yagan herriaren hizkuntza da, Suaren lurraldeko uharteetan hitz egiten zena. Ofizialki hiztun bakarra dago, baina Navarino uhartean berpizteko saioak burutzen ari dira, Puerto Williams hiriburuan batez ere.
Yagan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Txile eta Argentina |
Hiztunak | 1 |
Eskualdea | Suaren Lurraldea |
UNESCO sailkapena | 5: kritikoki arriskuan |
Hizkuntza familia | |
entitate objektu objektu abstraktu Languoid hizkuntza giza hizkuntza Ameriketako jatorrizko hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskari |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
yag |
Ethnologue |
yag |
Glottolog |
yama1264 |
Ingelesa-Yagan hiztegi historiko[1] bat sortu zuten 1865ean.
Hizkuntza batek galtzeko arriskua neurtzeko UNESCOk erabiltzen duen sailkapenaren arabera Yaganaren egoera "kritikoki arriskuan" da, hau da, azken egoeraren ("galduta") egoeraren atarikoan dago.[2]
HistoriaAldatu
Yagan munduko hizkuntza australena da, eta XX. mendearen hasiera arte mintzatzen zen Suaren lurraldeko irla nagusiko kostaldean zein Beagle kanalaren eta Hornos lurmuturraren arteko uharteetan.
2013an Cristina Calderón zen hiztun bakarra, eta berari esker hainbat datu bildu dira hizkuntza eta ahozko tradizioari buruz[3].
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Diccionario Inglés–Yagán de Tomás Bridges, 1865» patlibros.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
- ↑ «UNESCO Atlas of the World's Languages in danger» www.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-04.
- ↑ VISUALARTE - CENTRO DE PRODUCCION AUDIOVISUAL - CHILE YAGAN - LOS CONFINES DEL MUNDO. Cristina Calderón - última hablante Yagan . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.