Santiago Onaindia

euskal idazlea

Aita Santi Onaindia Baseta[1] (Amoroto, Bizkaia, 1909ko martxoaren 24a - Gasteiz, Araba, 1996ko otsailaren 11) euskal idazlea, karmeldar fraidea, apaiza eta itzultzailea izan zen. Euskaltzain ohorezko (1979) eta 1991z geroztik EIZIEko ohorezko bazkidea izan zen.

Santiago Onaindia

Bizitza
JaiotzaAmoroto1909ko martxoaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz eta Euba1996ko otsailaren 11 (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea, apaiza eta monjea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskaltzaindia
Euskerazaintza
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Inguma: santi-onaindia-baseta-1909-1996 Literaturaren Zubitegia: 310
« Haren nortasunaren funtsa ezaugarri bi hauetan datza: alde batetik, karmeldar elizgizon-fraide izatean, eta bestetik, euskal letretako gizona izatean. Bietan ere lan ugari egindako gizona dugu.[2] »
Luis Baraiazarra eta Julen Urkiza

Bizitza eta ibilbide literarioa

aldatu
 
Aita Santi Onaindiaren omenezko monumentua Zornotzan

Amorotoko Atxuriarte baserrian jaioa, Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Gero, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an apaiztu zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapilaua izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, Euskal-Esnalea, Karmen'go Argia, Pyrenaica, Ekin, Yakintza, Eguna eta Euzkadi aldizkarietan idatzi zuen.

1951n, Karmen'go Amaren Egutegia sortu zuen, gerora Karmel aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, Olerti aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat Milla euskal olerki eder (1954) izeneko antologia zabala izan zen.

« Oso berezia izan zen "Mila euskal olerki eder". Aurrean jarri zigun euskal literatura bat egon zela, mendeetan zehar. Hizkuntza bat bazegoela, eta literatura bat. Hori oso garrantzitsua izan zen. Kontu egin oraindik euskal literaturaren historiarik ez genuela ezagutzen. Santi Onaindiak hori eskuetan jarri zigunean, esan genuen: bagara kapaz literatura egiteko hizkuntza honetan! Egin dugu! Datu historiko hori, niretzat behintzat, munta handikoa izan zen. »

Joseba Intxausti[3]


1965ean Jolasketa argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun antologia bat ere eman zuen argitara, 1974an, Eskutitzak izenburupean. Saioak ere argitaratu zituen: Gure bertsolariak (1964), Enbeita oleskaria (1965), Gure urretxindorra: Enbeita'tar Kepa (1971), Euskaldunak eta osasuna (1984), Arana Goiri'tar Sabin olerkaria (1982), eta Euskal Literatura (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi zituen: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen Goiznabar liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu zuen.

Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu zituen, hala nola Arrese Beitiarenak, Txomin Agirrerenak, Kirikiñorenak eta Lauaxetarenak. Tagore, Virgilio, Santa Teresa, Dante, Goethe, Homero, Horazio eta Pio Baroja itzuli ditu euskarara.

1991. urteaz geroztik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kidea izan zen, eta Bertsozaleen Elkarteak ere omenaldia eskaini zion 1993an. Euskerazaintza elkarteko kidea ere izan zen.

Saiakera

aldatu

Poesia

aldatu

Antzerkia

aldatu

Bertsoa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Luis BARAIAZARRA eta Julen URKIZA: Santiago Onaindia, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza, 1998.
  3. Murua Uria, Imanol. (2010). «Joseba Intxaustiri elkarrizketa» Jakin 180: 37-99..

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu