Maria Diaz Harokoa

Bizkaiko Andrea

Maria Diaz Harokoa, "Ona" ezizena izan zuena, (c. 1270-1342ko urriaren 3a) hiru aldiz Bizkaiko hamargarren andrea izan zen.[1]

Maria Diaz Harokoa

Bizitza
Jaiotza1270
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1342ko urriaren 3a (71/72 urte)
Familia
AitaLope Diaz III.a Harokoa
AmaJoana Alfontso Molinakoa
Ezkontidea(k)Joanes Alfontso Gaztelakoa
Joanes Alfontso Gaztelakoa  (1287 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Biografia

aldatu

Gazteria eta lehenengo agintaldia

aldatu

Aita Lope III.a Diaz Bizkaiko jauna eta ama Molinako jaunaren alaba Joana Alfontso Molinakoa izan zituen. 1287ko urtarrilaren 10ean Joanes Alfontso Gaztelakoa infantea ezkondu zuen.

Hurrengo urtean, 1288ko ekainaren 8an aita Alfaroko gertaeraren ondorioz eraila izan zenez[2], anaia Haroko leinuaren buruzagi bihurtu zen eta Gaztelako Erresuma izan zuen etsaia. Gertaeraren ondorioz, Mariaren senarra atxilotu zuten. Diego Lopitzek Nafarroa eta Aragoiko Erresumekin bat egin zuen Antso IV.a Gaztelakoa borrokatu eta Gaztelako tronuan Alfontso Cerdakoa kokatzeko.[3] Antsok Harokoen zenbait hiribildu konkistatu, tartean Bastida, Urduña eta Balmaseda, eta Bizkaiko Jaurerriak gudarako prestatu zen. Hala ere, Antso IV.a Gaztelakoak Bizkaia okupatu zuen.[4]

Diego Lopitz IV.a Harokoa ez zen ezkondu eta, auziak piztu arren,[5] 1289an hiltzerakoan Bizkaiko jaurerria orduan 19 urte zituen arrebari utzi zion. Mariak 1295era arte mantendu zuen jaurerria.

Jaurerriaren usurpazioa

aldatu

1295eko apirilaren 25ean Antso IV.a hil eta bederatzi urte besterik ez zituen Fernando infantea bere oinordeko bilakatu zen. Maria Molinakoa alarguna erregeorde izendatu zuten eta Gortean botere-borroka hasi zuten. Egoera aprobetxatuz, Diego Lopitz V.a Harokoa bere osabak, Jakue II.a Aragoikoa erregearen babesarekin, Bizkaia okupatu zuen jaurerria usurpatuz.[6] Diego Lopitzek ez zuen aurkaritzarik izan, batez ere, Alfaroko gertaeraren ondorioz Joanes Alfontso Gaztelakoa oraindik kartzelan zegoelako. Ekintza honen ondorioz, Diego Lopitzek arrotza ezizena hartu zuen.

Gaztelar infantea aske geratu zenean, emaztearen eskubideak aldarrikatu eta jaurerria itzultzea eskatu zuen. Ez zuen lortu eta gustura ez zeuden beste nobleekin batera Maria Molinakoa erregeordea borrokatu zuen. Diego Lopitz V.ak erregeordea babestu zuen.

Aitasantutzaren bitartekaritzari esker, Antso IV.a eta Fernando IV.aren arteko ondorengotza legeztatu zuten eta, ondoren, 1307ko martxoan Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean Diego Lopitz V.ak Maria onartu zuen oinordeko. 1309an Diego Lopitz Algecirasko setioan hil zenean, Mariak jaurerria berreskuratu zuen.[7]

Bigarren agintaldia

aldatu

Agintaldiaren hasieran, Diego Lopitz V.aren semea eta bere lehengusua zen Lope Diaz Harokoak jaurerria aldarrikatu zuen beretzat. Aitak egindako uko egitea salatu eta Fernando IV.aren babesa zuenez, bere aldarrikapena nola edo hala betetzen saiatu zen baina Mariaren izeko zen Maria Molinakoaren laguntzari esker ezin izan zuen ezer lortu. Beraz, Maria Diaz Harokoa Bizkaiko jaurerriaren jabe zalantzagabea izan zen.

1311. urtean, Fernando IV.a Gaztelako erregeak balio gabe utzi nahi izan zuen Mariaren titulua eta Lope Diaz, Diego Lopitz V.a Harokoaren semea izendatu zuen Bizkaiko jaun. Neurri horrek ez zuen bere helburua lortu eta Maria I.ak jarraitu zuen gobernuan.[8]

1312an Fernando IV.a erregea hil zenean, Mariaren senarra erregearen tutore eta Erresumako erregeorde bihurtu zen. Errekonkistari ekin eta Petri infantearekin batera Granada hartzea saiatu ziren. Hala eta guztiz ere, hiritik 15 kilometrotara, Pinos Puente aldean, menderatuak izan ziren eta 1319ko uztailaren 26an egindako segada batean infante biak hil ziren. Maria 49 urte zituen eta alarguna zen.

Agintaldi honetan Mariak Bilboko hiri-gutuna berretsi (1310) eta Portugalete (1322), Lekeitio (1325) eta Ondarroa (1327) hiribilduak eratu zituen. Agintaldian, Bizkaiko eskubideak defendatu zituen gaztelar agintariak senide hurbilak izan arren. Horri esker, "Ona" ezizena eman zioten.

1322an, Valencia de Camposen, domingotar moja-etxe bat sortu zuen eta abitua jantzi zuen Joan Yañez bere semea oinordeko utziz.[9]

Hirugarren agintaldia

aldatu

Semeak ez zuen luzaroan iraun agintaldian. Bere eragina zabaltzea saiatu eta 1326ko urriaren 31n Alfontso XI.a Gaztelakoak hala aginduta Toron erail zuten.

 

Gaztelar erregeak Mariaren eskubideak erosteko eskaintza egin zuen baina Mariak saltzeari uko eta Jaurerrira itzuli zen. 1334an berriro ukatu baina Maria Diaz Harokoa bere ilobaren alde. Maria gazteak Joanes III.a Nuñez Larakoa ezkondu zuen.[10]

Maria, jada hirurogeita hamar urtetik gorakoa zelarik, 1342ko urriaren 3an, asteazkena, egunsentian hil zen.

Bilbon, Maria Diaz Harokoa izeneko kalea dago, Bizkaiko hamargarren andrearen omenez.[1]

Familia

aldatu
Aitona
 Diego Lopitz III.a
Bizkaiko jauna
Amona
  Konstantzia
Biarnokoa
Aitona
  Alfontso
Molinako jauna
Amona
  Teresa
Larakoa
Aita
 Lope III.a Diaz
Bizkaiko jauna
Ama
 Joana Alfontso
Molinakoa
 Maria Diaz
Bizkaiko andrea

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

Maria Gaztelako errege Alfontso X.aren semea zenarekin, Joanes infantearekin, ezkondu zen 1287an. Seme-alaba hauek izan zituzten:

  • Lope Diaz (1288-1295), haurtzaroan hila.
  • Maria (1292-1299), Larako jauna zen Joan III.a Nuñez "Gaztea"rekin ezkondua.
  • Joanes I.a (1293-1326), Bizkaiko jauna

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  2. Sánchez Albornoz, Claudio; Viñas, Aurelio. (1981). Crónica del reinado de Sancho IV el Bravo. Madril, 152-153 or. ISBN 84-321-2086-3..
  3. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  4. García de la Fuente, Arturo. (1935). Los Castigos e documentos del rey don Sancho IV el Bravo. Estudio preliminar de una edición crítica de esta obra. San Lorenzo del Escorial: Monasterio de El Escorial OCLC .264959746.
  5. Llorente, Juan Antonio. (1808). Noticias históricas de las tres provincias vascongadas. .
  6. Lucas de la Fuente, Julián. D. Diego López de Haro V: magnate de Castilla, señor de Vizcaya y fundador de Bilbao. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaína: Biblioteca de historia del pueblo vasco ISBN 84 505354 76..
  7. Lucas de la Fuente, Julián. (1973). «Don Diego López de Haro V: noticias sobre su testamento y otros documentos inéditos» Estudios vizcaínos: revista del Centro de Estudios Históricos de Vizcaya (7-8): 285-303. ISSN 9951-4001..
  8. Lur entziklopedietatik hartua.
  9. Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la. (1959). Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala). Madril: Real Academia de la Historia OCLC .1399799.
  10. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Diego IV.a Lopez
Bizkaiko anderea (1. aldiz)
12891295
Ondorengoa
Diego V.a Lopez
Aurrekoa
Diego V.a Lopez
Bizkaiko anderea (2. aldiz)
13101322
Ondorengoa
Joan Yañez
Aurrekoa
Joan Yañez
Bizkaiko anderea (3. aldiz)
13261334
Ondorengoa
Alfontso XI.a Gaztelakoa