Yolanda Arrieta
- Artikulu hau Yolanda Arrieta Malaxetxebarria buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria, Bizkaia, 1963ko uztailaren 6a) euskal idazlea da. Magisteritza ikasketak egin zituen Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Antzerkia eta Kultura eta Gizarte Antropologia ere ikasi ditu. 2015ean Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen Argiaren alaba liburuarekin (Autoedizioa, 2014, Denonartean, 2015).[1]
Yolanda Arrieta | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yolanda Arrieta |
Jaiotza | Etxebarria, 1963ko uztailaren 6a (61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Jasotako sariak | |
Literatur ibilbidea
aldatuEtxebarrian (Lea Artibai, Bizkaia) jaioa, bere haurtzaroan jasotako ahozko tradizioren garrantzia azpimarratu izan du.[2] Egun, Usurbilen (Gipuzkoa) bizi da Yolanda Arrieta.[3] Argiaren alaba eta Kulun-kuttunak (Denonartean, 2016) dira argitaratu dituen azken lanak. Begigorritarren erlojua (SM, 1992) ipuinarekin hasi zen haurrentzat idazten.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.
Idazteaz gain, ordea, Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzen ditu, eta literaturara hurbiltzeko saioak ere egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin, Galtzagorri Elkartearen "Bularretik Mintzora" egitasmoaren barruan.
Itzultzaile lanetan ere aritu da, Ez da hain erraza haurra izatea! (2008) eta Irakasleen epidemia kasua (2011) aipatzekoak.
Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, albumak familia ospakizunetarako... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan: Deia egunkarian Ortzadar gehigarrian idazten du astero (lehen Zirrikitutik zutabea idazten zuen), gainera, Berria egunkariaren larunbateroko haurrentzako gehigarrian kontakizun bat idazten du (2009 arte Maratila izeneko zutabea idazten zuen); azkenik, Argia aldizkariko Luparekin sekzioan idatzi zuen 2009 arte.[4] Denbora batez telebistako gidoilari lanetan ere aritu zen, ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu! programetan.[5]
Gaiei dagokionez, behin baino gehiagotan emakumeek ahozko literaturaren transmisioan izan duten garrantzia azpimarratu izan du.[6][5]
Idazkera
aldatuYolanda Arrietaren ibilbidean sinbologiak garrantzi handia du. Jostorratza eta haria[7] eleberrian adibidez, jostuna giza jakintzaren transmititzaile gisa agertzen zaigu, denboran atzera salto handi bat egin eta egungo garaira itzuliz. Aurre historiako emakumeen lanari garrantzia eman eta orain arteko ibilbidean tapiz, oihal, orratz, hari eta josketarako erreminta ezberdinak erabiltzen ditu haien arteko lotura eginez. Denboraren kanta-kontuak haurrentzako olerki liburuan esaterako, olerkiak antolatzeko orduak, zenbakiak, eguneko uneak, asteko egunak, urtaroak edota hilabeteak erabili ditu eta musikaltasunarekin, errepikapenekin eta soinuekin jolastu du abestiak, ipuintxoak eta asmakizunak sortzeko.
Lanak
aldatuArgiaren alaba | |
---|---|
Fitxategi:Argiaren alaba (Euskadi Saria 2015).jpg | |
Audioa | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2015 |
Sariak | Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2015 |
Kulun-kuttunak | |
---|---|
Audioa | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2016 |
Zerrenda luzea da Yolanda Arrieta idazlearen liburuena. Bai Haur eta Gazte Literaturan, bai Helduen Literaturan hamabost lan baino gehiago argitaratu ditu. Hauek dira azken urteetako lan batzuk:
- Agur, ama! (2009, Aizkorri)
- Ongi etorri! (2009, Galdakaoko Udala)
- Itzalpetik (2010, Erein)
- Nitaz ahaztu dira (2010, Erein)
- Amaren urteak (2011, Aizkorri)
- Iturretako ermita (2011, Markina-Xemeingo Udala)
- ABCD berri bat (2011, Mezulari)
- Ai, ai, ai! (2011, Mezulari)
- Basajaun eta Martin (2012, Erein)
- Maddalenen usaina (2014, Ibaizabal)
- Argiaren alaba (2015, Denonartean) Euskadi Saria, Haur eta Gazte Literatura saria, 2015ean
- Kulun-kuttunak (2016, Denonartean)
- Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde (2016, Denonartean)
- Ataria (2019, Denonartean)
- Txolategia (2020, Denonartean)[8][9]
Sariak
aldatu- 1990: I. Legazpi Saria, Antzerkia.
- 1991: Baporea Saria.
- 1991: Euskadi Antzerki Saria.
- 1991: Santurtziko Antzerki Labur saria.
- 1991: Pedro Barrutia Antzerki saria.
- 1993: Donostia Hiria antzerkiko 2. saria.
- 1997: Irun Hiria Saria.
- 2006: Max Saria.
- 2011: Peru Abarka saria, Markina Xemeingo Udala.
- 2015: Euskadi Literatura Saria Argiaren alaba lanagatik.
- 2022: Xabier Lizardi saria
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
- ↑ Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde (2016), ISBN 978-84-16791-31-6, bere liburuaren sarreran horren inguruko hausnarketa jasotzen da.
- ↑ «Yolanda Arrieta Malaxetxebarria» Galtzagorri Elkartearen webgunea.
- ↑ Bizkaiako irakurketa klubeko fitxa
- ↑ a b Basque Literature atariko fitxa
- ↑ Euskal Idazleen Elkarteko fitxa (Gazteleraz)
- ↑ Lasarte Leonet, Maria Gema. Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ Tubia, Iker. ««Garrantzitsua da jakitea gauzak nork egiten dituen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Txokolategia argitaratu du Yolanda Arrietak» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
Kanpo estekak
aldatu- Yolanda Arrietaren webgunea
- «Yolanda Arrieta», Euskal Literaturaren Hiztegia
- «Yolanda Arrieta», Literaturaren Zubitegia
- «Yolanda Arrieta», Basqueliterature.com
- TV3n elkarrizketa 7:20 minututik aurrera (katalanez)
- Literaturaren zubitegia webguneko fitxa (Kritika literarioetara esteka)
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria, Auñamendi Eusko Entziklopedia
- Yolanda Arrieta idazlea hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. (EITB, Artefaktua, 2020)