Letoniera[1] (latviešu valoda) indoeuropar hizkuntza bat da, hizkuntza baltikoen taldekoa. Batez ere Letonian mintzatzen da, hango hizkuntza ofizial bakarra baita. Guztira 1.400.000 hiztun ditu Letonian eta 150.000 kanpoan. Lituaniera ahaiderik hurbilena du. Nolanahi ere, bien hiztegia oso desberdina da eta hiztunek ezin dute elkar ulertu.

Letoniera
latviešu valoda
Datu orokorrak
Lurralde eremuaLetonia,
Abrene (Errusia)
Hiztunaklehen hizkuntza: 1,4 milioi
Bigarren hizkuntza: 1-1,5 milioi
Guztira: ~3,2 milioi
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaLetonia, Europar Batasuna
EskualdeaIparraldeko Europa
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Hizkuntza baltikoak
East Baltic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, register (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) Itzuli, pitch accent (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta nominatibo-akusatibo hizkuntza
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Latvian alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1lv
ISO 639-2lav
ISO 639-3lav
Ethnologuelav
Glottologlatv1249
Wikipedialv
Linguasphere54-AAB-a
ASCL3101
IETFlv

Gramatika

aldatu

Letoniera hizkuntza flexiboa da, hainbat forma analitiko dituena. Alemanaren sintaxiaren eragin handia du. Bi genero gramatikal ditu: maskulinoa eta femeninoa. Izen bakoitzak zazpi deklinabide kasu ditu: nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala, lokatiboa eta bokatiboa.

Azentua, kasu bakan batzuk izan ezik, lehen silaban doa.

Ortografia

aldatu

Historikoki, letoniera idazteko, alemanaren ortografia sistema erabili zen. XX. mendearen hasieran, sistema fonetikoki egokiagoa erabiltzen hasi zen, latindar alfabeto eraldatu bat erabiliz. Gaur egun, letonieraren alfabeto estandarrak 33 letra ditu:

A Ā B C Č D E Ē F G Ģ H I Ī J K Ķ L Ļ M N Ņ O P R S Š T U Ū V Z Ž
a ā b c č d e ē f g ģ h i ī j k ķ l ļ m n ņ o p r s š t u ū v z ž

Ortografia aldaketa handi hori hurrengo testuan (Gure Aita) argi ikus daiteke. Hala ere, Interneten ortografia berri eta informala sortu da, mezu eta testuak laster idaztean sortua, azenturik gabea.

Ortografia zaharra
(alemanetikoa)
Ortografia modernoa Interneteko ortografia
Muuße Thews exkan tho Debbes Mūsu Tēvs Debesīs, Muusu teevs debesiis
Sweetytcz thopetows Wärdtez Svētīts lai top Tavs Vārds, Sveetiits lai top tavs vaards
Enakas mums touwe Walſtibe. Lai nāk Tava valstība. Lai naak tava valstiiba
Tows prätcznotecke Tavs prāts lai notiek Tavs praats lai notiek
kha exkan Debbes tha arridtczan wűrßon Semmes kā debesīs, tā arī virs zemes. kaa debesiis taa arii virs zemes
Muſſe deniſke mayſe dode mums ſchoden. Mūsu dienišķo maizi dod mums šodien. Muusu dienishkjo maizi dod mums shodien
Vnde pam̃et mums muſſe parräde Un piedod mums mūsu parādus, Un piedod mums muusu paraadus
ka mhes pammettammuſſims parradenekims kā arī mēs piedodam saviem parādniekiem kaa arii mees piedodam saviem paraadniekiem
Vnde nhe wedde mums exkâ kärdenaſchenne Un neieved mūs kārdināšanā, Un neieved muus kaardinaashanaa
Beth atpeſtimums no to loune bet atpestī mūs no ļauna bet atpestii muus no ljauna
Aiſto thouwagir tha Walſtibe Jo Tev pieder valstība Jo tev pieder valstiiba.
Vnde tas ſpeex vnd tas Goodtcz tur muſſige spēks un gods mūžīgi speeks un gods muuzhiigi
Amen Āmen. Aamen

Letoniera modernoaren arazoak

aldatu

Hizkuntzak dituen bi arazo nagusiak gimalajiešu lāči (mordoilokeria) eta garbizalekeria dira.

Gimalajiešu lāči

aldatu

Gimalajiešu lāči esamoldea hizkuntza akats mota bat adierazteko erabiltzen da, beste hizkuntzen eraginak sortzen dituen hizkuntza akatsak, sarri barregarriak direnak. Esamoldea Asiako hartz beltza izendatzeko hitz okerra da. Akats horiek gramatika eta estilo akatsak dira, batez ere. Gehiengo errusiarra duten guneetan eta lituaniarren kate-dendetan daude.

Euskararekin gertatzen denaren antzekoa da, erdaretako itzulpen traketsak aurkezten direnean (adibidez, *hizkuntza saltsan okerra, lengua en salsa / langue en sauce adierazteko).

Gazbizalekeria

aldatu

Sarri, sortutako neologismoak zailtasunez bereganatzen ditu biztanleriak, aurretik beste hitzen bat erabiltzen dutelako. Adibidea telefono hitza da, gaur egun bi hitz erabiltzen baitira gauzaki bera izendatzeko: "tālrunis" eta "telefons". Euskaraz antzekoa gertatzen da batzuetan, adibide berari jarraitzeko telefono eta urritizkin baitaude (nahiz eta azken hori ia ez den erabiltzen).

Hizkuntza eta politika

aldatu

Letoniak harreman zaila izan du historian zehar Alemania, Suedia, Errusia eta Poloniarekin, eta herrialde kulturaniztuna izan da beti. Hala ere, Sobietar okupazio garaian (1940-1941; 1945-1991) errusiartze prozesuak eragin izugarria izan zuen letonieran. Bi garai horietan 340.000 letoniar inguru deportatuak izan ziren —biztanleriaren herena— eta herrialdean bertan jazarriak. Itzeleko immigrazioa izan zen halaber Errusia, Ukraina eta Bielorrusia sobiet errepubliketatik eta, horren ondorioz, berezko letoniar biztanleria ikaragarri murriztu zen, % 80 ingurutik 1935ean % 52 ingurura 1985ean. Etorkin gehienak Letonian finkatu ziren, letoniera ikasi gabe. Egun, letoniera biztanleriaren % 60ren ama hizkuntza baino ez da.

1991n independentziaren berrezarri zenean, hizkuntz politika berria abian jarri zen. Oraingo helburu nagusia biztanle guztien integrazioan datza, Letoniako hizkuntza gutxituei ere babesa eta garapean aukera eskainiz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.