Xabier Olano

politikari gipuzkoarra

Xabier Olano Jauregi (Altzo, Gipuzkoa, 1959ko abuztuaren 30a) gipuzkoar politikaria da.

Xabier Olano

Bizitza
JaiotzaAltzo1959ko abuztuaren 30a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Herri Batasuna
Euskal Herritarrok

Biografia aldatu

Enpresa zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1982), ikasketak Donostiako Escuela Superior de Técnicos de Empresa (ESTE) ikastetxean eginez. Ogasun eta finantza publikoetan aditua da.

Hiruerrietan (Gipuzkoa) idazkari kontu-hartzailea izan zen 1982tik 1989ra, Usurbilgo udaleko idazkaria 1989tik 1992ra, eta udal bereko kontu-hartzailea 1992tik 2011ra. Altzoko alkatea izan zen 1987tik 1991ra. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkidea, hiru legealdiz (Herri Batasunako batzarkidea 1991-1995 eta 1995-1999 legealdietan eta Euskal Herritarrok alderdikoa 1999-2003 legealdian).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria izan zen 2011tik 2015era. Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia izan zen 2015eko foru hauteskundeetan.[1][2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Olano