Norvegiera (norsk) germaniar hizkuntza da, Norvegiako ofziala: mendebaleko eskandinaviarren azpitaldekoa da eta suedierarekin eta danierarekin antza handia du.

Norvegiera
norsk
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNorvegia
Hiztunak4,7 milioi
Rankinga107
OfizialtasunaNorvegia
AraugileaSpråkrådet (Norvegieraren Kontseilua)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
ipar-germaniar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa, adjective-noun (en) Itzuli, azentua eta pitch accent (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa, genero neutroa eta genero komuna
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, genitiboa eta datiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1no
ISO 639-2nor
ISO 639-3nor
Ethnologuenor
Glottolognorw1258
Wikipediano
ASCL1503
Linguist Listnor
IETFno

Bi idaztarau ditu: bokmål («liburu hizkuntza») eta nynorsk («norvegiera berria»). Norvegiarrek bi idaztarauak ikasten dituzte, baina praktikan % 85-90 inguruk lehenengoa erabiltzen du, batez ere hiriko inguruetan: 2000an testuen % 92 bokmålez argitaratu ziren.

Dialektoak

aldatu

Bost multzo nagusi daude: iparraldeko norvegiera (nordnorsk), Trøndelagekoa (trøndersk), erdialdekoa (innlandsmål), mendebalekoa (vestnorsk) eta ekialdekoa (østnorsk).

Historia

aldatu

Antzinako eskandinavieratik datoz egun Iparraldeko herrialde haietan egiten dituzten hizkuntzak. Bikingoek Europan zehar zabaldu zuten antzinako hizkuntza hura, baita Errusiaraino ere.

Danimarka eta Norvegiako Erresumako (1536-1814) garaian, daniera ofiziala zen. Hiri inguruetan eta klase altuetako jendearen artean, ohikoa zen danieraz hitz egitea, norvegierazko doinuaz eta bertako aldaerak erabiliz, bien arteko nahasketa eginik, alegia. Bi herrialdeak banatu zirenean, daniera-norvegiera eredu hori mintzaira ofizial moduan geratu zen eta apurka-apurka bilakatuz joan zen, bertako osagaiak hartuz. Hizkuntza eredu hartaz baliatuz, Henrik Ibsenek, norvegiar idazlerik emankorrenak eta ospetsuenak, XIX. mendeko bigarren erdialdean bere lanik ezagunenak argitaratu zituen.

XX. mendearen hasieran, idatzizko eredu propioa egiteko lan handia izan zen. Hastapenetan, daniera-norvegieraren ondorengoa riksmål izan zen, baina 1929tik aurrera eredu estandar ofiziala bokmål da. Garai hartan bertan, norvegierazko hiru idazlek Nobel Saria eskuratu zuten: Bjørnstjerne Bjørnsonek (1903), Knut Hamsunek (1920) eta Sigrid Undsetek (1928). 1933an, "Norsk rikskringkasting" (NRK) sortu zuten, irrati eta telebista konpainia publikoa.

1951an, Thor Heyerdahlen "Kon-Tiki"k hizkuntza horretan egindako film batek lehen aldiz irabazi zuen Oscar saria, dokumental onenaren kategorian.

Azkenik, Norvegieraren Kontseilua (Norsk språkråd) lanean jardun zen 1974tik 2005era. Urte hartan, Norvegiako Hizkuntzaren Kontseiluak ordezkatu zuen (Språkrådet).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.