Xabier Gezuraga

Euskal argazkilari eta espeleologoa

Xabier Gezuraga Jauregi (Lekeitio, 1969ko martxoaren 26a[1]) euskal argazkilari eta espeleologoa da, zeruko irudietan eta labar-artearen interpretazioan espezializatua.[2]

Xabier Gezuraga

Bizitza
JaiotzaLekeitio1969ko martxoaren 26a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria, argazkilaria eta espeleologoa

Bizitza pertsonala aldatu

Ogibidez sukaldaria, irakaslea da Leioako Ostalaritza Eskolan.[3]

Argazkilaritza aldatu

2005 urtetik aurrera zeruen argazkigintza landu du.[3] Canon EOS 5D Mark II kamera batekin, fenomeno atmosferikoen "ehizan" nabarmendu zen (ekaitzak, ostadarrak, parhelioak...).[2] Hortik eguzkiaren eta ilargiaren irudiak lantzera igaro zen, eklipseak barne. 2015tik aurrera, aitaren heriotzaren ostean, naturaren irudion dimentsio gizatiarra esploratzen hasi zen.[3]

Espeleologia aldatu

2015 urtean ADES Espeleologia Elkartean sartu zen:[4] lehenik prospekzioan, eta teknika ikasi ostean baita esplorazioan ere. Besteak beste, 2015ean Garratxa III-ko eta 2016 urtean Armintxeko aztarnategi arkeologikoen aurkikuntzetan parte hartu zuen.[5] Harrezkero, esplorazioaz gain, lurpeko argazkilaritzan eta labar-artean espezializatu da. 2020 urtean labar-artearen interpretazioari buruzko "El arte de representar el tiempo" liburu monografikoa argitaratu zuen.[6]

Labar-artea aldatu

Gezuragak labar-artearen interpretazio hipotesia garatu du, urtearen irudikapen kronologikoarekin, erreferentziazko animalien bizitza-zikloekin eta ilargiaren faseekin lotua. Bi hipotesi jaulki ditu, Pirinio Atlantiko inguruko labar-artearen ezaugarriak aztertu eta gero:[3]

  1. Ikurren kodea: labar-artearen egileek urtaroa zati nagusi bitan banatuko zuketen, iraupen desberdinekoak: batetik negua, eta bestetik "uda handia" (udaberria, uda eta udazkena). Oro har zaldiak negua irudikatuko luke; bisonteak, berriz, uda (nahiz eta animali-ikurretan aldaerak dauden, oreinak eta haien adarren zikloak ere oso erabiliak direlarik). Gezuragaren teorian, ikur hauen itxurak (osorik, gorputz atalen baten falta, ilajea...) urtaroaren aurreratze-faseei buruzko informazioa emango luke; eta aldaera guzti hauek ilargi faseekin eta eguzkiaren posizioarekin (iltze formako zeinuak) lotuta zeudekeen.
  2. Mugikortasuna: labar-artearen ezaugarrien arabera, Aturri ibai inguruko giza-talde batzuk urteroko ziklo bat burutuko zuketen. Negua kostatik hurbil pasatuko zuketen, itsasoaren klima leunean; udaberriarekin, ibaiean gora mugituko ziratekeen, uda Pirinioko lur urtsu eta ehizaz betean igarotzeko; udazkenarekin, ibaiean behera nabigatuko zuketen, neguko babeslekuetara itzuliz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Blogger: Erabiltzaile-profila: Xabier Gezuraga» www.blogger.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) «El último resplandor» El Correo 2016-07-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. a b c d (Ingelesez) «El arte de representar el tiempo» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Ades. (2015-07-18). «Garraitz: lehen kontaktua» Asteroko kronikie (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  5. «Paleolitoko altxorra aurkitu dute Lekeitioko Armintxe koban - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  6. «Xabier Gezuraga: "Animaliekin denbora aldiak adierazten zituzten" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-03-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Kanpo estekak aldatu