Vietnamera[1][2] (tiếng Việt, edo gutxiagotan Việt ngữ), frantziar kolonizazioaren garaian annamera deitua, Vietnamgo hizkuntza ofizial eta nazionala da. Vietnamdarren jatorrizko hizkuntza da (người Việt or người Kinh): horiek herrialdeko biztanleriaren % 86 osatzen dute. Gainera, herrialdetik at (AEBetan batez ere) bizi diren hiru milioi lagun inguru ere vietnameraz mintzatzen dira. Era berean, Vietnamgo gutxiengo etniko gehienek bigarren hizkuntza gisa hitz egiten dute. Austroasiar hizkuntza familiaren parte da, eta alde handiz hizkuntza talde horretan hiztun gehien dituen mintzaira da. Hiztegiak txineraren eragin handia du. Aitzina txineraren idazketa sistema erabiltzen zuten, baina egun, alfabeto latindarraz idazten da, zenbait ikur berezi gehituta.

Vietnamera
Tiếng Việt
TiengViet.PNG
Vietnamera hiztunen komunitate nagusiak.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaVietnam, AEB, Kanbodia, Frantzia, Australia, Laos, etab.
HiztunakJatorrizko hiztunak: 70-73 milioi
Osotara: 80 milioitik gora
OfizialtasunaVietnam
EskualdeaHegoekialdeko Asia
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaAraugile ofizialik gabekoa
Hizkuntza sailkapena
Sino-Xenic pronunciation (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiatonal language (en) Itzuli, subjektua aditza objektua eta hizkuntza isolatzailea
AlfabetoaVietnamese alphabet (en) Itzuli, Vietnamese Braille (en) Itzuli eta chữ Nôm (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1vi
ISO 639-2vie
ISO 639-3vie
Ethnologuevie
Glottologviet1252
Wikipediavi
Linguasphere46-EBA
ASCL6302
Linguist Listvie
IETFvi

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.