Artika (Ispaster)

Ispasterko auzoa
Artikulu hau Ispasterreko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artika».

Artika[1] edo Zatika Ispasterko auzoa da.

Artika
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°21′54″N 2°31′27″W / 43.36501919°N 2.52427709°W / 43.36501919; -2.52427709
Garaiera97 metro
Demografia

Toponimia aldatu

Autore batzuen arabera, "Artika" izena "Arteaga"n izan dezake jatorria, hau da: arteen tokia;[2] kontuan hartu behar da, baita ere, herri askotan aurkitzen ditugun "artiga" aldaera edo luberri kontzeptuarekin ere lotua egon daitekeela.[3]

Badirudi, bestalde, "Artika" edo "Artikas" (mapa askotan horrela aurki dezakegu) auzune osoari erreferentzia egiten dion makrotoponimoa dela; baina haren barruan dauden zenbait etxe multzok, denboraren poderioz, aparteko izena hartu dutela, hala nola Gardata (XV. mendetik dokumentatua dagoena) edo Zatika. Gaur egunean, Ispasterko udal agirietan "Artika-Gardata" izendatu ohi da,[2] Euskaltzaindiaren EODAn Gardata-Artika ageri da[4], eta seinaleetan Artika zein Zatika ikus daiteke.

-ika atzizkia, euskal toponimian ohiko atzizkia, hortxe dagoela ere uler daiteke, toponimoaren eskuineko aldean. Koldo Mitxelenak atzizki horri buruz, esate baterako Apellidos vascos[5] lanean idatzi zuen. Atzizki hori euskal deitura eta toponimo askotan antzeman daiteke, Mitxelenak zerrenda luzea eskaintzen zuen. Agian toponimo honek ere -ika /-iga atzizkiaren beste adibide bat eskaintzen du.[6]

Geografia aldatu

Artika Otoio mendiaren hego-ekialdean kokatutako auzune zabala da, Lekeitioko herrigunearen gainean.

Hidrologikoki, Artika auzoko arroak Lea ibaiera isurtzen du bere ur jarioa. Kareharriz eta tupaz osatutako multzo geologikoak daude, eta hainbat kobazulo, hala nola Aldatza, Bizkartegi, Lamiñotegi, Zatika, Asto Zurijen Lezia, Kurtzio, Mentxakabaso edo Talaija, arroan behera Lekeitioko Larrotegi, Armintxe, Atea, Zubieta eta Kanape izenekoek osatutako sistemarekin bat egiten dutenak.[7]

"Gardatako kofradia" deritzon entitateak biltzen dituen baserriak: Gardatabeitia, Urrebaso, Ormaetxea, Ormaetxe Goikoa, Arana, Beina, Arriagakoa, Urikoa, Etxebarri, Gojeaskoa, Goenekoa, Zatika Nagusia, Zatika, Zatika Behekoa, Zatika Goenengoa, Urkixa Torre, Azesoria Goikoa, Elorzeta.[2]

Iruditegia aldatu

Demografia eta biztanleria aldatu

Gardata-Artikako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
96 97 99 97 98 98 93 89 90

Erreferentziak aldatu

  1. Ispaster EODAn. Artikas izena ere eman zaio.
  2. a b c 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. Fundazioa, Elhuyar. «artiga» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  4. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  5. Michelina, Luis. (1973). Apellidos vascos.. (3. ed. aum. y corr. argitaraldia) Txertoa ISBN 84-7148-008-5. PMC 2774372. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  6. «Artika - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu