Lehen sektore

Ekonomiako lehen sektorea —edo, besterik gabe, lehen sektoreanatura baliabideak zuzenean erabiltzen dituen ekonomia sektorea da. Lehen sektorean sartuta daude arrantza, nekazaritza, meatzaritza, abeltzaintza, basogintza eta abar.

Lehen sektorea gaur egunAldatu

Lehen sektorean lan egiten duen munduko biztanleria guztizko biztanleria aktiboaren %39 da. Gehienbat herrialde azpigaratuetan aritzen dira sektore honetan. Gero eta garrantzi txikiagoa du ekonomian. 2008an sektore horren ekoizpena munduko ekoizpen osoaren %4 soilik izan zen.

  • Herrialde garatuetan: Biztanleria aktiboaren %6 aritzen da lehen sektorean. Ehuneko txikia izan arren, produktibitate handia izaten du aurrerapen teknikoei eta mekanizazioari esker; BPG-ren % 4 baino gutxiago izanik.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetan: Biztanleriaren % 50ak lan egiten du sektore honetan; BPG-ren % 10 baino gehiago izanik.
  • Herrialde azpigaratuetan: Sektore honetan %80ak lan egiten du. Gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan daude; laborantza teknika tradizionalak erabiltzen direnez, produktibitatea txikia da; BPG-ren % 50 baino gehiago izanik.

NekazaritzaAldatu

Nekazaritza edo laborantza lurra landuz landareak edo zuhaitzak hazi eta bertatik batez ere gizaki zein abereentzako elikagaiak (fruituak, barazkiak, zerealak) ekoizten dituen hazkuntza-jarduera da.

Nekazaritza: faktore fisikoak eta giza faktoreakAldatu

Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko. Iraganean, faktore fisikoek gaur egun baino eragin handiagoa zuten nekazaritzan, teknologia aurrerapenek zenbait oztopo gainditzeko aukera eman baitute.

Hala ere, oraindik faktore fisikoek eragina izaten segitzen dute. Hauek dira faktore fisiko nagusiak: Erliebea, lurzoru mota eta klima.

Giza faktoreek ere bere eragina daukate nekazaritzan: era horretan ustiategiaren tamaina, laborantza sistema eta laborantza barietate mota desberdinak aurkitzen ditugu. Ustiategiak tamainaren arabera latifundio edo minifundio izan daitezke eta deskribatzen duten formaren arabera openfield ala bocage, laborantza sistemaren arabera, aldiz, nekazaritza intentsiboa ala estentsiboa edo ureztatua ala lehorrekoa aurkituko ditugu eta laborantza barietateari dagokionean, azkenik, monolaborantza eta polilaborantza.

Nekazaritza herrialde garatuetanAldatu

Herrialde garatuetan, merkatu nekazaritza da nagusi, salmenta du helburu, hau da, ahalik eta etekin handiagoa lortzea. Ezaugarri hauek ditu: espezializazioa (labore bakar bat hazten da), makinen erabilera (honek lagile kopurua txikitzen du), nekazaritza teknika aurreratuak erabiltzen dira (ongarriak, botikak eta transgenikoak) eta biltegiratze eta garraio sistema eskala handikoak.

Nekazaritza garatzen ari diren herrialdeetanAldatu

Hemen bi nekazaritza mota ematen dira nagusiki:

Nekazaritza tradizionalaAldatu

IraupenekoaAldatu

Ustiategi txikietan egiten da eta bere helburua familiarendako, etxerako elikagaiak lortzea da.

Nekazaritza ibiltariaAldatu

Amazonas inguruan, erdialdeko Amerikan eta ekuatoreko Afrikan ematen da. Basoko eremu bat erre eta soiltzen da (errautsekin lurra ongarritzen da) eta bertako lurra lantzen da agortu arte, orduan bertan behera uzten da eta beste eremu baten bila abiatzen dira.

Lehorreko nekazaritza sedentarioaAldatu

Nekazaritza mota hau sabana eremuetan ematen da, hemen labore-txandaketa egiten da: lur zati batean zerealak landatzen dira, beste batean beste produktu osagarri batzuk eta hirugarrena lugorri uzten da.

Montzoi nekazaritza ureztatuaAldatu

Nekazaritza mota hau batez ere Txinako hegoaldean, Indiako kostaldean eta Asiako hego-ekialdean ematen da, arrozaren ekoizpenerako nagusiki. Herrialde horietan ugariak diren montzoiek eragindako eurien urak probesten dira, ur aunitz behar duten urpetutako lurretan arroza hazteko.

Plantazio nekazaritzaAldatu

XVI. eta XVII. mendeetan, Europako potentzia handiek Asiako hego-ekialdean, Hego-Ameriketan eta Afrikan hainbat nekazaritza ustiategi sortu zituzten, garaiko hainbat produktu exotiko lortzeko (Kakaoa, kafea eta kotoia bereziki). Hor du plantazio nekazaritzak bere jatorria.

Gaur egun, mendebaldeko herrialde garatuek herrialde azpigaratu horiekiko kolonialismo ekonomikoarekin darraite.

AbeltzaintzaAldatu

DefinizioaAldatu

Abeltzaintza etekin bat lortzeko asmoz azienda edo abereak zaindu eta hazteaz arduratzen den lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, ondoren haien haragia, esnea, larrua, arrautzak, ilea eztia eta abar eta aprobetxatzeko, lanerako indar gisa edo besterik gabe ugalketarako erabiltzeko.

Azienda bi taldetan sailkatzen da: azienda larria (behiak, zezenak eta zaldiak) eta azienda xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak).

Abeltzaintza gaur egunAldatu

Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren %30 larrez estalia dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen kontsumoak gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.

Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, kunikultura edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza.

Azken mendean, ikerketa zientifikoen bitartez arraza hautatuak lortu dira, teknologiari berriei esker, ekoizpena handitu da eta abeltzaintza-produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera erraztu egin da. Halere, abeltzaintza ustiapenerako sistema berri hauek eztabaida sortu dute. Horregatik, hain zuzen ere, azken boladan nekazaritza ekologiaren aldeko apustua egiten ari da nabarmen herrialde garatuetan.

Abeltzaintza motakAldatu

  • Abeltzaintza nomada Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera aldatzen dira lekuz.
  • Abeltzaintza transhumantean azienda urtaren arabera aldatzen da lekuz (menduan haranetara eta udan mendietara)
  • Abeltzaintza estentsiboa Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.
  • Abeltzaintza intentsiboa abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.

ArrantzaAldatu

Itsaso, ibai eta aintziretan arrainak eta uretako beste animalia batzuk (krustazioak, moluskoak) algak eta bestelako landareak arrapatzea da arrantza.

Arrantza motakAldatu

Kostaldeko arrantzaAldatu

Kostaldean egiten den arrantza da. Herrialde ez-garatuetan praktikatzen da, eta elikadura-baliabide garrantzitsuenetariko bat da. Harrapatutakoa autokontsumorakoeta bertako merkaturako eta salmentarako erabili ohi da. Ontzi txikietan eta artisau-metodoekin egiten da, hola nola, sareak eta kanaberak erabiltzen, normalean eskuz edo tailer berezietan egiten direnak.[1]

Itsasbazterreko arrantzaAldatu

Kostaldetik hurbil eta ontzi txiki edo ertainetan egiten den arrantza mota da. Ontziak ongi prestatuak daude arraunen kokapena atzemateko eta harrapatutakoa denbora batez gordetzeko prestatuak daude ere. Gehienezko egun bateko arrantzaldiak egiten dira.

Itsaso zabaleko arrantzaAldatu

Itsas zabalean eta edukiera handiko ontziekin egiten den arrantza mota da hau. Ontziek aparatu eta makina modernoak izaten dituzte arrainak atzeman eta haien tamaina ezagutzeko ere. Hainbat arrantza-teknika ezberdinak erabiltzen dira hemen, tretza, inguraketa eta arrastea gehien bat.

KalakAldatu

Arrain espezie desberdinak biltzen diren tokiak dira, kalak plataforma kontinentaletan egoten dira bertan planktona pilatzen delako.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu