Xabier Agirre Lopez

politikari espainiarra
Artikulu hau arabar politikari jeltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier Agirre (argipena)».

Xabier Agirre Lopez (Gasteiz, 1951ko apirilaren 8a) arabar politikaria da. Teknikari administraria lanbidez, Gasteizko Aurrezki Kutxan lan egin zuen, Euzko Alderdi Jeltzalearekin (EAJ) bere ibilbide politikoari ekin zion arte.[1]

Xabier Agirre Lopez
Xabier Agirre Lopez.jpg
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1951ko apirilaren 8a (69 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

EAJko eusko legebiltzarkidea izan da VII. eta VIII. legegintzaldietan. EAJko Araba Buru Batzarreko lehendakari eta Euskadi Buru Batzarreko idazkari eta bozeramaile izan zen 1983tik 1987 arte.

Herrizaingoko sailburuordea, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aholkularia eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere izan zen.

2007tik 2011 arte, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusi izan zen.

2012ko azaroaren 10etik X. legegintzaldiko legebiltzarkidea da, EAJrekin.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Xabier Agirre», Nueva Economía Fórum, 2010-09-24.

Ikus, gaineraAldatu


Aurrekoa
Ramon Rabanera
Arabako Ahaldun Nagusia
2007-2011
Ondorengoa
Javier de Andrés