Ireki menu nagusia

Martin arrantzalea (Alcedo atthis) alcedinidae familiako hegaztia da, Eurasia, Iparraldeko Afrikan eta Asia hegoaldean bizi dena[1].

Martin arrantzale
Kingfisher eating a tadpole.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCoraciiformes
FamiliaAlcedinidae
GeneroaAlcedo
Espeziea Alcedo atthis
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
Alcedo atthis -range map-2-cp.png
Datu orokorrak
Zabalera 25 cm
Arrautza
Alcedo atthis

Hegazti koloretsua da. Burua, bizkarra eta buztana urdinak ditu, eta luma batzuek dizdira metalikoa dute. Azpialdea berriz laranja bizia da. Buruan eta eztarrian kolore zuriko lerro batzuk ere baditu. 15-19 zentimetroko luzera du, moko luzea eta buztana oso motza. Hego-zabalera 25 zentimetrotakoa da. Hankak oso motzak dira, kolore gorri bizikoak.

Arrain txikiak jaten ditu, hortik bere izena. Ibaiaren ertzetako zuhaitzetako adarretatik behatzen du eta arraina ikusterakoan eraso azkarra egiten du, arrakasta tasa handia duena. Arraintxoa harrapatu ondoren zuhaitz adarrera itzultzen da eta mokau bakarrean irensten du. Tarteka intsektuak eta krustazeo txikiak ere harrapatzen ditu.

AzpiespezieakAldatu

Alcedo atthisek zazpi azpiespezie ezagun ditu:[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.