Ireki menu nagusia

Xabier Sarasola Lasa (Beasain, Gipuzkoa, 1960ko urtarrilaren 23a), euskal herritar musikaria da.

Xabier Sarasola
Xabier Sarasola.jpg
Bizitza
Jaiotza Beasain1960ko urtarrilaren 23a (59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

Biolin eta piano tituluduna, Beasaingo Udal Musika Eskolako biolin, harmonia, kantu koral eta harizko orkestrako irakasle da. Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatutako ikastaroak egin ostean Javier Busto, E. Ericcson, A. Eby, C. Hogset, eta G. Graden maisuen Zuzendaritzako ikastaroetan parte hartu izan du. “Loinaz” abesbatzako zuzendari , eta “Donostiako Orfeoi”-ko eta “KEA” ahots taldeko abeslari izan da. Koruen zuzendaritzako ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu, eta hainbat lehiaketatako epaimahaietan parte hartu izan du: Europako Kantu Koraleko Sari Nagusia (Gorizzia, 2004), Arezzo (2007) eta Varna (2010). Tolosako Abesbatzen Lehiaketako epaimahaiko presidente izan zen. Bere obrak derrigorrezkoak izan dira “Tolosako Abesbatzen Lehiaketan”, eta CM-Ediciones Musicales argitaletxeak editatuko ditu. Berak egindako Ahots zurien korurako musika, "Vocalia" abesbatzak Basilio Astúlez-en zuzendaritzapean grabatutako disko monografikoan jasoa dago, pianoan autorea bera dagoelarik.

LanakAldatu

Kanpo estekakAldatu