Karolingioak
Karolingioak edo dinastia karolingioa[1] VIII. eta X. menderen artean Mendebaldeko Europa gobernatu zuen leinu frankoa zen. Karlos Martel (erregearen maiordomo eta Poitiersko guduaren garaile) izan zen leinuaren sortzailea.
HistoriaAldatu
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenaren ondoren sortu ziren erresumen artea, frankoena boteretsuena izan zen. Hala ere, VI. eta, batez ere, VII. mendeetan barne borroka andana gertatu ziren erresuma horren eratorritako Neustria eta Austrasia izeneko erresumen artean. Azkenean, merovingiar errege horien boterea oso ahulduta suertatu zen, haien menpe teorikoko seneskalen mesederako. Seneskal horietako bat Karlos Martel izan zen, musulmanak Toursetik hurbil dagoen Poitersko guduan garaitu zituena (732). Haren seme Pepin Laburrak boterea de jure hartu zuen azkenean 752an, legezko erregea, Txilderiko III.a, kanporatuta.
Nolanahi ere, karolingiarren errege nabarmenena Pepinen semea izan zen, Karlos Handia edo Karlomagno zeritzona. Boterea 768an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: Iparraldeko Italia (774), Iberiar Penintsulako iparraldea (Bartzelona 800ean konkistatu zuen, baina Orreagako guduan -778- galtzaile atera ziren frankoak), zein saxoien, bavariarren, abaroen eta eslaviarren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, erromatar garaietatik ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, 800ko Gabonetan, Aita Santuak Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere Karolingiar Pizkundeaz hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.
Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen, Ludoviko Pio. Hura hil zenean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen artean, Verdungo Itunari esker (843). Horrela, inperioa hiru zatitan banatu zen:
- Erdialdeko adarra, ekialdekoan murgilduta bukatu zen.
- Ekialdeko adarra 911an Luis IV.a Alemaniakoarekin batera desagertu zen.
- Mendebaldeko adarra 888 eta 987 artean bukatu zen, Kapeto leinuak frankoen tronua lortu zuenean.
Lotario I.ak, zaharrenak, enperadore titulua, Italia (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina, Aachenen ingurua (Rhinen ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta, 887an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten Mendebaldeko Europan, bikingoen zein Erdialdeko Asiatik etorritako herrien (hungariarrak esaterako) eskuetatik. Arrisku horiek X. mendean desagertuta edo gaindituta, 955ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari, Germaniako Erromatar Inperio Sainduari hain zuzen ere, zegokion.
Karolingiar erregeen zerrendaAldatu
Erregearen maiordomoakAldatu
- Pepin Zaharra: (616-629 eta 639): Austrasiakoa.
- Grimoaldo Zaharra: (643-662): Austrasiakoa.
- Pepin Heristalgoa: (687-714): Frankoen Erresumakoa.
- Karlos Martel: (714-741): Frankoen Erresumakoa.
- Karloman: (741-747): Austrasiakoa.
- Pepin Laburra: (741-747): Neustria eta Borgoinakoa; (747-751): Frankoen Erresumakoa.
Karolingiar erregeakAldatu
- Pepin Laburra (751-768)
- Karloman I.a (768-771)
- Karlomagno (768-800)
Karolingiar enperadoreakAldatu
- Karlomagno (800-814)
- Ludoviko Pio (814-840)
- Lotario I.a (840-855)
- Luis II.a (855-875)
- Karlos Burusoila (875-877)
- Karlos III.a Lodia (881-887)
- Guy III.a Spoletokoa (891-894)
- Lambert II.a Spoletokoa (894-898)
- Arnulfo Karintiakoa (898-899)
- Luis III.a Itsua (901-905)
- Berengario Friulikoa (905-924)
Ekialdeko Frantziako erregeakAldatu
- Luis II.a Germaniarra (843-876)
- Luis III.a Gaztea (876-882)
- Karlos III.a Lodia (882-887)
- Arnulfo Karintiakoa (887-899)
- Luis IV.a Umea (899-911)
Italiako erregeakAldatu
- Karlomagno (774-814)
- Louis I.a (814- 818)
- Lotario I.a (818-855)
- Luis II.a (855-875)
- Karlos Burusoila (875-877)
- Karloman (877-879)
- Karlos III.a Lodia (879-887)
Lotaringiako erregeakAldatu
Frantziako erregeakAldatu
- Karlos Burusoila (843-877)
- Luis II.a Totela (877-879)
- Karlos III.a Lodia (885-887)
- Karlos III.a Frantziakoa (898-923)
- Luis IV.a Frantziakoa (936-954)
- Lotario Frantziakoa (954-986)
- Luis V.a Frantziakoa (986-987)
Akitaniako erregeakAldatu
- Ludovico Pio (781-814)
- Pepin I.a Akitaniakoa (817-838)
- Pepin II.a Akitaniakoa (838-848)
- Karlos Umea (848-866)
Borgoinako erregeakAldatu
- Luis III.a Itsua (887-905)
- Hugo I.a (905-947)
- Lotario II.a Italiakoa (947-950)
- Karlos Borgoinakoa (950-963)
Beste herrialdekoakAldatu
- Tasilin III.a, Bavariako dukea (748-788)
- Karlos Proventzakoa, Proventzako erregea (855-.863)
- Karloman Bavariakoa, Bavariako erregea (876-880)
ErreferentziakAldatu
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. Dinastien izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-01).