Aimara
Aimara[1][2] (aymar aru) aru familiako hizkuntza bizia da; familiako beste kideak kawkia (galdua) eta jaqaria (oso gutxitua) dira. Aimara etniaren berezko hizkuntza da.
Aimara | |
---|---|
Aymar aru | |
![]() Aimararen hedapena Andeetan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bolivia, Txile, Peru |
Hiztunak |
2.227.642 erdialdekoa datu gabe hegoaldekoa |
Ofizialtasuna | Bolivia eta Peru |
Eskualdea | Andeak |
UNESCO sailkapena | 2 zaurgarria |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza familia | |
entitate objektu objektu abstraktu Languoid hizkuntza giza hizkuntza Ameriketako jatorrizko hizkuntzak Aymaran languages ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskari |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
ay |
ISO 639-2 |
aym |
ISO 639-3 |
aym |
Ethnologue |
aym |
Glottolog |
nucl1667 |
Wikipedia |
ay |
Bolivian (La Paz eta Oruro), Perun (Puno, Tacna eta Moquegua) eta Txilen (Tarapaca) 2.200.000 lagun inguruk hitz egiten dute. Boliviako eta Peruko eskualde horietan koofiziala da.
SarreraAldatu
Antiplanoko aimara Andeetako hizkuntza bat da, 1.600.000 hiztun dituena, Titikaka lakuaren inguruan: 1.237.658 aimara-hiztun boliviar ditu, 296.465 perutar eta 48.477 txiletar. Badira, era berean, zenbait komunitate Argentinako Salta eta Jujuy probintzietan, baina ez dakite hizkuntzaz mintzatzen. Bi ahaide ditu: kawkia eta jaqarua. XIX. mendean, Antonio Raymondik, Sebastián Barrancak eta Julio C. Tellok hiru hizkuntzon arteko antzekotasuna susmatu zuten, baina Marta J. Hardman-en lanek zehatz-mehatz baieztatu zuten susmo hori 1960ko hamarkadan, hirurak jaqi familiakoak direla frogatu zuenean. Hala ere, Alfredo Torero hizkuntzalariak "aru" izena eman zion. Berriki, Rodolfo Cerrón-Palominok proposatu du taldeari "aimara" deitzea. Haren iritziz, nomenklatura simetrikoa dauka kitxua familia linguistikoarekin. Kawkia hiltzat jo daiteke; jaqarua, ordea, tupean oinarriturik (Yauyos), mila bat tupinok bakarrik hitz egiten dute eta gehienak Liman bizi dira.
FonetikaAldatu
Oro har, aimarazko hitzak paroxitonoak dira, bokalen luzaketak azentuazioa alda diezaiekeen arren.
BokalakAldatu
Kitxuak eta arabiera klasikoak bezala, aimarak hiru bokal besterik ez du: a, i eta u; dena dela, luzatzen ditu (idatzian, dieresiaz adierazten da). Beraz, sei bokal hauetaz baliatzen da: a, ä, i, ï, u, eta ü.
KontsonanteakAldatu
Hamasei kontsonante ditu. Ez du herskari leunik (hots, b, d eta g ez daude), baina ozenek hiru forma hauek dituzte: sinpleak (p, t eta k), glotalak (p', t' eta k') eta hasperenkariak (ph, th eta kh).
IdazkeraAldatu
Alfabeto latindar espainiarra erabiltzen du (baita ñ ere).
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-12-19.
Kanpo estekakAldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |