Xabier Montoia

euskal idazlea eta musikaria

Xabier Montoia Revuelta (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 24a - ) euskal idazle emankorra eta musikaria da.

Xabier Montoia

Bizitza
JaiotzaGasteiz1955eko irailaren 24a (69 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gitarra-jotzailea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
rock

Literaturaren Zubitegia: 133 Badok: xabier-montoia Musicbrainz: 6d9c5e1a-978a-4214-a349-b2343b3db59d Discogs: 1074776 Musikasten: xabier-montoia Edit the value on Wikidata

Musikaren munduan, M-ak taldean ibili zen eta aurretik Hertzainak-en, ondoren bakarka ibiltzeko abeslari moduan.

Biografia

aldatu

Hertzainak izan zen Xabier Montoiaren lehen rock taldea. 70eko hamarkadaren amaieran Londres bisitatu zuen, eta hango punk mugimenduaren eztanda ikusi eta gero, Gasteizera bueltatu eta Hertzainak taldearen lehen harria ipini zuen, Josu Zabalarekin batera. Taldeko abeslaria izateko, euskara ikasi zuen, Euskal Herriko talde batek benetan punk izateko euskaraz abestu behar zuela uste baitzuen. Hala, Hertzainak taldean hiru urte eman zituen Montoiak -garai hartan Gamma goitizenez deitzen zioten-, 1982. urte arte, taldetik kanpo geratu zen arte. Gasteizko taldearekin diskorik grabatu ez bazuen ere, haren ahotsa entzun daiteke entsegu lokaleko grabazio pirata batzuetan, eta Iker Trebiñok zuzendutako Salda badago dokumentalean ere agertzen da, zuzeneko emanaldi batean. Hertzainak taldetik kanpo geratu zen arren, 1983an beste talde batekin agertu zen Montoia: M-ak. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak; esperimentazioan, elektronikan eta musika beltz sustraidunean oinarritu zituen hasierako pausoak, eta, denboraren poderioz, taldekide aldaketak zirela medio, rock girora hurbildu zen. M-ak taldearen hitz gehienak -garratzak, umoretsuak eta kritikoak- Montoiak sortu zituen, eta musika, berriz, Kaki Arkarazok.

Euskal Rock Erradikala deritzon garaian sorturiko taldea izan arren, mugimendutik kanpo kokatu zuten euren burua hasieratik, eta oso kritiko izan ziren fenomeno harekin: «Niretzat rock erradikala zaharra zen sortu zenean ere, eta ez zen batere erradikala, ez zen ia-ia rocka ere, bakarrik zen vasco, eta ez euskalduna», adierazi du behin baino gehiagotan. Hamar urteko musika ibilbidean, iraupen luzeko bost disko grabatu zituen M-ak taldeak: MMMM (IZ, 1984), Emeak eta arrak (Nuevos Medios, 1986), Zuloa (IZ, 1987), Barkatu ama (IZ, 1989) eta Gor (IZ, 1990).

Taldeak bidea eten eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion Montoiak. Hasieran, bakarlari gisa azaltzen zen taula gainean, askotan Javi Pez (Parafünk) musikari donostiarra alboan zuela. Baina bakarkako lehen diskoa grabatzeko M-ak taldeko kide ohiez inguratu zen: Fernan Leiza (bateria), Mikel Irazoki (baxua) eta Kaki Arkarazo (gitarra). Beti oporretan hartu zuen izena diskoak (Esan Ozenki, 1995), eta berau zuzenean aurkezteko, berriz elkartu ziren M-ak taldeko azkenengo kideak.

Zuzeneko hainbat talde era landu izan ditu geroztik, oinarrizko rock hirukotik sei laguneko bandaraino (bi bateria jotzaile barne). Diskoetan ere askotariko soinuak jorratu ditu. Hemen (Esan Ozenki, 1997) bere diskorik gitarreroena kaleratuostean, soinua biluziz joan da hurrengoetan: Lagunak, adiskideak... eta beste hainbat etsai (Esan Ozenki, 1999) eta Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002). Beste disko bat grabatuta dauka aspaldi, baina ez du oraindik argia ikusi.

Pop esparrutik aparte, zinemarako musika egin du Montoiak (Dordoka uhartea film laburrerako), eta musika elektronikoko sorkuntza ere jorratu du, Koipe izena erabilita. Horren arrastoa aurki daiteke zenbait disko bildumatan: Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997), MER (Amanita, 2000), Oztopoen gainetik... Bonberenea (Bonberenea Ekintzak, 2000)... Disko jartzaile ere jardundakoa da Montoia urte askoan, DJ Zülle izenpean. Ugariak izan dira taberna zulo, gaztetxe eta txosnetan eskaini dituen musika saioak.

Beste musikari batzuekin lankidetza ugari egindakoa da Gasteizko abeslaria. Besteak beste, Mikel Laboa (haren omenez egindako Txerokee diskoaren bultzatzaile nagusia izan zen), Tapia eta Leturia Band, Kortatu, Negu Gorriak eta Pettiren diskoetan abestu izan du. Halaber, Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2005) parte hartu zuen, Liparra olerkiari ahotsa eta doinua jarrita. Era berean, Xabier Montoiaren zenbait letra eta itzulpen beste musika talde batzuek erabili dituzte kantuak egiteko, Zarama, BAP!!, Petti eta Inoren Ero Ni, kasu.

Urte hauetan guztietan, euskal musikagintzaren parte aktiboa izan da Xabier Montoia, eta egin dizkioten elkarrizketek zeresan ugari eman dute maiz. Horietako batean egindako adierazpenak zirela eta, Euskadi Gaztea irratiak Montoiaren musika jartzeari uko egin ziola zabaldu zen, eta polemika piztu zen.

Musikan ez ezik, literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia. Musikarekin tartekaturiko ibilbidean, ugariak eta goraipatuak izan dira karrikaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (Elkar) ipuin liburuarekin.

Literatura

aldatu

Narrazioa

aldatu

Nobela

aldatu

Poesia

aldatu

Kronika

aldatu

Sariak

aldatu

2007an euskarazko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Euskal hiria sutan lanarengatik.

Musika

aldatu

Bakarka

aldatu

Kolaborazioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Arozena, Ainhoa: Baina bihotzak dio (Xabier Montoia). - Egan, 2003-3/4, 211-212.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu