Ireki menu nagusia

Xabier Peñalver Iribarren (Donostia, 1952ko abenduaren 22a) arkeologoa da, eta Aranzadi Zientzia Elkartean lan egiten du, Historiaurreko Arkeologia sailean. Hiru lizentziatako ikasketak egin zituen Zaragozako Unibertsitatean: Filosofia eta Letretakoak, Historiakoak eta Arkeologiakoak.[1] Arkeologian doktorea da, eta 1980az geroztik Gipuzkoako historiaurreko hainbat aztarnategitako indusketak zuzendu ditu, hala nola Praileaitz (Deba) haitzulokoak, Langagorri (Astigarraga-Errenteria) eta Mulisko Gaina (Hernani-Urnieta) aldean dauden monumentu megalitikoetakoak, eta Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Basagain (Anoeta) herrixketakoak.[2]

Xabier Peñalver
Bizitza
Jaiotza Donostia1952ko abenduaren  22a (66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak arkeologoa
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea

Azken urteotan, Xabier Peñalver gogor mintzatu da Eusko Jaurlaritza Praileaitzen egiten ari den kudeaketa dela eta. Peñalverrek dioenez, kultura ondarea babesteari lehentasuna eman beharrean, Sasiolako harrobia ustiatzen duen Amenabar Taldeko Zeleta enpresaren interesen alde egin du Jaurlaritzak.[3][4] Horretan guztian Peñalverrekin bat datoz Aranzadi Zientzia Elkartea, Mutriku Natur Taldea, Praileaitzen Lagunak eta Praileaitz SOS elkartea;[5] era berean, harrobia hondatzen ari den mendi magala osorik babestearen alde agertu dira Arkeologiako eta Historiako mundu osoko beste 360 aditu, Peñalverrekin batera.[6][7][8]

IdazlanakAldatu

  • 2014 "La cueva de Praileaitz I : (Deba, Gipuzkoa, Euskal Herria); intervención arqueológica 2000-2009", in Munibe Monographs. Anthropology and Archaeology Series, 1. Aranzadi Zientzia Elkartea. Egilekideak: Sonia SAN JOSÉ SANTAMARÍA eta Jose Antonio MUGIKA-ALUSTIZA.
  • 2008: La Edad del Hierro. Los vascones y sus vecinos el ultimo milenio anterior a nuestra era. Txertoa.
  • 2006: "Praileatz I haitzuloko Madeleine aldiko zintzilikarioak", in Bertan. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia. Kultura Zuzendaritza Nagusia. Egilekideak: Sonia SAN JOSÉ SANTAMARÍA eta Jose Antonio MUGIKA-ALUSTIZA.
  • 2005: Orígenes, Txalaparta.
  • 2004: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak, Munibe aldizkaria, 19. gehigarria.
  • 2004: Euskal Herriko historiaurrea, Ibaizabal. Egilekide: María José NOAIN.
  • 2003: Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundia. Egilekide: Sonia SAN JOSÉ SANTAMARÍA.
  • 2002: Intxur: Burdin Aroko herrixka, Lizardi. Egilekide: Eloísa URIBARRI AGIRREBENGOA.
  • 2001: El hábitat en la vertiente atlántica de Euskal Herria: el Bronce final y la Edad del Hierro, Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 1999: Sobre el origen de los vascos, Txertoa.
  • 1996: Euskal Herria en la prehistoria, Orain.
  • 1995: Carta arqueológica de Gipuzkoa II: cuevas, Munibe aldizkaria, 10. gehigarria.
  • 1993: Azken Brontze Aroa eta Burdin Aroa Euskal Herrian, Mensajero. Egilekide: Carlos OLAETXEA ELOSEGI.
  • 1990: Gipuzkoa, karta arkeologikoa: megalitoak, Munibe aldizkaria, 7. gehigarria. Hainbat egilekiderekin.
  • «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Euskal Herria», in «Prehistoria», Enciclopedia General Iustrada del País Vasco.
  • 1987: «Mudisko gaineko indusketa arkeologikoa. Urnieta-Hernani. Gipuzkoa», Munibe aldizkaria, 39.
  • 1984: «Excavación del monolito de Supitaitz (Aralar occidental)», Munibe aldizkaria.
  • 1983: «Estudio de los menhires de Euskal Herria», Munibe aldizkaria, 35. liburukia.
  • 1982: «Carta arqueológica de Gipuzkoa», Munibe aldizkaria. Hainbat egilekiderekin.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Xabier Peñalver Iribarren», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. Hitzak & Ideiak, 29. zenbakia, 2005eko abendua.
  3. Ainhoa SARASOLA: «Xabier Peñalver: "Atzera bueltarik ez duten kalteak egiten ari dira Praileaitzen"», Berria, 2010-04-21.
  4. Fermin MUNARRIZ: «Xabier Peñalver: "El presente es desolador en el campo de la investigación arqueológica"», bideoa (3' 51''), Gara, 2010-09-05. Elkarrizketa berberaren transkripzioa.
  5. Juan Luis ZABALA: «Praileaitz babesteko dekretua "etika arloko iruzurra" dela diote», Berria, 2010-07-17.
  6. Javier FERNÁNDEZ ERASO, José A. MUJIKA ALUSTIZA eta beste 359 sinatzaile: Pro Praileaitz y su ladera (Deba, Gipuzkoa), 2007-12-12.
  7. Martin ANSO: «Munduko 361 aditu, "Praileaitz eta bere mendi-hegalaren alde"», Gara, 2007-12-13.
  8. Xabier MARTIN: «Zibilizazioaren historiarako "testigantza baliotsuak" direlako», Berria, 2008-07-09.

Kanpo loturakAldatu