Sagardotegi

Astigarragako sagardotegi baten barnealdea, ohiko kupel eta mahai luzeekin.

Sagardotegia sagardoa egiten eta kontsumitzen den tokia da.

Euskal Herrian, Hernani-Astigarraga inguruan (Gipuzkoa) daude gehienak, baina honek ez du esan nahi beste tokietan sagardotegirik ez dagoenik. Ofizialki, sagardotegietako denboraldia urtarrilaren 19an hasten da. Egun, sagardotegi handiek antzinako xarma galdu dute eta jatetxe moduko zerbait bilakatu dira. Sagardotegiko berezko giroaz gozatzeko onena sagardotegi txikiren batera joatea da.

Asturiasen, sagardoa ekoizten den tokia "llagar" izena hartzen du. Bertan, tradizionalki "espicha" izeneko festetan bakarrik kontsumitzen da.

Sagardotegiak udalerriaren araberaAldatu

Euskal Herriko sagardotegi gehienak Gipuzkoan kokatzen dira, bereziki Donostialdea eskualdeko Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan, halere gainontzeko herrialdeetan ere topa ditzazkegu. Gaur egun usadiozko sagardotegi-dolareak honako udalerri hauetan daude (sagardotegi bat baino gehiago dituzten udalerriak hizki lodiz nabarmenduak daude)[1]:

Astigarraga (20 sagardotegi baino gehiago), Hernani (10 baino gehiago), Urnieta (5 baino gehiago), Oiartzun (5) eta Usurbil (5) udalerriak sagardotegi kontzentrazio handiena dutenak dira.

Euskal Herriko hainbat sagardotegiren web guneakAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.xirika.net/sagardotegi.asp Euskal Herriko sagardotegien zerrenda ikusgai

Kanpo estekakAldatu