Nerea Ibarzabal
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994ko martxoaren 9a) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da.[1] 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen.[2] 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen.
Nerea Ibarzabal | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1994ko martxoaren 9a (31 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |

2022ko irailean, bere lehen nobela kaleratu zuen: Bar Gloria (Susa Argitaletxea, 2022).[3]
Bizitza
aldatuLehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen. Gero familia aldatu zen Markinara, baserri batera. ETB 1en Hitzetik hortzera saioa ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu zen bertsolaritzara. Bere ama ere oso zalea izan da, bai eta amaren parteko familia guztia ere. Amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen. Juanjo Respaldiza eta Iratxe Ibarrarekin jarraitu zuen Bertsozale Elkartean.[4]
Bere lehenengo saria jaso zuen 2012an Xabat Galletebeitiarekin Plazatik Gaztetxera sariketan. Geroago, 2013an Xenpelar saria[5] eta 2014an bertsolari gazteen Osinalde saria irabazi zituen.[6]
Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan: Bizkaiko Hitzan (2015-2019); Gaur 8n (2017-2019) eta 2019an Berrian (Bi Tarte atala, Txakur Gorriatik), Argian eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat.[7]
2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarragarekin, Malen Amenabar Larrrañagarekin eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da.[8] Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1en[9] eta Kartzela web serieko gidoigile taldean.
Nereak gidoigintzan Atera kontuak programan lan egin zuen 2018an ETB1en.[10]
2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak taldearen abesti baten musika erabiltzeagatik.[11][12]
2021ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Bilboko Miribilla kiroldegian, Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa. Txapela jantzi ondoren, bertso hau kantatu zuen[13]:
« |
Gure etxeko andre guztiak |
» |
2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bigarrenez jarraian gailendu zen, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren.[14]
Literatura
aldatuLiteraturaren esparruan ere aritu da. 2022an Bar Gloria liburua argitaratu zuen, Susa argitaletxean. Jon Martinen kritikaren arabera, maisuki lotutako metaforak kateatzen ditu, herri bateko taberna bateko giroan[15].
Bertsolaritza
aldatuTxapelketak
aldatu- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- 2006: TXAPELDUNA (Txikitan)
- 2007: TXAPELDUNA (Txikitan)
- 2008: TXAPELDUNA (Txikitan)
- 2011: TXAPELDUNA (Handitan)
- 2012: TXAPELDUNA (Handitan)
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
Beste batzuk
aldatu- Akerbeltz gaztetxeko bertso saioa, taldeka:
- 2013: Joseba Artza, Lander San Martin eta Nerea Ibarzabal.
- 2014: Joseba Artza, Jokin Arbe eta Nerea Ibarzabal.
- Amalloko goizaldeko txapelketa (2012 eta 2015).
- Plazatik Gaztetxera, Xabat Galletebeitiarekin taldeka (2012).
Sariak
aldatu- Plazatik Gaztetxera (1): 2012
- Osinalde saria (1): 2013[19]
- Abra saria (1): 2013[20]
- Xenpelar saria (1): 2014[21]
- Erniarraitz saria : bigarren 2014an[22]
- B-lañon saria (1): 2014[23]
- Mikel Laboa saria (1): 2015[24]
- Udazkeneko Zapi Janztea (1): 2021[25]
- Zortziko Txiki Txapelketa (1): 2024[26][27]
Lanak
aldatuNobela
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Nerea Ibarzabalen biografia bertsolaritzaren datu-basean. (kontsulta data: 2017ko irailaren 25ean).
- ↑ Bertsozale Elkartea. (2021-12-18). «Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun». (kontsulta data: 2021-12-18).
- ↑ a b Sarasola, Ainhoa. «'Bar Gloria' plazaratu du Nerea Ibarzabalek, bere lehen nobela» Berria (kontsulta data: 2022-09-14).
- ↑ ««Hilean behin biltzen gara emakume bertsolariak, elkarri laguntzeko»» El Diario Vasco 2017-10-14 (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ «Nerea Ibarzabalek irabazi du Xenpelar Saria» bertsoa.eus (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi du 42. Osinalde Bertso Sariketa
- ↑ «“Lehenengoz sumatu dut faborito izatearen zama”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ «Nor gara?Txakur Gorria» www.txakurgorria.eus (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Esta tarde comienza la nueva temporada de 'Hitzetik Hortzera'» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ «'Atera Kontuak' eguneroko erreportaje saioa, astelehenetik ostiralera, ETB1en» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ «Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nerea Ibarzabal fusiona el bertso con una canción de Berri Txarrak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-10-29).
- ↑ «Txapeldunaren agurra. Nerea Ibarzabal.» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-03-02).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-12-16). «Nerea Ibarzabalek jantzi du bigarrenez Bizkaiko txapela» naiz: (kontsulta data: 2023-12-16).
- ↑ kritiken hemeroteka » Idi adarmotza. (kontsulta data: 2022-12-21).
- ↑ «Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldun, Bilbao Arenan - Hernani» Kronika.eus (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Nerea Ibarzabal barriro txapeldun Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Bizkaia Irratia» Bizkaia Irratia 2023-12-16 (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Finala — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Nerea Ibarzabal markinarrak irabazi du 42. Osinalde Bertso Sariketa» El Diario Vasco 2013-04-09 (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Nerea Ibarzabalek irabazi du Abra sariketa» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2013-02-18 (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) RODRÍGUEZ, LUISMA. (2014-12-09). «La vizcaína Nerea Ibarzabal ganó ayer el XXII. Xenpelar Saria» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Erniarraitz Sariketa (7. 2014) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «B-Lañon Sariketa (1. 2014. Gernika) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Nerea Ibarzabalek Mikel Laboa sariketa irabazi du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-21 (kontsulta data: 2024-06-24).
- ↑ «Udazkeneko Zapi Janztea (4. 2021. Zaldibia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-03-02).
- ↑ «Zortziko Txiki Txapelketa (1. 2024. Amallo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-06-25).
- ↑ «Nerea Ibarzabal 8ko Txikiko txapeldun Amallon» bizkaie.biz (kontsulta data: 2024-06-25).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-13). «Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’: Taberna barraren inguruan piztutako harremanak eta ametsak» naiz: (kontsulta data: 2022-09-14).
- ↑ Mikel, Reina(e)ko. (2022-09-13). «Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak 'Bar Gloria' bere lehen eleberria aurkeztu du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2022-09-14).