A
A euskal alfabetoko lehen letra eta lehen bokala da, munduko beste alfabeto askotan erabilia, latindar alfabetoaren parte. A (larriz) eta a (xehez) idazten da. Antzinako Greziako alfa letraren antzekoa da forman, hortik baitator. Letra larria (A) hiruki batean gorantz doazen bi lerroek eta, erdian, mozten duen lerro horizontal bat da. Letra xehea, aldiz, bi motara idatzi daiteke, bi solairu dituen a eta solairu bakarra duen ɑ. Bigarren hau ohikoagoa da eskuz idazterakoan, edo eskuzko formak irudikatzen dituzten tipografietan, bereziki umeentzat bideratuta baldin bada. Tipografia batzuetan, kurtsibak ere forma hori hartzen du.
![]() | |
Euskal alfabetoa | |
---|---|
A a • B b • C c • (Ç ç)1 • D d E e • F f • G g • H h • I i • J j K k • L l • M m • N n • Ñ ñ • O o P p • Q q • R r • S s • T t • U u V v • W w • X x • Y y • Z z | |
Digramak: dd • tt • ts • tx • tz | |
Beste irudikapen batzuk | |
Bandera | ![]() |
Braille | A, ⓐ, 🅰, A, a, a, Ⓐ, 🄐, ⒜, 🅐, 🄰, ᴀ, ᴬ, ᵃ, ₐ, 𝔸, 𝕒, 𝔄, 𝔞, 𝕬 eta 𝖆 |
ASL | ![]() |
Kodeak | Braille ASCII (en) ![]() morse kodea: .- NATO alfabeto fonetikoa: Alpha |
1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan. |
Historia Aldatu
A letra idi (lit. alef) buruaren piktograma moduan sortu zen egiptoar hieroglifoetan edo brontze aroko alfabetoan.
Idi burua Egiptoar hieroglifoa |
Idi burua proto-semitikoa |
Aleph feniziarra |
Alpha grekoa |
A etruskoa |
A erromatarra |
---|---|---|---|---|---|
Euskaraz Aldatu
"A" garrantzi handiko letra da euskaraz, mugatzaile nagusia delako.
Hitz batzuek eta zenbait izen berezik, "a itsasia" dute, hau da, berezkoa dute amaierako "a" eta ez da mugatzailea[1]. Hitz batek a itsatsia duen ala ez jakiteko, hiztegian begiratu behar da[1]. Horien artean daude labana (labana bat) eta Donostia (Donostiara noa).
Adierazteko beste aukera batzuk Aldatu
NATO alfabetoa | Morse kodean | ||
Alpha | |||
Seinale bandera | Semaforoa | Amerikar keinu hizkuntza (Espainiakoa eta Frantziakoa desberdinak izan daitezke) | Braille |
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b a itsatsia Euskara Batuaren Eskuliburuan (Euskaltzaindia, kontsulta: 2020-12-12)