Maribi Unamuno

Bizkaitar filologoa

Maribi Unamuno Garate (Aulesti, Bizkaia, 1957) bizkaitar filologoa da.

Maribi Unamuno

Bizitza
JaiotzaAulesti, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: maribi-unamuno-garate

EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean euskara irakasle ohia. Lea Artibaiko Jeurt! aldizkariaren sustatzailea. Bizkaiera sustatzeko Mendebalde Kultura Alkarteko kidea. Euskararen inguruko ikerketa ugariren egilea. Euskaldunon Egunkarian zutabegile izandakoa.

Biografia

aldatu

Lehen urratsak

aldatu

Aulestin jaio zen, beti zabalik egoten zen kale-etxe batean. Kalean ordu asko ematen zituen, baina baserriko jendea ezagutzeko aukera ere izan zuen. XX. mende erdian jaio, XIX. mendekoak ezagutu, eta XXI.ean bizi. Gaztea zela joan zen kanpora ikastera, Miranda de Ebroko ikastegira, garai hartan herri txikietako haurrek ikasten jarraitzeko aukera bakarretarikoa barnetegiak baitziren. Giro erabat erdalduna zen Mirandakoa. Halere, beranduago, betiko hizkuntzekiko bere jakin-minak eraginda Euskal filologia ikasten hasi zen Deustuan.

Lanean ere hizkuntzarekin lotuta aritu izan da beti. Ikasketak amaitu ostean Aulestiko Udalean hasi zen lanean, ondoren, Begoñako Andra Mari ikastegira joan zen euskara irakastera eta gero Euskal Herriko Unibertsitatera.

Argitalpenak

aldatu
  • Gutiziak bilduman ipuin bat (Txalaparta 2000).
  • Euskalkien lekua literaturan (1999).
  • Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa (2000).
  • Euskalkia eta administrazioa (2002)
  • Ahozkotasuna aztergai (2003).
  • Antzorrilleta" ahozko transmisioaren lekuko. Artikulua (2015) Literatur kritika, Folklorea, Euskara.
  • Haurrentzako kantak bilduma. Alaia diskoan a capella (2017) [1]
  • Beste hainbat artikulu eta lan ere argitaratu ditu. [2]

Bestelakoak

aldatu

Mendebalde Kultura Alkartea

aldatu

Maribik Bizkaiera sustatzaile dihardu Mendebalde Kultura Alkartean. Euskalkiak eta euron erabilera indartzea helburutzat duen irabazi asmo gabeko elkarte akademikoan. Hainbat jardunaldi eta argitalpen egin ditu urte hauetan.[3] [4] [5]

2012an Urrezko Luma emon zion Mendebalde elkarteari, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Euskal Editoreen Elkarteak antolatzen duen Bilboko Liburu Azokak.[6]

Jeurt aldizkaria

aldatu

1990. urte inguruan Jeurt aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen Maribi. Bailara mailako aldizkaria atera zuten inguruko kontuak jendeari jakinarazteko baina benetako helburua jendea euskeraz irakurtzen jartzea zen. Aldizkariak 10 urte inguru iraun zuen.

Zemendia emakume elkartea

aldatu

1994. urtean beste hainbat emakumerekin batzar edegi baten bildu eta Zemendia taldea sortzen jardun zuen. Harrezkero taldea herrian erreferente bihurtu zen. Emakumeen independentzia bideratzeko, besteak beste, andrazkoak kotxeko karneta aterateko ikastaroak antolatzea izan zen egitekoetariko bat.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu