Xabier Añua Crespo (Gasteiz, Araba, 1935eko maiatzaren 29aibidem, 2025eko uztailaren 4a) saskibaloi entrenatzailea, abokatua eta politikaria izan zen. 1950eko hamarkadatik 1976ra, zenbait talde entrenatu zituen, tartean Vitoria, KAS, FC Barcelona, Antibes eta Baskonia taldeak. Euskal Herriko saskibaloiaren erreferenteetako bat izan zen.[1]

Xabier Añua

Xabier Añua, 2017. urtean
Bizitza
JaiotzaGasteiz1935eko maiatzaren 29a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2025eko uztailaren 4a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
katalana
euskara
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi entrenatzailea, abokatua eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

Pauen (Okzitania) Zuzenbideko ikasketak egin zituen,[1] eta urte askoan abokatu lan egin zuen.[2] Ezkertiar abertzalea, Amnistiaren Aldeko Batzordeetako arabar presidentea izan zen. 1977ko hauteskundeetan Euskadiko Ezkerraren zerrendan eman zuen izena, eta Herri Batasunaren mahai nazionalaren antolaketan independentetzat parte hartu zuen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Xabier Añua hil da» Berria 2025-07-04 (kontsulta data: 2025-07-06).
  2. Urbistondo, Andoni. (2021-03-13). «Xabier Añua, abokatu eta saskibaloi entrenatzaile izandakoa: “Lau hizkuntza dakizkit, euskara ez; euskara jakiteagatik aldatuko nituzke beste laurak”» GAUR8 (kontsulta data: 2025-07-04).
  3. Gorriti, Arnaitz. (2025-7-4). «Xabier Añua entrenatzaile eta euskaltzale gasteiztarra hil da» gara (kontsulta data: 2025-7-4).


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.