Xabier Kintana

euskal idazlea

Xabier Kintana Urtiaga (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1946ko urriaren 13a - ) euskalaria, euskal idazlea, itzultzailea eta euskaltzaina da.[1]

Xabier Kintana
Xabier Kintana euskaltzaina 2008an.jpg
Bizitza
JaiotzaBilbo1946ko urriaren 13a (76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, lexikografoa, katedraduna eta filologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskal Kulturaren Batzarreak
Academia de l'Aragonés

Inguma: xabier-kintana-urtiaga Literaturaren Zubitegia: 72

BizitzaAldatu

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1974an Deustuko Unibertsitatean. Euskara eskolak eman zituen 1972tik 1979ra Erandion, Algortan, Getxon eta Leioan.

Imanol Berriatuarekin 1976an Israelen hebreera irakasteko erabiltzen zuten metodologia eta materialak aztertu zituen. Ikasi zutena giltzarri izan zen gero euskaltegietan erabili zen eredua diseinatzeko. Ordu arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta oso ikuspuntu erabat gramatikaletik bideratuak. Harrezkero, eskola guztiak euskaraz izan dira, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz.

Institutuko lehen katedratikoa izan zen Euskal Hizkuntza eta Literaturan 1980an. Geroago, 1981etik 2006an erretiratu zen arte, EHUko Euskararen Kabineteko burua izan zen. EHUko titulazioetan euskararen erabilera bideratzea eta administrazioko itzulpenak egitea ziren Kabinetearen zereginak.[1]

HiztegigintzaAldatu

Euskara batuaren lehen hiztegi handiak sortzea haren ekarpen nabariena izan zen. 1970ean, Gabriel Arestirekin batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa izeneko argitalpenean.[2] Gero, oso ezagun eta erabiliak izan ziren hurrengo urteetan atera zituen hiztegiak, berak bakarrik paratuta edo elkarlanean:[1]

  • Euskal hiztegi modernoa (1977)
  • Hiztegia 80 (1980),
  • Hiztegia bi mila (1984),
  • Elhuyar hiztegia (1996), eta abar.

EuskaltzainaAldatu

1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1993ko urriaren 29an, euskaltzain oso. Bere sarrera-hitzaldian, Bilbok euskararen bizitzan izan duen eragina azaldu zuen, 1994an. Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[3]

2009ko martxoaren 21ean, Academia de l'Aragonésko ohorezko akademiko izendatu zuten.[4]

LanakAldatu

ItzulpenakAldatu

Hainbat idazleren lanak itzuli ditu: Franz Kafka, Karl Marx, Friedrich Engels, Miguel Unamuno, Joanes Uharte Donibanekoa, Albert Camus, Daniel Defoe, Vladimir Lenin, Benjamin Tuterakoa, Yehudah ha-Levi, Moseh Ben Maimon, Xota Rustaveli eta Yuval Noah Harari. Besteak beste, liburu hauek itzuli ditu:

NarrazioaAldatu

EleberriaAldatu

SaiakeraAldatu

TestuliburuakAldatu

 
Jose Ramon Etxebarriarekin euskarazko testuliburuak sortu zituen SAIOKA taldea (J.R. Etxebarria, 2018).

Testuliburuak ondu nahiz euskaratzen lan eskerga egin zuen IKER taldean, Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu zituena.[5] Lehen irakaskuntzarako SAIOKA liburu-bilduma horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak zeuden eta besteak beste pertsona hauek: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Mendiguren, Xabier Kintana, Imanol Añon, Iñaki Antiguedad, Kepa Martinez de Lagos eta Karmele Baelo.

Haur eta gazte literaturaAldatu

BiografiaAldatu

HiztegiakAldatu

Aldizkari orokorretako artikuluakAldatu

Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Xabierrek sorturiko 110 lan baino gehiago erakusten ditu guztira.[7]

SariakAldatu

 
Bilboko Ospetsuak saria jasotzen, 2016an.

Sari eta errekonozimendu hauek jaso ditu:[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Kintana, Xabier. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).
  2. «Xabier Kintana, Idazlea» Argia (Zeruko Argia) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  3. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  4. a b García, Daniel González. «Actuals miembros de l'Academia» www.academiadelaragones.org (Academia de l'Aragonés,) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  5. Mendiguren Bereziartu, Xabier. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  6. Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.
  7. Kintana Urtiaga, Xabier. www.inguma.eus (Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
  8. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  9. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  10. «'2016ko Bilboko ospetsuak' izendatu dituzte» https://uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-06).

Kanpo estekakAldatu