Apaiz katoliko
eliza katolikoko apaiza
Apaiz katoliko erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa da.[1]
Ordenazio sakramentuan hirugarren maila jaso dute. Herri mailan, presbiteroari (egun 'abade' edo 'aita' ere deitua eta Erdi Aroan mosen) baino ez diete apaiza esaten, baina gotzainak ere apaizak dira. Diakonoak, berriz, ez dira apaizak.
Apaizek baino ezin dute sakramentu hauek eman: bataioa[2]), eukaristia, sendotza (gotzainek bakarrik), penitentzia, gaixoen oliadura eta ordenazioa.
Eliza Katolikoaren arabera, apaiza In Persona Christi Capitis (Kristoren Buruaren zuzenean) aritzen da. Elizbarruti bati loturik daudenean, klero sekular diete; ordena erlijioso bati loturik daudenean, berriz, klero erregular diete.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Apaiz. .
- ↑ (Frantsesez) Code de Droit Canonique, Can. 861.