Anton Totorikaguena Egurrola “Markinako Lehoia” (Markina, 1935 - ib., 2017ko azaroaren 28a) herri kirolari famatua izan zen.

Markinako Lehoia
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein, 1935
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMarkia2017ko azaroaren 28a (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Markina-Xemeingo Ugarte dorretxean jaioa, afizioa familiatik zetorkion (aitona bat palankaria izan zen, eta bestea barrenatzailea); horretara, gaztetandik nabarmendu zen herri kiroletan: harri-jasotzen, soka tiran...

Gizon probak

aldatu

Fama handiena gizon-proban lortu zuen; baita bere ezizena ere. Bakarka zein taldeka aritu zen, eta garai batean ez zen probalekuetan Markinako Lehoia gaindituko zuen aurkaririk; 1.200 kgtako harriak ere eraman zituen.

Idi probak

aldatu

Baserritarra izaki, animaliekin ere trebea zen eta horiekin ere probetan aritu zen; bai bere abereekin, baita besteenekin ere. Idiekin askotan ibili zen, baita astoarekin ere; Napoleon izeneko astoarekin, esate baterako, sari ugari irabazi zituen.[1]

Dena den, bere gizon-probalari famak zenbait eragozpen ere ekarri zizkion arlo honetan. Esate baterako, 1974ko apirilaren 14an Tolosan jokatutako idi apustu batean, Antonio Soraluze eta Millan Lasa probalarien arteko kontratuan espreski adierazten zen "que este último pueda llevar dos arreadores de su libre elección a excepción del León de Marquina", idiei tiraka lagundu ziezaiokeelakoan.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Mugartegi, Eider. (2017-XI-30). «Anton Totorikaguena ‘Markiñako Lehoia’ joan da» Hitza (Noiz kontsultatua: 2017-XII-6).
  2. Tuduri Esnal, Francisco. (2003). Tolosa (1903-2003) : En el centenario de una plaza. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones ISBN 84-7173-430-3. PMC 426087682. (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).