Klaudio (latinez: Tiberius Claudius Caesar Augustus Germanicus; K.a. 10eko abuztuaren 1a - K. o. 54ko urriaren 13a) laugarren erromatar enperadorea izan zen, Kaligula hil zutenetik (K. o. 41) bere hilotza arte (K. o. 54). Druso eta Antonia Minorren semea, Lugdunumen (gaur egungo Lyonen) jaio zen.

Klaudio


4. Erromatar enperadorea

41eko urtarrilaren 25a - 54ko urriaren 13a
Kaligula - Neron
Erromatar zentsore


Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTiberius Claudius Drusus
JaiotzaLugdunumK.a. 10eko abuztuaren 1a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K. o. 54ko urriaren 13a (64 urte) (63 urte)
Hobiratze lekuaAugustoren Mausoleoa
Heriotza moduagiza hilketa: pozoitzea
Familia
AitaDruso Germaniko
AmaAntonia Minor
Ezkontidea(k)Plautia Urgulanilla (en) Itzuli  (9 -  24)
Aelia Paetina (en) Itzuli  (20(e)ko hamarkada -  31)
Mesalina  (30(e)ko hamarkada -  48)
Agripina Gaztea  (49 -  54)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Claudii Nerones (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria, Augurea eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa
Estoizismoa

Find a Grave: 8784267 Edit the value on Wikidata

Herrena eta, haren familiaren ikuspegitik, gutxitua, kargu publikoetatik at geratu zen K. o. 37 arte, non Kaligulak kontsul izendatu zuen. Gutxiespen horrek bizitza salbatu zion. Tiberiok zein Kaligulak noble asko hil zuten postua arriskuan sumatzen zutenean. Kaligularen hilketaren ostean, Klaudio familiako gizon bakarra izanda, enperadore izendatu zuten.

Eskarmentu politiko eza gorabehera, Klaudio gobernatzaile abila eta lan publikoen sustatzailea izan zen. Legean interesaturik, epaiketa publikoetan agertzen zen eta egunero 20 lege ere egiten zituen. Nobleziak, ostera, agintari ahultzat jotzen zuen. Klaudiok, bere burua indartzekotan, senatari asko hil zituen. Hori zela eta, antzinako historialarien begietara oso enperadore txarra izan zen. Gaur egungoek, halere, iritzi hori aldatu dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klaudio Aldatu lotura Wikidatan