Apaiz
Apaiza[1] erlijio errituak kudeatzeko ahalmena edo agintea duen pertsona da. Judaismoan, kristautasunean, hinduismoan eta beste hainbat erlijiotan (adar guztietan edo batzuetan) daude. Apaizen jarduerak euren denbora osoa edo zati bat har dezake.
Katolizismoan
aldatuTradizio katolikoan, apaizek sakramentuak eta meza emateko ahalmena daukate, eta gizonezkoak bakarrik izan daitezke. Parrokia baten ardura baldin badute parroko, bikario edo erretore izena dute. Hierarkiaren arabera, katolikoek hainbat apaiz mota dituzte: aita santua da apaiz gorena, eta hortik behera datoz kardinalak, artzapezpikuak, gotzain edo apezpikuak, parrokoak eta diakono edo apaizurrenak.
Prestaketa edo ikasketak apaizgaitegian egiten dituzte, eta apaizetxea dute bizileku, tradizionalki toki nabarmenean kokatua.
Aipatzekoa da, orobat, serora: moja izanda edo izan barik apaizari laguntzen dion emakumea. Sakristauaren emazteari ere serora deritzo. Bizkaieraz abadea deritzo apaizari[2].
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |