Ireki menu nagusia

Joseba Aldamiz-Etxebarria

Misiolari eta hegazkin-pilotu bizkaitarra

Joseba Aldamiz-Etxebarria Koskorrotza (Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a – Flor de Acre, 1966ko abenduaren 24a), Padre Jose Aldamiz bezala ere ezaguna, misiolari eta abiadore bizkaitarra izan zen.[1]

Joseba Aldamiz-Etxebarria
Joseba-aldamiz-etxebarria-2.jpg
Bizitza
Jaiotza Lekeitio1920ko azaroaren  16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madre de Dios Itzuli1966ko abenduaren  24a (46 urte)
Jarduerak
Jarduerak misiolaria eta hegazkinlaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena domingotar

MisioakAldatu

Dominikoen ordenean apaiz bihurtu ondoren, Perura joan zen eta Ordenaren Bikario Probintziala izan zen. Han indigenek zituzten komunikazio zailtasunei erreparatu zien: haien komunikabide bakarra ibaia zen, eta ez zegoen errepiderik. Horrekin lotuta, Puerto Maldonadon “Madre de Dios” irrati emisora sortu zuen.[2]

AbiazioaAldatu

 
Padre Aldamiz aireportua (Puerto Maldonado) 2004ean.

Indigenak ospitalera eraman ahal izateko, 1960ean aire-pilotu titulua atera zuen Liman. Gero “Cessna 695”[3] hegazkin bat hartu zuen, “Fray Martin de Porres” izendatu zuena. Hegazkin honekin Aldamiz-Etxebarria garraio lanetan hasi zen: mezuak trukatu, jendea eraman (gaixoak, ikasleak...) edo janaria garraiatzen zuen, indigenek herrien aldirietan apropos prestatutako aireportu txikiak erabiliz.[4]

HeriotzaAldatu

1966ko abenduaren 24ean, Iberiako aireportutik atera zen Puerto Esperanza Misiorantz; Purús ibai inguruko lau neskato zeramatzan, Gabonetako oporrak familiarekin pasatzera. Motorrarekin arazoak izan ziren ordea, eta hegazkina amiltzera zihoala ikusi zuen. Aldamiz-Etxebarriak haurrei absoluzioa eman zien, eta haiek bere gorputzarekin babesten saiatu zen. Hegazkinak behea jo zuen Flor de Acreko baso batean: bi neskato salbatu ziren, eta beste biak eta Aldamiz-Etxebarria bera hil egin ziren.[3]

OmenaldiakAldatu

  •  
    Lekeitioko Aldamiz-Etxebarria auzoko monumentua.
    Lekeition Armintxeko muino gainean eraikitako auzoari bere izena eman zitzaion. 1968an, Anton Moral Etxebarrieta alkate zela, bere omenezko monolitoa ezarri zen bertan;[5] han idazkun hau irakur daiteke, euskaraz: “Egazkin-gizon zinan/ Peruko zeruan/ Kristogaitik bizia / emon zenduan. 1966-XII-24. Aita Joseba Aldamiz-Etxebarriari Lekeitio'ko erriak. 1968-III-19".
  • Perun, Errepublikako Lehendakariak “Bakearen Gudako Heroia” izendatu zuen, eta harrezkero Puerto Maldonado (Madre de Dios) hiriko aireportuak bere izena darama.[3]

BitxikeriakAldatu

Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria Joseba Aldamiz-Etxebarriaren anai baten semea da, osaba-ilobak dira beraz.

ErreferentziakAldatu

  1. «ALDAMIZ, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-25.
  2. Koldo «José Aldamiz» www.lekitxo.info . Noiz kontsultatua: 2018-10-25.
  3. a b c «Selvas Amazónicas - Misioneros Dominicos» www.selvasamazonicas.org . Noiz kontsultatua: 2018-10-25.
  4. (Gaztelaniaz) «Papa Francisco en Perú: ¿Por qué el aeropuerto de Puerto Maldonado lleva el nombre de un padre?» Diario Correo . Noiz kontsultatua: 2018-10-25.
  5. (Frantsesez) «Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-25.