Xabier Otaegi

pailazo euskalduna

Xabier Otaegi Lizarralde (Donostia, 1952ko ekainaren 21a) Donostiako kultura munduko pertsonaia garrantzitsua da. 1972 urtetik aurrera Kixki pailazoa gisa Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon pailazo taldeko kide da, ondoren 1985an Txirri, Mirri eta Txiribiton taldeko Txirri pailazoa izatera iragateko. Azken hauek Euskal Telebista katean euren asteroko saioari esker arrakasta handia lortu zuten.

Xabier Otaegi

Mirri, Txiribiton eta Txirri (Xabier Otaegi)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Otaegi Lizarralde
JaiotzaDonostia1952ko ekainaren 21a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpailazoa
Izengoitia(k)Txirri eta Kixki

1989-1991 artean Jose Ignazio Ansorenarekin batera ETB1 katean Funtzioa ikuskizun saioa ere aurkeztu zuen.

Gizarte-zientzietan graduatua, zortzi urtez Donostiako Iztunde antzerki taldean jardun zuen; Herri Irratian hiru urtez haur nahiz euskaldun berrientzako hainbat irratsaio zuzendu zituen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu