Ireki menu nagusia
Artikulu hau gizonezko izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabier
Xabierko gaztelua (Nafarroa Garaia, Euskal Herria)
Xabierko gaztelua
(Nafarroa Garaia, Euskal Herria)
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Esanahia etxe berria
Jatorrizko eskualdea Xabierko udalerria
(Nafarroa Garaia, Euskal Herria)
Jatorria Etxeberri euskal hitza
Antzeko izenak Xabierra (emakumezko izena)
Xabi, Xabiertxo, Txabi (txikigarriak edo lagunartekoak)
Izenaren eguna Abenduaren 3a

Xabier gizonezkoen izen berezia da, euskal etorkikoa. Xabier herriaren (Nafarroa Garaia) izenetik dator, eta badirudi izenaren osagaiak etxe eta berri direla. Izenaren emakumezko aldaera Xabierra da euskaraz; aski berria da, eta ez oso erabilia.[1] Aitzitik, oso ohikoak dira Xabier izenaren Xabi, Xabiertxo, Xabitxo... aldaera txikigarri edo lagunartekoak.

Izen hau Frantzisko Xabierkoak bilakatu zuen ospetsu. Latinez, garaiko idazkietan, Franciscus Xaverius ageri da izena; Nafarroa Garaiko Xabier udalerrian dagoen eta jaiotetxea zuen Xabierko gaztelutik hartu zuen izen hori santuak. Gaur egun, Euskal Herrian oso izen hedatu eta ospetsua da, bai eta munduko beste toki askotan ere: Frantzian, Espainian, Amerikan...

Beste aldaera batzukAldatu

Gaur egungo Nafarroa Garaian eta Aragoin, hogeiren bat Xabier (Javier) edo Xabierre (Javierre) leku izen daude, eta agirietan beste hainbat idazkerarekin ere azaltzen da: Exauirre, Escabierre, Exaberre, Escaberri, Exaberre, Escabier, Escabierri, Scaberri, Scauierre, Szaberri, Exabierri, Isabier, Sabier, Xavier, eta abar.[2]

Udalerriak: Xabier, Nafarroa Garaian; Aragoin, berriz, Javierre, Javierre de Martes, Javierre del Obispo, Javierregay, Javierrelatre, eta abar.

Izen hau beste hizkuntza batzuetanAldatu

Izena daramaten pertsonakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia: Xabier antroponimoari buruzko argibideak.
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia: «Xabier».