Flysch

arroka sedimentario mota, geruza forman azaltzen dena

Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera ez-horizontal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz. Higadura itsasoak egiten badu marearteko zabalgunea era daiteke.

Flyscha Zumaian (Gipuzkoa).
Flyscha Donibane Lohizunen (Lapurdi).

Flysch hitza Bernhard Studer suitzar geologoak erabili zuen lehen aldiz 1827an, Alpeetako hareharri eta arbel geruza sekuentzia izendatzeko. Hitza alemanezko fliessen hitzetik dator ("isuri"), ibaien isuriak sortzen zituela uste baitzuen.

Deba eta Zumaia arteko flyscha aldatu

Artikulu nagusia: «Deba eta Zumaia arteko flyscha»

Euskal kostaldean sarritan ageri da flysch egitura, baina Gipuzkoako Deba eta Zumaia artean da ikusgarrien. Gainera, Zumaiako flyscha (Itzurun) nazioarteko erreferentzia geologikoa da[1], Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argi azaltzen baitira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.