Xabier Etxaniz Erle

euskal idazlea

Xabier Etxaniz Erle (Oñati, Gipuzkoa, 1961eko otsailaren 18a - ) euskal idazlea eta EHUko irakaslea da. Gasteizko Irakasleen Eskolako irakaslea da. Bere espezialitatea haur eta gazte literatura aztertzea da.[1][2]

Xabier Etxaniz Erle

Bizitza
JaiotzaOñati1961eko otsailaren 18a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: xabier-etxaniz-erle Literaturaren Zubitegia: 31

EHUko irakasle aldatu

Oñatiarra sortzez, Euskal Filologia Gasteizen ikasi zuen, eta 1984tik EHUko irakaslea da. Gasteizko Irakasleen eskolako zuzendaria (2018tik), euskara errektoreordea (2012-2014)eta irakasleen errektoreordea (2014-2018) ere izan da. Haur eta gazte literaturan aditua, arlo horri buruzko hainbat saiakera idatzi ditu; hala nola Euskal haur eta gazte literaturaren historia (gai hori garatu zuen bere doktore-tesian 1996an)[3] edo 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura. Horrez gain, LAIDA ikertaldeko kidea da eta haur folklorea ikertu du. Fikzioari dagokionean, Patxiki, Ilun eta Musu lapurra bezalako lanak argitaratu ditu.[4]

Idazle aldatu

1997an Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia (Pamiela) argitaratu zuen, euskarazko haur eta gazte literaturaren historia, antzeko ezaugarriak zituen lehena, oso zehatza. Aldez aurretik haur-folklorearen antologia egina zuen, Haur folklorearen bilduma izenekoa (Pamiela, 1986). Bi asmakizun bilduma ere baditu: Igarkizunak (Elkar, 1986) eta Zer dela eta zer dela? (Pamiela, 1993). Nire belarriak (Elkar, 1984), Patxiki (Elkar, 1985), Ilun (Elkar, 1987), Berdez jantzitako neska (Pamiela, 1988) eta Zazpi ahizpak (Pamiela, 1992) bezalako ipuinak idatzi ditu. 2000n, Geure ipuinak (Pamiela) izeneko euskal ipuin herrikoien bilduma bat prestatu zuen, euskara batuaren grafiarekin.[5] José Manuel López Gaseni irakaslearekin batera idatzi zituen beste bi hauek: 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela. Iruñea, 2005) analisia eta Garaiko haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia, 2011).[1]

Haur eta Gazte Literaturako ikertzaile aldatu

LAIDA ikertaldeko kidea da eta haur folklorea ikertu du. Fikzioari dagokionean, Patxiki, Ilun eta Musu lapurra bezalako lanak argitaratu ditu.[4]

Hainbat lan argitaratu ditu euskarazko aldizkarietan, hala nola Jakin, Behinola, Tantak, etab. baita beste hizkuntza batzuetan ere, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, japonieraz, arabieraz edo errusieraz, adibidez. Cuadernos de Literatura Infantil y Joven (CLIJ) aldizkariarekin elkarlanean aritu ohi da, Euskal Herriko Haur eta Gazteen Literatura aztertuz, baita euskal hedabideetan ere (Argia, Gara...), bere espezialitateko liburuak aipatuz.[5]

Hainbat aldizkari zientifikotan ere idatzi du, halanola: Nous Voulons Lire!, CAUCE, Tantak, Boletín Galego de Literatura, Insula, OCNOS, ANILIJ eta abar.[1]

Zenbait azterlan ere argitaratu ditu, hala nola 90eko Hamarkadako Haur eta Gazte Literatura. (Pamiela, 2005) XXI. mende hasierako haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia). Saila Kultura, Euskara eta Kirolak, 2011) eta Euskal Herriko haur eta gazte literatura garaikidea (Arabako Foru Aldundia. Saila Kultura, Euskara eta Kirolak, 2011), Manu Lopez Gaseni eta Literatura eta ideologiarekin batera (Utriusque Vasconiae, 2007), Bela Kabelatik Ternuara. Atxagaren Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2007), Euskal Haur literaturaren antologia (Elkar, 2005) eta Euskal Gazte literaturaren antologia (Elkar, 2005) bezala. Halaber, Jon Kortazar eta Jose Manuel López Gaseni irakasleekin batera, Egungo Euskal Haur eta Gazte literaturaren (UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua-Argitalpen Historia, 2011) lanaren editorea da.[5]

Lanak aldatu

Saiakera aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Biografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Xabier Etxaniz, Hezkuntza eta Kirol dekanoa» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  2. «literaturaren zubitegia - Xabier Etxaniz Erle» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  3. Etxaniz Erle, Xabier. (1996). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  4. a b «Xabier Etxaniz idazlea izango da Magisteritzako dekano berria - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  5. a b c «Etxaniz Erle, Xabier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu