Jon Zarate

Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta errektoreordea

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) Farmazian doktorea da, UPV/EHUko irakaslea Farmazia Fakultatean eta Euskararen arloko errektoreordea 2014tik.

Jon Zarate
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: jon-zarate-sesma

Ikertzaile aldatu

Farmazia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren "Sistema endokannabionoideak fluoxetinaren garuneko ekintza-mekanismoan duen inplikazioa" doktore-tesia aurkeztu zuen bertan (2007, Implicación del sistema endocannabionoide en el mecanismo de acción cerebral de fluoxetina)[1] Tesiaren helburua depresioa duten pazienteengan cannabionoide hartzaileen erabilera klinikoak sortzen dituen arazoak arintzea zen. 2009tik aurrera batez ere terapia genikorako bektore ez-biralen ikerketa-lerroan lan egiten du. Mikro eta nanoteknologiak, biomaterialeak eta zelulak aztertzen dituen NanoBioCel ikerketa taldean 20 ikerketa-proiektutan parte hartu du.[2]

2011tik 2014ra UPV/EHUk argitaratzen duen Zientzia eta Teknologiako Ekaia euskarazko aldizkari zientifikoaren zuzendaria izan zen. Euskarazko zientzia dibulgazioko hamarretik gora artikuluren egilea da, batez ere Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian.[3][4]

Irakasle aldatu

2011n irakasle hasi zen Gasteizko Farmazia Fakultatean Farmazia eta Elikagaien Zientziak sailean, non 2018an Farmazia-teknologiako laborategi-praktiken gidaliburua izeneko liburu didaktikoa argitaratu zuen,[5]Irakaskuntzaren berrikuntzan aritu izan da alor horretan ere.[6]

Euskararen erabilera medikuntzan zabaltzeko helburuarekin 2019-2020 ikasturtean ireki zen "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" graduondoko zuzendaria da. UPV/EHUren aditu titulua, Udako Euskal Unibertsitatearekin batera antolatzen dena.

Sariak aldatu

  • 2010: Agote saria. Giza Fisiologiaren irakaskuntzarako euskaraz idatzitako ikasliburu batengatik

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Zarate Sesma, Jon. (2007). «Implicación del sistema endocannabionoide en el mecanismo de acción cerebral de fluoxetina.» Teseo, base de datos sobre tesis doctorales www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. «NanoBioCel: Mikro eta Nanoteknologien, Biomaterialeen eta Zelulen taldea - UPV/EHU» nanobiocel (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. Zarate Sesma, Jon. (2020). Egilearen argitalpenak. Elhuyar ISBN 2603-6614..
  4. «Jon Zarate Sesma :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. Artikuluak» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  5. Olaetxea, Manuela Igartua; Vizcaino, Edorta Santos; Martinez, Aiala Salvador; Sesma, Jon Zarate; Alegria, Amaia Eskisabel; Hernaez, Begoña Calvo; Martin, Rosa Hernandez. (2018). Farmazia-teknologiako laborategi-praktiken gidaluburua. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-916-5. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  6. Zarate, Jon. (2017). «Curriculum vitae - Idazkaritza Nagusia - UPV/EHU» idazkaritza-nagusia (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).