Javera

Java uharteko alde batean egiten den hizkuntza

Javera (ꦧꦱꦗꦮ / Basa Jawa) Indonesiako Java uhartean mintzatzen den hizkuntza da[1]. Hiru dialekto nagusi ditu eta horien artean hedatuena erdialdekoa da, Surakarta aldekoa bereziki. Lexikoa oso aberatsa da eta hizkuntza askotatiko maileguak ditu; horrez gain, hainbat trataera eta hizkuntza maila ditu. Hiztun askok indonesiera dute bigarren hizkuntza, bertoko hizkuntza ofiziala baita.

Javera
Basa Jawa — Jawa
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndonesia, Ekialdeko Timor, Malaysia, Kaledonia Berria, Surinam
Hiztunak80 milioi
Rankinga14.a
OfizialtasunaEz da ofiziala
EskualdeaHego-ekialdeko Asia
UNESCO sailkapena1: ziurra
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa, Pegon alphabet (en) Itzuli, Kawi script (en) Itzuli, Javanese script (en) Itzuli eta Formal Javanese Spelling (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1jv
ISO 639-2jav
ISO 639-3jav
Ethnologuejav
Glottologjava1253 eta java1254
Wikipediajv
ASCL6518
IETFjv

Zenbakiak

aldatu
  • 1 = siji – setunggal
  • 2 = loro – kalih
  • 3 = telu – tiga/tigo
  • 4 = papat – sekawan
  • 5 = limo – gangsal
  • 6 = enem – enem
  • 7 = pitu – pitu
  • 8 = wolu – hasta/hesto
  • 9 = songo – sanga/songo
  • 10 = sepuluh – sedasa (sedoso)
  • 50 = seket – siket
  • 100 = satus – setunggah atus
  • 1000 = sewu – sewu

Literatura

aldatu

XIII. mendean agertu ziren Nazio Kronikak eta horiekin nazio elementua literaturan. Gorteetan bizi ziren erlijio gizonek idatzi zituzten. Bali uhartean jaso dira erdi mailako javeraz idatzitako lan gehientsuenak. Surakarta garaiaren hasieran literatura eta hizkuntza berritzen eta eguneratzen saiatu ziren idazleak, baina geroztik eta gaur egun arte, Balai Pustakak agertu dituen berrikuntza asmo horiek ez dute izan eraginik, eta tradizionalista izaten segitzen du javerazko literaturak.

Erreferentziak

aldatu
  1. W. van der Molen. 1993. Javaans schrift. Leiden: Vakgroep Talen en Culturen van Zuidoost-Azië en Oceanië. ISBN 90-73084-09-1

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.