Bartolome Santa Teresa

Euskal idazlea (1768-1836)
Bartolome Madariaga» orritik birbideratua)
  • Puntudun zerrendako elementua

Bartolome Santa Teresa —fraide izenez— edo Bartolome Madariaga Garate —jaiotzako izen-deiturez— (Etxebarria, Bizkaia, 1768ko abenduaren 21a - Lazkao, Gipuzkoa, 1835eko abenduaren 11[1]) euskal idazlea eta karmeldarra izan zen.

Bartolome Santa Teresa
Bizitza
JaiotzaEtxebarria1768ko abenduaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLazkao1835eko abenduaren 11 (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Fray Bartolomé de Santa Teresa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Literaturaren Zubitegia: 547

Bizitza

aldatu

Corellako (Nafarroa Garaia) karmeldarretan sartu zen, Frai Bartolome Santa Teresarena izena hartuz. Lazkao, Iruñea eta Tuteran egin zituen eliz ikasketak 1808rako Markinako karmeldarren komentuan zegoen. Bertan sermolari eta predikari famatua izan zen eta Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena ibili zen lan horretan.

Espainiako Independentzia Gerran, Markinako fraideak kanporatuak izan ziren, eta Frai Bartolomeri bereziki esetsi zioten; preso hartua eta Bilbora eramana (1809) izan zen. Aurretik, ezkutatuta egon behar izan zen komentutik kanpo, frantsesen aurkakotzat baitzeukaten.

Ondoren, 1813an berak antolatu zuen, berriz, Markinako komentua, eta hasieran bera izan zen han bizi izan zen bakarra. 1817-1820 urte bitartean komentu hartako nagusi izan zen. Burgosen eta Santanderren ere egon zen. Azkenik, fraide gazteen heziketaren arduradun izan zen, Lazkaoko komentuan, hil zen arte.

Bi lan nagusi utzi zituen bizkaieraz idatzita: Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba (1816), dantzen lizuntasunari buruzko saio morala; Ikasikizunak (1816-1819, hiru liburuki), hamar aginduei eta zazpi sakramentuei buruzkoa. Gaztelaniaz ere bi liburuxka idatzi zituen: Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828). Plautoren pasarte batzuen interpretazioa euskararen bidez eskaintzen du, lehenbizi, eta, ondoren, Lécluseren Manuel de la Langue Basque izeneko liburuaren kontrako iritzi batzuk ageri dira. Bien arteko eztabaidak aurrera segitu zuen, eta Léclusek Plauto Polígloto izeneko liburuxkaz erantzun baitzion, Fray Bartolomek bigarrena argitaratu zuen: Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829). Iztuetak ere eztabaidan parte hartu zuen Fray Bartolomeren kontra.

Saiakera

aldatu
  • Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba (1816). Bere lanik ezagunena da zalantzarik gabe. Bertan, euskal dantzen gaineko balorazioa egin zuen, sarritan bekaturako aukera bihurtzen direla aipatuz.
  • Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto en su comedia Poenulo (1828)
  • Anti-Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado y de la impugnación del Manual de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829)

Erlijioa

aldatu

Bilduma

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu