Altzo
Altzo Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 358 biztanle zituen 2016. urtean. Herri euskalduna da, UEMA mankomunitateko kidea. Donostiatik 32 kilometro hegoaldera dago.
Altzo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Altzo Muinoren irudia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Altzo | ||||||||||
Alkatea | Xabier Olano | ||||||||||
Posta kodea | 20268 | ||||||||||
INE kodea | 20007 | ||||||||||
Herritarra | altzotar | ||||||||||
Ezizena | tipulek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°06′01″N 2°05′03″W / 43.1004°N 2.0842°W | ||||||||||
Azalera | 9,77 km² | ||||||||||
Distantzia | 32 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 448 (2023) 20 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,46 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 27,81 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,68 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 43,01 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,25 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 12,64 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,22 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 85,79 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 85 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 84.01 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 | ||||||||||
Webgunea | http://www.altzo.net/ |
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuIparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu.
Auzoak
aldatuBi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.
Beste baserri auzo batzuk ere baditu Altzok. Ipar-ekialdera, Araxes ibaiarekin udalerriko muga egiten duen tokian Amategi-Aldea auzoa dago, non Altzoko Industrialdea dagoen. Beste auzoak dira Egileor, Intxausti, Txaparre aldea eta Zuaznabarraldea.[4]
Historia
aldatuAltzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Altzoko dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Nafarroako errege Antso Garzeitz III.aren garaikoa. Dokumentu horren bitartez, Gartzia Azearitz nafarrak (Gipuzkoako jauna) eta haren emazte Gaila altzotarrak Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunak San Juan de la Peña monasterioari eman zizkioten, dohaintzan. Latinezko dokumentu horixe da Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia, Ipuscua formarekin.[5]
1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[6]
Zerbitzuak
aldatuDemografia
aldatu2019an 367 biztanle zituen. Horietatik %11,44k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,99 ziren.[15]
Altzoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,8. Bigarren sektorea %55,2. Hirugarren sektorea %39,1. Eraikuntza %3,9. Biztanleko BPGa 64.160,1 euro ziren.[15]
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bilduko Miren Balerdi hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeak
aldatu2015eko hauteskundeetan ere Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak eskuratu zituen zinegotzi guztiak. Joseba Elduaien izendatu zuten alkate.[16]
Altzoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Bildu | 7 / 7 |
7 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 205 boto (7 zinegotzi).[17] Txomin Rezola izendatu zuten alkate.[18][19]
2023ko udal hauteskundeak
aldatu2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 191 boto (7 zinegotzi) eta Alderdi Popularrak 2 boto.[20]
Alkateak
aldatuHauek izan dira Altzoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[21] | |
Manuel Olano Jauregi[21] | 1979 | 1983 | INDP. Altzoko Herriaren Alde | |
Agustin Amiano Gurrutxaga | 1983 | 1987 | INDP. Altzoko Herriaren Alde | |
Xabier Olano Jauregi | 1987 | 1991 | INDP. Altzoko Herriaren Alde | |
Agustin Amiano Gurrutxaga | 1991 | 1995 | Herri Batasuna | |
Iñaki Murua Gorostidi | 1995 | 1999 | INDP. Altzoko Herriaren Alde | |
Xabier Galarraga Zabala | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Maria Pilar Zuriarrain Lasa | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Iñaki Murua Gorostidi[22] | 2007 | 2011 | Batzarremuino Taldea | |
Miren Balerdi | 2011 | 2015 | Bildu | |
Joseba Elduaien[16] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Txomin Rezola Clemente[18][19] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Xabier Olano Jauregi[23] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAltzoko euskara[25] gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen[26] parte den Tolosaldeko euskara[27] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %85.79 zen, eta euskararen erabilera %67.2. 2016an euskaldunen kopurua %88,17 zen.[15]
Ahotsak.eus ataria
aldatuUgari dira (gutxienez 17 hizlari) Ahotsak.eus atarian Altzoko hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[28] Altzo eta inguruko euskaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
UEMAko kidea
aldatuUdalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Altzo.[29]
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [30]
Jaiak
aldatu- Maiatzean San Isidroak.
- Uztailaren 31an herriko festak, San Inazio patroiaren omenez.
- Abuztuaren 15ean Altzo Azpiko jaiak.
Elkarteak
aldatuHauek dira Altzoko elkarte nagusiak:[31]
- Artea dantza taldea
- Arrima Altzoko Baserritarren Elkartea
- Jai Batzordea
- Kultur batzordea
- Elordi kultur eta kirol elkartea
- Santilazpi Ikasleen Guraso Elkartea
- Pilota eskola
Handia filma
aldatu2017an Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendu zuten Handia euskal filmak XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen du. Filmak Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen.[2][1] Goya Sarietan 10 sari lortu zituen gero zeuzkan 13 izendapenetatik. [32][33]
Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filmak 2018ko martxotik, ikusgai dago Netflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.[3]
Altzoko Handiarena benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da. 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta 43 urterekin hil zen arte hazten jarraitu zuen. Film hasieran lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Eleizegi protagonista Altzoko bere baserrira (Ipintza Haundia baserria) itzultzen da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoa
- Altzoko pagoa: 1836an Manuel Antonio Imatz bertsolariak landatutako pago arrunta.[34]
- Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza (Altzo Muino): XVIII. mendekoa (1535ean eraikitzen hasi eta 1717an bukatu). Portiko gotikoa dauka.[14]
- Salbatore parrokia-eliza (Altzo Azpi): monasterio erromaniko baten gainean eraikia.
- Zuaznabar Haundi baserria: XVI. mendekoa. Eusko Jaurlaritzak kultura interesdun ondaretzat izendatu du.
- Altzoko erraldoiaren erliebea, Ipintza baserriaren alboan dago eta Juanito Lopek egin zuen 1968an.[14]
- Altzoko Haundiaren ibilbidea Wikiliburuetan. 2017ko maiatzaren bukaeran ipini ziren panelak. Ibilbidea plazan hasten da, bigarren puntua Eleizegiren jaiotetxea izan zen Ipintza baserria da, hirugarrena Altzo Azpiko eliza, eta frontoiaren parean bukatzen da. Panelen diseinua Juanba Berasategirena da, eta testuak Koldo Izagirrerenak. [35]
- Kondeko errota. Altzo Azpin dago.[14]
Altzotar ospetsuak
aldatu- Manuel Antonio Imatz (1811-1893), XIX. mendeko bertsolaria. Gaur egun herriko eskolak haren izena darama.
- Migel Joakin Eleizegi Ateaga (1818-1861), Altzoko Handia ezizenez ezagunagoa. 2,42 metro luze izatera iritsi zen.
- Anizeto Olano, izengoitiz Amaialde (1896-1966), idazle kaputxinoa.
- Miguel Angel Olano (1891-1970), misiolaria.
- Dionisio Olano (1894-1964) idazle kaputxinoa, Miguel Angel eta Anizeto anaien modura.
- Iñaki Begiristain (1922-1984), euskal idazlea.
- Joxe Manuel Odriozola (1948), euskal idazlea.
- Joxean Lizarribar (1951-2013), enpresaburua. Berriaren sorrerarekin batera hartu zuen Berria Taldeko lehendakari kargua, 2003an.[36]
- Xabier Olano (1959), EH Bilduko politikaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko zuzendaria izan zen 2011tik 2015era.
- Axun Aierbe (1968-2008), hizkuntzalaria, irakaslea eta itzultzailea.
- Edurne Pasaban (1973), alpinista. Jaiotzez tolosarra, Altzon bizi da.
- Aitor Olano Orbegozo (1986), txirrindulari profesional ohia.
Iruditegia
aldatu-
Udaletxea, 1940an.
-
Ikuspegi orokorra, 1940an.
-
Zuaznabar Haundi baserria, XVI. mendekoa.
-
Altzoko Industrialdea, Amategi-Aldean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Gipuzkoako udalerriak eta kale-izendegia - Altzo» b5m (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa: Revisión crítica del registro arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (61): 338–393. ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Liburutegia» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «KZgunea» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Jolasleku estalia» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Gaztelekua» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Otxabiope gaztetxea» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Loatzo musika eskola» Loatzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ a b c d «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ a b c «Web Eustat. Altzoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ a b «Joseba Elduaien da Altzoko alkate berria - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ a b «Parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei Txomin Rezola alkateak - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ a b «Organigrama» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Altzo - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ «ALTZO / Datozen lau urteetan Iñaki Murua izango da altzotarren alkate» El Diario Vasco 2007-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ «Antolaketa» Altzo (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
- ↑ «Agirre Gaztañaga, Joxe Mari» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
- ↑ «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ «Elkarteak» Altzo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ Berria. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
- ↑ «'Handia' izan da nagusi Goya sarietan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
- ↑ «Imaz-en pagoa» Altzo (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
- ↑ Jakes GOIKOETXEA, Jon ORDOÑEZ: «Joxean Lizarribar, Berria Taldeko lehendakaria hil da», Berria, 2013-04-09.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Altzoko Haundiaren ibilbidea Wikiliburuetan