Ander Lipus
Ander Lipus, jaiotzez Iñigo Ibarra Lizundia, (Markina-Xemein, 1971ko azaroaren 1a -) abangoardiako antzerkilari, bufoi eta aktore bizkaitarra da.[1] Gutxienez bost aldiz jaso du Donostia Antzerki Saria.[2]
Ander Lipus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1971ko azaroaren 1a (53 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta antzerki zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Bizitza
aldatuMarkinan jaioa, berak dioenez bere lehenengo teatro-esperientzia 'monagilo' egitearena izan zen herriko hainbat elizatan. Ikasle txarra eta ume ipurterre edo ipurdiarina izan zen. Jon Lopategiren ikaslea izan zen bertso-eskolan, eta 12 urte zituela ondo aritzen zen bertsotan.[3]
Antzerki-ikasketak Madrilen
aldatuMadrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren (“La doble Inconstancia”, Miguel Narros, “El manuscrito encontrado en Zaragoza”, Francisco Vidal, “Duelos”, Javier Garcimartín, e.a), Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerkiko ikerketara eta esperimentaziora bideratu zen.
Antzerkiola Imaginarioa taldearen sorkuntza
aldatu1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki-antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Antzerkiola Imaginarioarekin sortutako lan aipagarrienak hauek dira: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”), “Yuri Sam (otoitza)” eta “Au revoir! Triunfadoreak”.
Beste talde batzuk
aldatuBeste zenbait antzerki talderekin ere egin du lan: Txalo-k ekoiztutako “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”, Ramon Bareak zuzendua; “Badum Mundua” haurrendako musikala idatzi eta zuzendu Hortzmuga taldearekin; Martxel Mariscal-en “Ezequiel” lana Sagarroi rock taldearekin; “Zeta” Hika Teatroa. “Putzuak lehortzen” Agerre Teatroa.
2002-2006 urte tartean herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua zuzendu zuen: “Ritos, gure azken lur zatia".
Huts teatroa
Artedrama Plataforma
aldatuArtedrama Arte Eszenikoen Plataforma ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin sortu zuen 2007an Ander Lipusek.[4]
Hortik sortu da gero ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin biltzen dira urtero.
Indiako antzerki-dantzak
aldatu1999an Keralara (India) joan zen kathakali antzerki-dantzak ikasteko, Kalamandalam Haridasan guruarekin. 2004an berrio joan zen dantza horiek hobeto ikastera eta Krishnadas gururekin Kalarypayattu borroka-arteak ikasteko. 2005ean Donostia antzerki saria irabazi zuen Yuri Sam antzezlana ikasketa horien fruitua da.
Antzerki/bertsolaritza
aldatuTxikitan bertsoak egiten ikasi zuen Jon Lopategik antolatzen zituen bertso-eskolatan. Besteak beste, bertsolari hauek ere aritu zen bertso-eskola haietan: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Aritz Lopategi, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Xabier Paya... baita Josu Goikoetxea gai-jartzaile eta idazlea, eta Zihara Enbeita irakasle, gai-jartzaile eta epailea ere.
Geroago bertsolaritzaren munduan, 2007ko Bertso Eguna, "Bertsotranpak" eta Erregea eta Bufoia egitasmoetan parte hartu zuen.
Erreferenteak
aldatuAnder Lipusek berak esanda, hauek izan dira bere erreferenteak: Lieraturan Uxue Alberdiren Jenis Joplin, Eider Rodriguezen Bihotz handiegiaeta Virginie Despentesen King Kong Teoria; antzerki-teorian eta hausnarketan Roberta Carreriren Tracce. Training e storia di un'attrice dell'Odin Teatret[6] (Rastros, Training e historia de una actriz del Odin Teatret[7]) eta Oier Guillanen Zauri Bolodia; bertsogintzan Jon Maiaren Berriak jaio ginen; antzerkian Dejabu Panpin Laborategiaren Linbo Planeta, Xake produkzioak-en Lur, eta Ttak eta Kamikas kolektiboek elkarlanean sortutako Agur eta Dolore. Heimebane norvegiar telesailaz eta Darren Araonofskyren Requiem for a dream. Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchsen Non filma eta Koldo Almandozen Oreina filma.[8]
Kolaborazioak irratian eta telebistan
aldatuHainbat irratsaio sortu ditu,
- 2007-08 Euskadi Irratia, Amarauna programan.
- 1999-00 Euskadi Irratia, Goizean behin programan.
- 1998-00 Bilbo Hiria Irratia, Ziutateaz programan.
- Euskal Irratian.[9]
Telebistako “Martina” saioan aritu zen aktore moduan.
Kolaborazioak aldizkarietan
aldatuAldizkari eta egunkarietan ere kolaborazioak egin ditu (Berria, Argia, Mineral, Ekintza Zuzen, Zenbat Gara, Mediaz, Artez, Nabarra...).[10][11][12]
Antzezlanak
aldatuAktore moduan:
aldatu- 2024: Miñan
- 2022: Hondamendia
- Hozkailua (aktorea)[13]
- Zazpi senideko (zuzendaria)
- Martin Zalakain (taula-zuzendaritza)
- 2015: Francoren bilobari gutuna (aktorea). Donostia antzerki saria irabazi zuen. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
- Etxekoak (Zuzendaria eta aktorea)
- 2012: Publikoari Gorroto (Huts Teatroa - Artedrama) Xabier Mendigurenek idatzia. Donostia antzerki saria irabazi zuen.
- Ibañeta (Haize Berri - Artedrama)
- Aulki hutsa (Le Petit Théâtre de Pain)
- Au Revoir Triunfadoreak!
- Fitola balba, karpukit tui
- Yuri Sam (otoitza)
- Anderground trilogia: Ardoaz, Minutu bakarra eta Mis rarezas dirías tú.
- 2010 Errautsak, Gidoia: Igor Elortza & Unai Iturriaga. Zuzendaria: Ximun Fuchs. Ekoizlea: (Artedrama – Le Petit Théâtre de Pain – Dejabu panpin laborategia. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
- 2008 Erregea & Bufoia, Godoia: Andoni Egaña. Ander Lipus & Karabana. Ekoizlea: Artedrama. Donostia Antzerki Saria jaso zuen.
- 2008 Secando charcos, Gidoia: Garbi Losada y Maite Aguirre. Zuzendaria: Garbi Losada. Agerre Teatro.
- 2007 Hala mintzatu zen Zappatrusta, Gidoia: Ander Lipus & Karabana. Ekoizlea: Artedrama.
- 2006 Berstsotranpak, Hauekin batera: Andoni Egaña, Fredi eta Xabi Paya. Ekoizlea: Lanku.
- 2006 Seda Gidoia: Alessandro Baricco. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Hika Teatro.
- 2006 Kastillako dorreak, Gidoia: Javier Zubimendi.
- 2006 Energeia, Gidoia: Edorta Jiménez. Zuzendaria: Fran Lasuen. Ekoizlea: Koldo Mitxelena kulturunea.
- 2004 Ezekiel, Gidoia: Martxel Mariscal. Ekoizlekideak: Sagarroi eta Artedrama.
- 2004 Metamorfosis, Doctor Deseo taldearekin.
- 2003 Fitola Balba, Karpuki Tui, Gidoia: Jon Gerediaga. Artedrama.
- 2003 Yuri Sam (oración), Gidoia: Jon Gerediaga. Ekoizlea: Artedrama.
- 2001 Emaztea kapelarekin nahasten zuen gizona / El hombre que confundió a su mujer con un sombrero, Gidoia: Oliver Sacks. Zuzendaria: Ramón Barea. Txalo Produkzioak.
- 1999 8 olivettis poéticos. Ekoizlea: Artedrama.
- 1998 Interpretación del monólogo Mis rarezas dirías tú, Gidoia: Perú C. Saban & Pedro Blanco.
- 1998 "Happening": ¡Que revienten los artistas!.
- 1998 Stock de muerte, multimedia-ikuskizuna. Zuzendaria: Jesús Pueyo. Mina producciones.
- 1998 Bouquet géographique. Poesia Gidoia: Gabriel Celaya. Arantza Ugarte rapsodarekin eta Javier Landeras paisajistarekin.
- 1998 Ángel gulag, Gidoia: Sarah Saghi.
- 1998 Parada 33, Gidoia: Sarah Saghi. Zinema estatikoa.
- 1998 Monologoa; Ardoaz, Gidoia: Josu Lartategi.
- 1997Espazio Mina, Gidoia: Sarah Saghi y Peru C. Saban.
- 1997 Monologoa: Un minuto, Gidoia: Sarah Saghi.
- 1996 Duelos, Gidoia: Francisco Prada. Zuzndaria: Javier Garcimartín Ekoizlea: Fin de Siglo.
- 1995 Espectros, Gidoia: Wolgang Bauer. Zuzendaria: Paca Ojea Ekoizlea: SGAE eta Laboratorio de Teatro William Layton.
- 1994-95 El manuscrito encontrado en Zaragoza, Gidoia: Francisco Nieva. Zuzendaria: Francisco Vidal. Ekoizlea:Fin de Siglo.
- 1994 Espectros, Gidoia: Wolgang Bauer. Zizendaria: Paca Ojea.
- 1993-94 La doble inconstancia Gidoia: Mariveaux. Zuzendaria: Miguel Narros Ekoizlea:Andrea D´Orico.
- 1992 El gran teatro del mundo (Fiesta Barroca), Gidoia: Calderón de la Barca. Zuzendaria: Miguel Narros Ekoizlea: Compañía de Teatro Clásico de Madrid.
- 1991 El séptimo sello, Gidoia: Woody Allen.
- 1990 Las aves Gidoia: Aristófanes. Honekin batera: Compañía de Teatro Thiasos.
- 1990Zer dek hau? (¿Pero esto qué es?) Etxebarriako Teatroarekin.
- 1989-90 Monologoa: Absurdoari buruzko gogoetak (Reflexiones sobre lo absurdo), Gidoia: Aitor Zuberogoitia.
Zuzendari moduan:
aldatu- Artedramarekin
- 2024: Miñan
- 2008 Erregea eta Bufoia.
- 2007 Hala mintzatu zen Zappatrusta.
- 2006 Bertsotranpak.
- Antzerkiola Imaginarioarekin:
- 2005 Au Revoir Triunfadores!, Yuri Sam.
- 2003 Oración.
- 1999 Caja XXI Kutxal.
- 1999 8 olivettis poéticos.
- 1997-98 ANDERGROUND trikogia. Monologoak: Ardoaz, Un minuto eta Mis rarezas dirías tú. x.
- Beste konpainia batzuekin:
- 2008 Aulki hutsa, Gidoia: Joseba Sarrionandia. Le Petit Théâtre de Pain.
- 2000 Umeentzako musikala: Badum Mundua. Ekoizlea: Hortzmuga.
- 1998 Palabras en soledad. Mina Espazio. Fábrica de Teatro Imaginario.
- 1998 Parada 33 (Cine estático) eta Ángel Gulag (Rapsodia experimental).
- 1989 Monologoa: Absurdoari buruzko gogoetak.
- Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeko zuzendaria ere bada.
Gidoilari moduan:
aldatu- 2000 Badum Mundua. Hortzmuga.
- 1999 8 olivettis poéticos (Comedia Bárbara en 0 actos).
Hitzaldiak eta ikastaroak
aldatuUdako Euskal Unibertsitatearekin hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu gai hauen inguruan:[14]
- Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena (2010,, UEU)
- Jendeari ez zaio interesatzen teatroa, zer den ez dakielako. (2007, Hegats) Irune Berrorekin
- Femeninoa/maskulinoa aktorearen ofiziotik (2005, UEU)
- Ni eta gorputza: antzerkiaren mekanika eta poetika bizitzaren psikologian (2004, UEU)
- Kaosaren poetika. Ezetzaren poetika (1999, UEU)
- Metodotik esperimentaziora (1998, UEU)
- Antzerkilaritzaranzko hurbilketa (1995 eta 1996, UEU) Jose Maria Larrañaga Arrizabalagarekin eta Edurne Lasa Amorebietarekin
Filmografia
aldatu- 2024: Bizkarsoro
- 2020: Hondar ahoak
- 2019ː Agur Etxebesteǃ
- 2015: Amama
- 2008: ETBko Martina programaren aurkezlea.
- 2007: Igande arratsalde batean laburmetraia. Gidoialari eta zuzendaria: Zuriñe Soto.
- 2003: Agujeros en el cielo. Protagonista. Zuzendaria: Pedro Mari Santos.
- 2001: Nahia laburmetraia. Protagonista. Zuzendaria: Iñigo Muguruza.
- 2001: Ginger laburmetraia. Protagonista. Zuzendaria: Iban Ayesta.
- 2000: Vieja luna de Bilbao laburmetraia. idoia: Joseba Zulaika.
Liburuak
aldatu2023an, “Antzerkiaren labirintoan I” (Kuaderno bitakora) eta “Antzerkiaren labirintoan II” (Artedrama baten bila) liburuak plazaratu zituen Susa / EHAZE argitaletxeekin eta CC-BY-SA lizentzia librearekin.[15][16]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2016: Donostia Antzerki saria jaso zuen Francoren bilobari gutuna lanagatik.[5][6][7]
- 2012: Donostia Antzerki saria. Publikoari gorroto[16][17][18]
- 2010: Donostia Antzerki saria. Errautsak lanagatik
- 2008: Donostia Antzerki saria. Juglarea, puta eta eroa[19]
- 2005: Donostia Antzerki saria. Yuri Sam lanagatik.
- 1999: Euskal Aktoreen Batasunaren saria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Nor gara taldea» Artedrama (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ Donostia Antzerki Saria. Donostiaeuskaraz.eus.
- ↑ Berasategi Otamendi, Gorka. «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ «Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.» www.artedrama.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ Etxeleku, Iñaki. (2024-10-15). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ Carreri, Roberta, 1953-. On training and performance : traces of an Odin teatret actress. ISBN 978-1-138-77999-0. PMC 869343926. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- ↑ Carreri, Roberta, 1953-. (2011 [i.e. 2012]). Rastros : training e historia de una actriz del Odin Teatret. Artezblai ISBN 978-84-940079-3-4. PMC 828281752. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- ↑ Lipus, Ander. (2019). «King Kong Teoria. Ander Lipus Aktorea. GAZTEZULO 200. ZENBAKIRA IRITSI DA!» Gaztezulo (Gaztezulo) ISSN 1575-7889. (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- ↑ «Ander Lipus: Eñaut Larralderi buruz» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ Berria.eus. «Ander Lipus | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ Lipus, Ander. (2015). «'Sail Ofizialean euskarazko bi film urtero, zergatik ez?'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ «Argiako elkarrizketatua: Ander Lipus» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- ↑ «Hozkailua. Antzezlanaren bideo osoa.» Argia (Artedrama - Argia Multimedia) (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
- ↑ «Iñigo Ibarra Lizundia "Ander Lipus" :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
- ↑ «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan I» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan II» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan I (Bitakora koadernoa)» Ander Lipus, susa-literatura.eus. Liburua CC-BY-SA lizentziarekin
- «Susa literatura - Antzerkiaren labirintoan II (Artedrama baten bila)» Ander Lipus, susa-literatura.eus. Liburua CC-BY-SA lizentziarekin
- Ander Lipus / Huts teatroa Twitterren
- Ander Lipusen hainbat grabazio Bertsolaritzaren Datu Basean
- Ander Lipusen artikuluak Berria egunkarian
- Ander Lipus Tabakaleraren webgunean
- Ander Lipus Durangon.com webgunean
- Artedramaren webgunea
- Publikoa Gorroto antzezlanaren webgunea
- Errautsak antzezlanaren webgunea Artxibatua. Wayback Machine
- Antzerkiola Imaginarioaren bloga
- "Berria"ri emandako elkarrizketa
- Elkarrizketa Argian
Bloga: ISPILU DRAMATIKOA - Ander Lipus-en eskutik https://web.archive.org/web/20100621035105/http://www.artedrama.com/ispiludramatikoa/