Xabier Irala Estévez (New York, 1947) euskal industria ingeniari bat da. 2003 eta 2009 bitartean BBKko presidentea izan zen.[1] 2008an Euskadiko Aurrezki Kutxaren osaketa saiakera bultzatu zuen. Euskal Herria, Erresuma Batua, Portugal eta Espainian lan egin du. Gaur egun Iberdrolako Kontseiluko kide da, BBK ordezkatuz.

Xabier Irala
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Irala Estévez
JaiotzaNew York, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAntonio Irala Irala
Hezkuntza
HeziketaLa Salle–Manila Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta bankaria
Jasotako sariak

Euskara, ingelesa, gaztelania eta frantsesa mintzatzen ditu. 2002. urtean Euskal Herritar Unibertsala Saria bereganatu zuen.

Biografia

aldatu

1947an New York hirian jaio zen, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Agirre Lehendakariaren idazkaria zen bere aita, Anton Irala, erbestean baitzegoen. Batxilergoa Frantzian ikasi zuen eta ondoren ikasketak Manilako La Salle unibertsitatean burutu zituen. Bere lehenbiziko lanbidea General Electric enpresarako itzultzaile izatea izan zen, beranduago General Electric France ordezkaritzako presidente ordea izatera iritsi zelarik, honek bere Ipar Euskal Herrirako atxikimendua sendotu zuen. Gero 1990. urterarte General Electric enpresako portugaldar eta britainiar filialetan lan egin zuen, urte horretan Lapurdiko Ainhoa udalerrian kokatu zelarik. ABB-Espainia enpresako exekutibako presidente orde izendatu zuten.

1996an orduko Espainiako presidentea zen José María Aznarrek Iberiako presidente izendatu zuen, bertan zegoela konpainia horretako pribatizazio prozesua gidatu zuen.

2003tik aurrera Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) lehendakaria izan zen.

2009. urtetik aurrera, osasun arazoak zirela medio, erretiratu egingo zela iragarri zuen.[2]

Bizitza pertsonala

aldatu

Gaztetan errugbi jokalari ez profesionala izan zen. Bere emaztea eta bi semeen ama izango zena Frantzian ezagutu zuen. Bere emaztea 2007an zendu zen. Urte horretan bertan istripu zerebrobaskular bat jasan zuen. Gaur egun Ipar Euskal Herriko Lapurdi herrialdeko Ainhoa udalerrian bizi da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu