Victoria (itsasontzia)

nao Victoria munduari lehen itzulia eman zion itsasontzia izan zen, Juan Sebastian Elkano azken kapitaina izan zelarik
Artikulu hau Elkanoren ontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Victoria (argipena)».

Victoria karraka motako itsasontzi bat izan zen, Fernando Magallaes buru zela 1519ko abuztuaren 10ean Espezieen uhartedira abiatutako lehendabiziko espedizioan erabilitako bost itsasontzietatik bat.[1] Bidaia hartatik Sanlúcar de Barramedara itzuli zen bakarra izan zen 1522ko irailaren 6an; eta, beraz, baita munduari bira eman zion lehena ere, Juan Sebastian Elkano buru zuela.

Victoria (itsasontzia)
Ekoizpen-lekuaOndarroa
Historia
Magallaes-Elkano espedizioa1519 - 1522
Eskaera 1518
Uretaratzea 1519
KudeatzaileaEspainiako Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaGaztelako Erresuma
Honen parteMagallaes-Elkano espedizioa
Ezaugarriak
Dimentsioak2 (zingoa) × 7,5 (erruna) × 28 (luzera) m
Erruna7,5 m
Zingoa2 m
Tona-brutoak3.999
PropulsatzaileaBela

Historia aldatu

Eraikuntzari buruzko bi teoria aldatu

Victoria naoaren eraikuntza non egin zen ez da ezaguna, eta eztabaidan dago. Bi bertsio nagusi daude gaur egun: Ondarroan egindako itsasontzia direla diotenak, eta Zarautzen egindakoa dela diotenak. Edonola ere, litekeena da euskal kostaldeko lekuren batekoa izatea[2].

Ondarroako bertsioa aldatu

1518ko irailaren 23an, Sevillan, Magallaesen espedizioa irten baino urtebete lehenago, Gradas kaleko notario-bulego batean, Pedro Arizmendik, Ondarroako bizilagun bizkaitarrak, erregea Victoria ontziaren jabe nola egin zen kontatzen zuen. Pedrok bere aita Domingo de Apalluaren izenean hitz egiten zuen, eta esaten zuen garai hartan Santa Maria izendatu zuten itsasontziak ez zuela bere borondatez entregatu, baizik eta Kontratazio Etxearen indarrez, Yndiak aurkitzeko, armada hori Fernando Magallaes komendadorea eta Ruy Falero komendadorea kapitain direla. Errege ofizialek ezarritako prezioa 800 urrezko dukat izan zen. Ontziko jabeak kexu ziren askoz gehiago kostatu zitzaielako eta, gainera, Sevillatik Londresera merkantziak eramateko eta ekartzeko konprometitutako pleita galtzen zutelako[2].

Zarauzko bertsioa aldatu

Zarautzen eraiki zela dioen bertsioaren arabera, ontzia entregatzeko akta 1515eko maiatzaren 24an sinatu zen[3], Zarauzko Urteta auzoko San Sebastian elizan, ontziolatik kilometro eta erdira baino gutxiagora. Sinadura horretan, Elizamendi baserriko Lope de Irure jaunak egon ziren, aipatutako elizaren ondo-ondoan kokatua, eta bertako basoetako egurra antolatzeaz arduratu zena; Santorun de Retén, Debako arotz maisua, ontzia eraiki zuena; eta Andrés Pérez de Indañeta, Zumaiako bizilaguna, hura eraikitzeko ardura eman zuena. Indañeta ezaguna zen bere ontziekin errege-armadetan zerbitzatzeagatik eta hainbat espediziotarako itsasontziak eskaintzeagatik. Zarauzko ikerlaria den Sebas Martijak dioenez, ontzia Getariako portuan utzi zioten, Santa Maria izenarekin, «Indañetaren itsasontzietan ohikoa den izena». Itsasontzia Arizia baserriaren lurretan eraiki omen zen[2].

Tripulazioa, 1522an aldatu

Hasierako berrogeita bietatik, hemezortzi gizon hauek itzuli ziren Sanlucar de Barramedara Victorian, 1522an:

Izena Postua
Juan Sebastian Elkano (Getaria) maisua
Francisco Albo (Axio) pilotua
Miguel Rodas pilotua
Juan Akurio (Bermeo) kontramaisua[4] hasieran, Concepción ontzian;
pilotu amaieran, Victoria ontzian
Antonio Lombardo (Pigafetta) (Vicenza) supernumerarioa, kronikagilea
Martin Judicibus (Genova) ontziburua
Hernando Bustamante (Alcántara) marinela
Nicholas edo Grego (Napoli) marinela
Miguel Sánchez (Rodas) marinela
Antonio Hernández Colmenero (Huelva) marinela
Francisco Rodrigues (Sevillako portugaldarra) marinela
Juan Rodríguez (Huelva) marinela
Diego Carmena marinela
Hans (Akisgran) artilleroa
Juan Arratiakoa (Bilbo) itsasmutila[4]
Vasco Gómez Gallego el Portugués (Baiona, Galizia) marinela
Juan de Santander (Cueto, Kantabria) ontzimutila
Juan Zubileta (Barakaldo) morroia[4]

Desagerpena aldatu

Victoria konpondu zuten eta beste 50 urtez nabigatu zen, 1570. urte inguruan Antilletatik Sevillaraino itzultzen ari zenean itsaso zabalean galdu zenean.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. Murphy, Patrick J.; Coye, Ray W.. (2013). Mutiny and Its Bounty: Leadership Lessons from the Age of Discovery. Yale University Press ISBN 9780300170283..
  2. a b c (Gaztelaniaz) Salbador Goikoetxea, Joseba. (2022-09-02). «Zarautz y Ondarroa se disputan la autoría del barco de Elkano» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  3. (Gaztelaniaz) Vol. 62 Núm. 1 (2006) | Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Gorostidi Gelbenzu, Angel de. (1907). «Los euskaros en la primera vuelta al mundo» Euskal-Erria (57): 384..
  5. (Ingelesez) Bergreen, Laurence. (2003). "XV- After Magellan". Over the Edge of the World. (1. argitaraldia) New York: HarperCollins, 413 or. ISBN 0-06-621173-5..
  6. Zulaika Aristi, Daniel 1951-. Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia. (Lehen edizioa: 2019ko ekaina. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12668-2. PMC 1192390122. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu