Kroaziera
hizkuntza
Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.
Kroaziera | |
---|---|
Hrvatski jezik — Hrvatski | |
Kroazieraren dialektoak | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kroazia eta Bosnia-Herzegovina batik bat |
Hiztunak | 6 milioi |
Ofizialtasuna | Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro Burgenland (Austria), Molise (Italia), Vojvodina (Serbia) |
Eskualdea | Erdialdeko Europa, Balkanak |
Araugilea | Kroaziera estandarraren kontseilua |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa |
Gaj's Latin alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
hr |
ISO 639-2 |
hrv |
ISO 639-3 |
hrv |
Ethnologue |
hrv |
Glottolog |
croa1245 |
Wikipedia |
hr |
Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriakAldatu
FonetikaAldatu
Kroazierazko fonema gehienek euskarazko baliokidea dute, baina euskaraz ez daudenak ezagun zaizkigun beste hizkuntza batzuetan topa ditzakegu.
BokalakAldatu
- A, a: [a]
- E, e: [e]
- I, i: [i]
- O, o: [o]
- U, u: [u]
KontsonanteakAldatu
Kroazierak 25 kontsonante ditu:
- B, b: [b]
- C, c: [ts] ts
- Č, č: [ʧ] tx, baina gogorra
- Ć, ć: [ʨ] tx
- D, d: [d]
- DŽ, dž: [ʤ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina sabaira eramanik
- Đ, đ: [ʥ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik
- F, f: [f]
- G, g: [g]
- H, h: [x] gipuzkerazko j
- J, j: [j] euskarazko bokal baten aurreko i bezalakoa (iaio)
- K, k: [k]
- L, l: [l]
- LJ lj: [ʎ] gipuzkerazko eta bizkaierazko ll bezalakoa, l bustia (llabur, mutila)
- M, m: [m]
- N, n: [n]
- NJ nj: [ɲ] ñ
- P, p: [p]
- R, r: [ɾ] r leuna, adibidez arotza hitzean bezalakoa; batzuetan, bokal modura jokatzen du (vrt, adibidez)
- S, s: [s]
- Š š: [ʃ] x
- T, t: [t]
- V, v: [ʋ] v eta u-ren arteko nahasketaren antzekoa
- Z, z: [z] zubererazko s bezala, deusik hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko zoo, rose hitzetako txistukariak bezala
- Ž ž: [ʒ] Lekeitiko hizkerako frantsesezko eta katalanezko j bezala (Jacques, Jordi).
GramatikaAldatu
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Eslaviar hizkuntza gehienetan bezala, kroazieraz ez dago artikulurik. Sei deklinabide-kasu ditu: nominatiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa, instrumentala.
Esaldiaren ordena SAO da: subjektua, aditza eta objektuak.
HiztegiaAldatu
EgunakAldatu
Kroaziera | Euskara |
---|---|
ponedjeljak | astelehen |
utorak | astearte |
srijeda | asteazken |
četvrtak | ostiral |
petak | ostegun |
subota | larunbat |
nedjelja | igande |
HilabeteakAldatu
Kroaziera | Euskara |
---|---|
siječanj | Urtarril |
veljača | Otsail |
ožujak | Martxo |
travanj | Apiril |
svibanj | Maiatz |
lipanj | Ekain |
srpanj | Uztail |
kolovoz | Abuztu |
rujan | Irail |
listopad | Urri |
studeni | Azaro |
prosinac | Abendu |
Kanpo estekakAldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |