Aitzol Aramaio Bengoetxea[1] (Ondarroa, 1971 - ib., 2011ko apirilaren 24a) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Terminal film laburrarekin estreinatu zen 2002an.

Aitzol Aramaio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitzol Aramaio Bengoetxea
JaiotzaOndarroa, 1971
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2011ko apirilaren 24a (39/40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm1568630 Allocine: 223573 Edit the value on Wikidata

Egin zuen film luze bakarra (Un poco de chocolate, 2008. urtekoa) Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritu zen.[2]

40 urterekin hil zen, bihotzekoak jota.[3] Hurrengo urtean, 2012an Marabilli Sormen Festibala abiatu zuten herrian haren omenez, arte desberdinetan aritutako artistak sostengatuz. Bi urtetik behin antolatu dute ordutik. Izena, haren esaldi ezagun batetik hartu dute: "Bixitxi marabilli re", Piztiak taldeak abesti bihurtu zutena.

Formakuntza aldatu

Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan ikasketak egin ostean, 1992tik aurrera Urnietako Zinema Eskolan formakuntza egin zuen. Bertan, Juanma Bajo Ulloak eta José Luis Guerinek klaseak ematen zituzten zuzendaritza lanak irakasteko. Halaber, gidoigintza ikastaroa egin zuen bertan Michel Gaztanbide eta José Antonio Vitoriarekin. ETBrako proiektu batzuetan parte hartu eta gero, 1999an joan zen Los Angelesera "Jullia" pelikulan zuzendari laguntzaile moduan lan egitera. 2000tik hainbat spot zuzendu zituen Iberdrola, Telefónica, BBK edo Deia-rako.

Lanak aldatu

Zuzendutako filmak aldatu

Beste batzuk aldatu

Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen Kepa Junkera, Berri Txarrak, Pi L.T. edota Mikel Urdangarinekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu