Xabier Artola Zubillaga

euskal idazle, argazkilari , irakasle eta ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan

Xabier Artola Zubillaga (Antigua, Donostia, 1957ko maiatzaren 3a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik, baita ikertzailea Ixa taldean.[1]

Xabier Artola Zubillaga

Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko maiatzaren 3a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Iñaki Alegria Loinaz
Antton Gurrutxaga Hernaiz
Aitor Soroa
Jose Mari Arriola Egurrola
Zuhaitz Beloki
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, idazlea, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
IRALE
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Ixa taldea
Euskaltzaindia
Euskararen Aholku Batzordea

artzubi.eus eta ixa.si.ehu.es…
Inguma: xabier-artola-zubillaga Literaturaren Zubitegia: 863

Euskara automatikoki prozesatzeko hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu du, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen Datu-base lexikala.[2][3][4] Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa proiektuko partaidea da.[5][6]

Euskaltzain urgazlea da 2006tik, Euskaltzaindiak eskatuta 2018ko biltzarrean "Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak" izenburuko ponentzia aurkeztu zuen.[7][8]

EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere bada.

Idazle moduan hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan, 2010eko Donostia Hiria, besteak beste.[9] Zikloturista moduan 100.000 km baino gehiago egin ditu eta bizikletaz duen pasioaz ere idatzi du.[10]

Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi) eta, esate baterako, Dantza filmari buruzko argazki-erakusketa antolatu zuen 2018an.[11]

Lexikoaren Behatokiko proiektuko kidea da Artola

Euskara-irakasleen irakaslea (1980-1985) aldatu

Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin zituen, baina etxean beti egiten zuten euskaraz eta prozesu autodidakta izan zen bere alfabetatzea. Gaztetan Ikaskideei euskarazko eskolak ematen zizkien Antiguan, gau eskoletan. Donostiako Informatika Fakultatean lizentziatura bukatuta, 1980an euskara irakasten hasi zen Irungo eskola batean. Hurrengo ikasturtean Eusko Jaurlaritzako Euskara Zerbitzutik hots egin zioten euskararen irakaskuntzarako materiala prestatzeko eta maila ertainetako irakasleak trebatuz joateko. Geroago IRALE izena hartuko zuen zerbitzu horretan bost urtez aritu zen 1985era arte, EHUko Informatika Fakultatera irakasle joan zen arte.[12]

Informatikako irakaslea (1985-2020) aldatu

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik. Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan berak hainbat irakasgai prestatu eta irakatsi ditu euskaraz, eta beste hainbat irakasleri lagundu die beste ikasgai batzuk prestatzen.[13][14] Artolaren ekarpen handiena ikasgai hauetan izan zen: Oinarrizko Programazioa (1984-85etik), Programazioa II (1994-95etik) eta Software Tresna Aurreratuak (1997-98etik Xabier Arregirekin) irakasgaiak euskaratzen.[15] Lexikografia konputazionala irakasteko arduraduna ere izan da urte askotan doktorego-ikastarotan.

Ikertzailea Ixa Taldean (1985etik) aldatu

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kidea da. Doktorego-tesia 1993an aurkeztu zuen hiztegi sistema adimendunei buruz (Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren eraikuntza eta sorkuntza/ SIAD: Conception et construction d´un système intelligent d´aide dictionnriale)[16][17] Besteak beste, Unibertsitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Hezkuntza eta Zientzia/Zientzia eta Teknologia Ministerioko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Hainbat aplikazioren sorkuntzan parte hartu izan du, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL Euskararen Datu-base lexikala, eta Eustagger lematizatzailea.[2][3][4] Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa proiektuko lau partaideetako bat da 2008tik Andoni Sagarna, Miriam Urkia eta Antton Gurrutxagarekin.[5][6]

Nazioarteko lankidetzan Artolaren bi proiektu dira aipagarri. Batetik, Kubako Eskola Hiztegia paperean eta Interneten argitaratu ahal izateko lan informatikoaren arduraduna izan dela 2001etik, Ixa Taldea eta Kubako Santiagoko Unibertsitatearen lankidetzan.[18] Eta bestetik, Kitxuaren prozesamendu automatikoren lehen oinarri batzuk sortu zituen, Hinantin ikerketa-taldea eratzeko,. Cusko hiriko UNSAAC unibertsitateko Juan Cruz Tello 'Soccoo' irakaslearekin.[19]

 
Elhuyar Fundazioko Igor Leturia eta Antton Gurrutxaga, Ixa Taldeko Xabier Artolarekin Zientzia eta Teknologia Corpusaren aurkezpenean (2006-12-14)
 
Artolaren zuhaitz akademikoa (zuzendutako tesiak, Wikidata, Scholia)

Bost doktorego-tesi zuzendu ditu (Iñaki Alegria, Antton Gurrutxaga, Aitor Soroa, Jose Mari Arriola, eta Zuhaitz Beloki) eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100 baino gehiago dira informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan egin dituen argitalpenak.[20][21]

Xuxen aldatu

Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. UPV/EHUko Ixa Taldeak sortu zuen 1994an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finantzatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz XUXENen webgunea garatzeko diru-laguntza eskaini zuen. 2020an bosgarren bertsioan zebilen, Elhuyarrek merkaturatuta Ixa taldearen lizentziarekin. Hainbat testu-editore eta bestelako programetan (MS Office, LibreOffice, Mozillako Firefox eta Thunderbird...), sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere badago. Xabier Artola Xuxen aplikazioaren sorkuntzan parte hartu zuen[22][23] eta geroko mantentze-lanetan eta diseinu informatiko berrietan ere bai, alde informatikotik eta alde linguistikotik.[24][25][26][27]

Euskararen Datu-base lexikala aldatu

Euskararen Datu-Base Lexikala edo EDBL (Donostia, 1992) euskarazko hitz eta morfemei buruzko informazio zabala biltzen duen datu-basea da, Internet bidez arakatu daitekeena. Beraz, hiztegi informatiko baten moduko zerbait da, baina hitzez gain, atzizkiak-eta ere hartzen ditu. Esanahia barik, bakoitzaren propietate lexiko eta morfologikoak zehazten ditu definizio bakoitzak. Informazio hori Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta EHUko Ixa Taldearen beste tresna eta aplikazio askoren oinarri lexikala da. Xabier Artola datu-basearen diseinatzaile nagusia izan zen 1992an. eta harrezkero beti izan da arduraduna mantentze-lanetan eta diseinu informatiko berrietan, azken urteetan Gorka Labakaren laguntzarekin..[28][29][30]

Zientzia eta Teknologia corpusa (2002-2006) aldatu

Zientzia eta Teknologia corpusa (ZT corpusa) zientzia eta teknologiako testuen testu-corpus bat da UPV/EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean2003tik 2006ra bitartean eratu zutena. Corpusean 8,5 milioi hitz daude, morfosintaktikoki etiketatuta. 1990-2002 bitartean argitaratutako zientzia eta teknologiaren alorreko obrak bildu ziren corpusa elikatzeko.[31][32] Etiketatze linguistikoa egiteko, euskara automatikoki prozesatzeko teknologia aurreratua erabili zen (IXA taldearen Eustagger etiketatzailea). Testuko hitz bakoitzaren lema eta kategoria/azpikategoria etiketatu dira. Corpusa XMLn etiketatuta dago, eta TEI estandarrari jarraituta. Sarean kontsultatu daiteke.[33]

Kubako Diccionario Básico Escolar edo XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan (2001-2022) aldatu

Santiago de Kubako Centro de Lingüística Aplicada-k (CLA, Ekialdeko Unibertsitatea) eta IXA taldeak lankidetzan egindako Diccionario Básico Escolar (DBE) delakoaren lau edizio (2005, 2008, 2009, 2013-2015) argitaratu dira Kuban, paperean eta digitalki.

Hiztegiaren sortzaileak Eloína Miyares Bermúdez eta Vitelio Ruiz Hernández linguistak ziren. Urteetan zehar Zabalkuntza handia izan du hiztegiak Kubako eskoletan.[18]

Xabier Artola IXAko beste taldekide batzuekin CLA zentrokoekin lankidetzan ari da 2001ez geroztik, eta bereziki DBEren garapenean egin du lan beraiekin. Hiztegia garai bateko RTF formatutik XMLratu egin zen lehenbizi, inprimatzeko helburua soilik zuen hiztegi batetik abiatu eta benetako datu-base lexikografiko bat eratu zuten. Horrela sortu ziren hiztegiaren lehen edizioa CDan (Kubako eskoletan doan banatu zena) zein on-line, bigarren edizioa (paperean, CDan zein on-line) eta 2010eko edizioak, Habanako ferian arrakasta handikoa suertatu zena, paperean 50.000 aleko tirada izan zuen eta on-line ere jarri zen. Hiztegian 10.557 sarrera zeuden, 19.374 adiera eta 811 irudi.[18] Laugarren edizioa 2013an argitaratu zen eta 2023an bosgarrena prestatzen ari dira.[34]

Kubak "Carlos J. Finlay" Saria eman zion Xabier Artolari 2023an. Kubako zientzialari nazionalei eta atzerritarrei ematen dien kondekoraziorik gorena da hori. Artolak eta Ixa Taldeak Kubarekin izan duten 20 urteko lankidetza zientifiko emankorrarengatik eman diote saria, Santiagoko Linguistika Aplikatuaren Zentroarekin bereziki. 2023. urtera arte guztira hiztegiaren 300.000tik gora ale salduta zeuden paperean, eta bertsio elektronikoan 1100 CD.[35][36][37]

Kitxua hizkuntzaren prozesamendu automatikoa (2012-2015) aldatu

 
UNSAAC-Hinantin ikerketa taldeko Rosemary Jimenez eta José Lozano, Ixa Taldea bisitatzen Donostian[39]

2012an Cusko hiriko UNSAAC unibertsitateko Hinantin ikerketa-taldea antolaketan parte hartu zuen Juan Cruz Tello 'Soccoo' irakaslearekin. Kitxuaren prozesamendu automatikoren lehen oinarri batzuk sortuko zituena. Lehen urrats horietan, 2011tik 2014ra bitarte adituak prestatu zituen lankidetzan Ixa taldearekin, 2012an Madrileko Kooperaziorako Ministerioko proiektu bat izan zuten, 2013an EHUrekin RUNASIMI proiektua.[40][41] Aditu horietako batzuk ziren hauek:[19]

Euskaltzain urgazlea (2006tik) aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an.[8] Informazio eta Komunikazioaren teknologien batzordean aritu izan da 2007z geroztik eta Lexikoaren Behatokia egitasmoan 2008tik.[49][50]

Lexikoaren Behatokia Corpusa (2008tik) aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lexikoaren Behatokia Corpusa»

Komunikabideetako testuekin sortutako corpus monitore bat da, hizkuntzaren erabilera hurbiletik jarraitzeko helburua duena. Proiektua  2008. urtean jarri zuen abian Euskaltzaindiak, Andoni Sagarna euskaltzainaren zuzendaritzapean. Euskaltzaindia, Ixa Taldea, Elhuyar Fundazioa eta UZEI dira proiektuaren kideak. Urtean-urtean handituz joan da eta 2016. urtearen bukaeran 58 milioi testu-hitz zeuzkan corpusak, 2018an 65 milioi,[51] eta 2021ean 98 milioi.[52] XML lengoaian etiketatuta dago, eta TEI estandarrari jarraitzen dio.[53][54][55] Corpusa kontsultatu daiteke sarean.[56]

« Gaur egun, hizkuntza bati buruzko ikerketak hizkuntza horren erabileran oinarritzen dira. Erabilera ezagutzeko, hizkuntza horretan idatzitako testu masa handiak biltzen dira —corpusak— eta dauzkaten hitzak, esapideak eta abar haiek dituzten ezaugarri linguistikoez markatzen dira. Lexikoaren Behatokia gaur egungo euskara nolakoa den eta nola aldatzen ari den ezagutzea ahalbidetuko digun corpusa da »

Andoni Sagarna[57]


Euskara ingurune digitalean: egindakoa eta etorkizuneko erronkak (2018) aldatu

 
Xabier Artola Zubillaga (Euskaltzaindiaren XVII.BIltzarra, Arantzazu, 2018)


Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean Euskaltzaindiaren beraren eskariz “Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak” izenburuko hitzaldia eman zuen biltzarreko “Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean” izeneko saioan. Ponentzia horretan laburbildu zuen berak Ixa Taldean egindako lana eta motibatu zuen Euskaltzaindia ere eragile izan behar dela honetan guztian, duen erreferentzialtasuna administrazioen aurrean baliatuz, tramiteak eta proiektuak bizkortu daitezen.[7][58][59][60][61]

 
Xabier Artola Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean (2018)[58]

Hizkuntzaren prozesamendu automatikoari buruz aritu zen aurkezpenean: hizkuntzaren tratamendua zer den, ikerkuntza eta formazioa zertan diren, arloan barruan Ixa Taldea zertan ari den (Ixa Taldean zein Euskal Herriko beste zenbait laborategi eta zentro teknologikotan) eta zertan ari diren hemengo erakundeak nahiz Europa eta Espainiakoak.[7][58]

Gero, aurrerantzean nondik jo aipatu zuen, zenbait alderdi jorratuz: testu-corpusgintza (Euskararen Erreferentzia Corpusa sortu beharra aipatu zuen, bereziki, sakabanatutako ahaleginak bateratu beharra eta edukiak ikerkuntzarako trabarik gabe zabaltzearen premia azpimarratuz), arauak eta estandarra, hiztegigintza eta terminologia, itzulpen automatikoa eta humanitate digitalak.[7][58]

Euskararen etorkizunari begira hizkuntza-teknologien arloak garrantzi estrategikoa duenez eta Europaren garapen teknologikoan hurrengo urteetan ardatz bat izango denez Euskal Herrian ere pareko plan bat eta erreferentzia-zentro bat lehenbailehen sortu beharko zela proposatu zuen. Euskarak tren hori ez galtzeko, ikerkuntza eta trebakuntza espezializatuak bultzatu behar zirela, ez zela aski euskal Herrian egiten ari zena. Gehitu zuen Euskal Herrian egokiera onean gaudela erronkari heltzeko, aurretik egindako lanean oinarrituta; baina sinetsi eta mugitu beharra dago! Euskara inguru digitalean ondo kokatzeko erreferentzia-zentro bat sortu behar zela eskatu zuen hitzaldian eta ildo horretatik bi urte baino lehen sortua izango zen HiTZ zentroa.[7][58]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea aldatu

 
Informatikari Euskaldunen II. Bilkura (UEU ,1998)

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez saila eratu zenetik. 1986an bertan ikergai aitzindariak landu zituen: Hizkuntza naturalaren tratamenduaz hitzaldia eman eta Adimen Artifiziala liburua argitaratu zuen.[62]

UEUko informatikako sailburua izan zen 1997tik 2000ra bitartean, Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi zirenean.[63]

Aitzindaria izan zen Informatikaria euskaraz lantzen eta parte hartu zuen informatikako lehenengo hiztegien sorkuntzan, esate baterako honetan:

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[64]

Idazlea aldatu

Literaturaren munduan, ipuingintza jorratu du batez ere. Zenbait sari irabazi ditu: Jokin Zaitegi itzulpengintzan; Julene Azpeitia, Augustin Zubikarai eta Tene Mujika, besteak beste, ipuingintzan; lehiaketa horietako batzuetan argitaratu izan dizkiote ipuinak, argitalpen kolektiboetan. 2010ean Donostia Hiria saria irabazi zuen, eta haren ondorioz argitaratu zioten lehen literatura liburua: Deception Island (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, ipuin bilduma argitaratu zuen: Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011).[65]

Ipuinak edo ipuin bildumak aldatu

  • Argi-itzalen neurria 2011, Elkar[66]
  • Deception Island 2010, Alberdania, Donostia Hiria ipuin lehiaketa[9][67][68]
  • Asif 2006, Julene Azpeitia Saria (bigarren saria)
  • Bai, ni nauk 2004, Gabriel Aresti Saria (accesita)
  • Tximeletaren irria 2004, Tene Mujika Narrazio laburren lehiaketa (lehen saria)
  • Latitudea 1998, Julene Azpeitia Saria (lehen saria)

Itzulpenak aldatu

 
Samina
  • Samina (Marguerite Duras) 2014, Erein.[79]
  • Arriskuen ebaluazio etikoa: jendearen ikusmoldea aintzat hartu beharra (Joseph R. Herkert) 1997, Uztaro.[80]
  • ADA lengoaia eta metodologia (David A. Watt, Brian A. Wichmann, William Findlay) 1996, UPV/EHU.[81]
  • Informazioaren iraultza (Joel L. Swerdlow) 1996, Uztaro.[82] AEDren Jokin Zaitegi IX. Itzulpen Laburren Sariketan 1. saria jaso zuen (ex aequo).[83]

Bidaia-bloga aldatu

  • Blogoetak:[84] 2016ko bi solstizioen artean Amerikako iparraldetik hego muturreraino egindako bidaiaren gogoetak, kontakizunak, aipuak, argazkiren bat edo beste, denetarik pixka bat… 2022an liburu gisa argitaratu zuen (Solstiziotik solstiziora, Ameriketan zehar, Booktegi).[85]

Argazkilaria aldatu

15 urte zituen argazkizale bihurtu zenean. Denetariko gaiak lantzen ditu argazkitan, baina gustuko ditu kaleko argazkiak, paisaiak, erretratuak eta natura.[12] Egindako argazki-erakusketen artean aipagarrienak hauek dira:[11]

  •  
    Korrika Ibaetan (Xabier Artola, 2011)
    Bidaiak eta mundua
    • Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena (2016)[91] Geroago liburu gisa argitaratu zituen argazkiak: Solstiziotik solstiziora, Ameriketan zehar (Booktegi, 2022).[85]
    • Kuba: begiratu bat Euskal Herritik (2013)
    • Begiratuak 2.♀ (2006) Emakume begiradei buruz.
    • Literaturatik gehiago pinturatik baino. Erakusketaren titulua Francesc Català Roca kataluniar argazkilariaren esaldi honetatik dator: "Kontrakoa esaten bada ere, uste dut argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino".

2010ean Alkizako Ur Mara Elkartea lanean has zen galtzen ari ziren lanbideak berreskuratu eta dokumentatzeko. Lanketa kartatik sortu zen geroago Alkizako Fagus Alkiza interpretazio-zentroa.[92][93][94][12]

  • Ikiliko txondorra argazki-liburua (2010). Ikaskinei buruz.
  • Ke artean II. Hau ere Ikaskinei buruz
  • Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa. (2011) Sagardoari buruz
  • Garo meta, Alkizako Leten.(2009) Baserritarren metei buruz. Idiak, segak, eskuareak, gurdia, lera... orain gutxi arte mendi eta soroetan hain ohikoak ziren lanabesei buruz.
  • Txerri festa, beheko plazan. (2008) Txaribodari buruz.

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Ixakideak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  2. a b Elorrieta, Orlando. (1991). «Laster jaioko da Xuxen» Berria (berria.eus, Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  3. a b «UPV/EHUko Ixa Taldeko Xabier Artola Zubillagaren hitzak Xuxen 5-en aurkezpenean» Elhuyar (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  4. a b «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. a b Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan?. Hizkuntza-teknologiak. Ixa Taldearen bloga (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
  6. a b Xabier, Artola; Ezeiza, Nerea; Gurrutxaga, Antton; Sagarna, Andoni; Urkia, Miriam. (2017ko azaroa). Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari.. Senez 48, 201-208 or. (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
  7. a b c d e Artola Xabier - Euskara batua ingurune digitalean 20181004 (aurkezpenaren bideoa). Euskaltzaindia -Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  8. a b Xabier Artola Zubillaga. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  9. a b c Azurmendi, Nerea. (2010). «Publiko zabalarengana heltzeko behar hori ez dut inoiz sentitu». diariovasco.com. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
  10. «Astorgarantz... Eta Astorgaraino (bizikleta pasio)» blogoetak 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  11. a b artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  12. a b c Miranda, Jon. (2019-02-14). «"Ikerkuntzak aurrera egiten badu, gazteen ekimenari esker egiten du". Xabier Artola Zubillaga. EHUko irakaslea eta ikerlaria.» Gipuzkoako Hitza (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  13. Informatika euskalduntzen Informatika fakultateko webgunean
  14. Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  15. «Xabier Artola Zubillaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  16. Xabier Artola Tesiker,Euskarazko doktorego-tesien datu-basean
  17. «Conception et construction d'un systeme intelligent d'aide dictionnariale (siad) // Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren sorkuntza eta eraikuntza» Tesis doctorales: TESEO. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Gobierno de España. (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  18. a b c d XML teknologiaren erabilera hiztegigintzan: Diccionario Básico Escolar – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  19. a b c Juan Cruz ‘Soccoo’ hil zaigu, Peruko lankide kitxua – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  20. Xabier Artolaren argitalpenak DBLP datu-basean.
  21. Artola Zubillaga, Xabier. «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  22. Artola, Xabier. (1988). «Ordenadorea lagun, testu-zuzenketan | Ixa taldea» Elhuyar (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  23. Agirre, E.; Alegria, I.; Arregi, X.; Artola, X.; de Ilarraza, A. Díaz; Maritxalar, M.; Sarasola, K.; Urkia, M.. (1992). «XUXEN» Proceedings of the third conference on Applied natural language processing - (Association for Computational Linguistics)  doi:10.3115/974499.974520. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  24. «XUXEN-Mac Corrector ortográfico para textos en euskera | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  25. «A spelling corrector for Basque based on morphology | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  26. «Lexical-Semantic Information and Automatic Correction of Spelling Errors | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  27. Alegria, Iñaki Artola Zubillaga, Xabier Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza Sarasola, Kepa. Hizkuntza-teknologia Ixa taldean, euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko aplikazioak. PMC 920481771. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  28. «EDBL: a General Lexical Basis for the Automatic Processing of Basque | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  29. «Euskararen Datu-Base Lexikala (EDBL): eskema berriaren proposamena. | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  30. «EDBL: Euskararen Datu-Base Lexikala | Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  31. Ixa Taldea, Elhuyar Fundazioa. (2006). «Zientzia eta Teknologiaren Corpusa» www.ztcorpusa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  32. «Ixa taldearen produktuak» ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  33. Ixa Taldea, Elhuyar Fundazioa. (2006). «Kontsulta-sistemaren laguntza. Zientzia eta Teknologiaren Corpusa» www.ztcorpusa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  34. «Diccionario Básico Escolar» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  35. a b (Gaztelaniaz) Agencia Cubana de Noticias. (2023-02-16). «Condecoran hoy con la Orden Carlos J. Finlay a cubanos y extranjeros (+Fotos)» www.acn.cu (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  36. a b (Gaztelaniaz) «Orden “Carlos J. Finlay” a oficiales, trabajadores, profesores extranjeros e instituciones.» Gaceta Oficial de la República de Cuba (MINISTERIO DE JUSTICIA ISSN 1682-7511Información en este número Gaceta Oficial No. 2 Ext. Especial de 19 de enero de 2023).
  37. (Gaztelaniaz) Orden “Carlos J. Finlay”: Marlene Vázquez Pérez y Carmen Suárez. josemarti.cu.
  38. «Diccionario Básico Escolar. Consulta de la versión digital» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  39. Kitxua lantzeko, Cusco-ko bisitariak berriro gurean – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  40. «RUNASIMI. Recursos básicos para el procesamiento automático de la lengua quechua: base de datos léxica y corpus textual. | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  41. (Gaztelaniaz) «CONVENIO DE COLABORACIÓN ENTRE LA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA – UPV/EHU Y LA UNSAAC» Dirección de Cooperación Técnica Internacional 2020-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  42. (Ingelesez) Ixa Group. «Quechua Lexical Database (QLDB). General Consultation» ixa2.si.ehu.eus (National University of San Antonio Abad of Cusco (UNSAAC) University of the Basque Country (UPV / EHU).) (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  43. Quispe, Hugo. (2013). «Kitxuaren datu-base lexikala» ixa2.si.ehu.eus (Ixa taldea, Hinantin-UNSAAC) (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  44. (Ingelesez) Ortega, John E.; Castro Mamani, Richard; Cho, Kyunghyun. (2020-12-XX). «Neural machine translation with a polysynthetic low resource language» Machine Translation 34 (4): 325–346.  doi:10.1007/s10590-020-09255-9. ISSN 0922-6567. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  45. Castro Mamani, Richard; Rios, Annette. (2014). Allin Qillqay! A Free Online Web Spell Checking Service for Quechua.  doi:10.5167/UZH-101905. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  46. Rios, Annette; Castro Mamani, Richard. (2014). Morphological Disambiguation and Text Normalization for Southern Quechua Varieties.  doi:10.5167/UZH-97707. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  47. (Ingelesez) Ortega, Richard ALEXANDER; Montoya, Jaime. (2020). Overcoming Resistance: The Normalization of an Amazonian Tribal Language. The 1st Conference of the Asia-Pacific Chapter of the Association for Computational Linguistics and the 10th International Joint Conference on Natural Language Processing.
  48. (Gaztelaniaz) Jiménez Medina, Rosemary. (2013). CLASIFICACIÓN POR DIALECTO DE DOCUMENTOS ESCRITOS EN QUECHUA.. UPV-EHU, UNSAAC. Máster en "Ingeniería computacional y sistemas inteligentes".
  49. Lexikoaren Behatokia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  50. «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  51. «Gaurtik, Lexikoaren Behatokiak 65 milioi testu-hitz eta bilaketa-aukera gehiago ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  52. «Lexikoaren Behatokia» lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  53. UZEI, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,. «Lexikoaren Behatokiaren Corpusa» lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  54. «Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan? – Hizkuntza-teknologiak» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  55. «Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  56. UZEI, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,. «Lexikoaren Behatokiaren Corpusa» lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.net (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  57. «Gaurtik, Lexikoaren Behatokiak 65 milioi testu-hitz eta bilaketa-aukera gehiago ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  58. a b c d e Ixa Taldea Arantzazuko Biltzarrean (2018-10-04) – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  59. Artola, Xabier. (2018-10-04). Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak (Aurkezpeneko gardenkiak). Euskaltzaindia - Ixa Taldea.
  60. Aduriz, Itziar; Alegria, Iñaki; Aldezabal, Izaskun; Artola, Xabier; Diaz de Ilarraza, Arantza; Ezeiza, Nerea; Sarasola, Kepa; Urizar, Ruben. (2021). «Euskara (batua) ingurune digitalean : bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak, (artikuluaren testu osoa PDF bertsioan)» Euskara (batua) ingurune digitalean : bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak (Euskaltzaindia - Ixa Taldea) (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  61. Aduriz, Itziar; Alegria, Iñaki; Aldezabal, Izaskun; Artola, Xabier; Diaz de Ilarraza, Arantza; Ezeiza, Nerea; Sarasola, Kepa; Urizar, Ruben. (2021). [https://www.torrossa.com/it/resources/an/5106184 «Euskara (batua) ingurune digitalean : bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak, Liburu honen barruan: " Arantzazutik mundu zabalera : euskararen normatibizazioa : 1968-2018"»] Euskara (batua) ingurune digitalean : bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak (Euskaltzaindia - Iberoamericana Editorial Vervuert): 455–470. (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  62. «Xabier Artola Zubillaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  63. Xabier Artola Zubillaga | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  64. Xabier Artola irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
  65. Euskal Idazleen Elkartea. (2021). kritiken hemeroteka » Bilaketa: Xabier Artola. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  66. Aldalur, Maialen. (2011-04-14). «Xabier Artola: Beti eraman izan dut koadernoa eta boligrafoa» Irutxuloko hitza: 3..
  67. a b Agirre, Lorea. (2011). Xabier Artola: “Betidanik gustatu izan zait hizkuntzarekin jolastea”. Oilategitik, Alkizako aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
  68. a b Lizarralde, Nerea. (2011). “Jarraitzeko asmoa dut, baina ez naiz idazle diziplinatua”. Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-01-10).
  69. Teso, Begoña del. (2023-11-21). ««Irakurlea eraman behar duzu idazlearen garai eta hizkuntzara. Eta idazlea...»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  70. a b «Heptamerona – 1. eguna» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  71. a b Maia, Josu Jimenez. «Heptamerona eta Nafarroako Gobernua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  72. «Gabriel Arestik esana -» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  73. «Heptamerona – 2. eguna» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  74. (Gaztelaniaz) Jimenez Maia, Josu. (2022-10-21). «Heptamerona eta Nafarroako Gobernua» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  75. @Heptamerona -Twitter. (2022-10-30). «Atzo Margaritarekin eman genuen eguna, Amaiurren, berak idatzitako Heptameronaren 2. atala irakurtzen» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).
  76. (Gaztelaniaz) Anbustegi, Fernando. (2022-10-31). «Lectura continuada de ‘Heptamerón’ en Amaiur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  77. «Urriaren 21ean egingo da Heptameronaren irakurketa Orbaizetan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  78. Artola, Xabier. (2023-09-26). Heptamerona, 4. eguna: irakurraldia Orbaizetan. – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
  79. Duras, Marguerite. (L.G. 2014). Samina. Erein ISBN 978-84-9746-899-2. PMC 920313242. (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  80. Zubillaga, Xabier Artola. (1997-09-14). «Arriskuen ebaluazio etikoa: jendearen ikusmoldea aintzat hartu beharra» Uztaro aldizkari elektronikoa (Uztaro 22): 97. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  81. Watt, David Anthony; Wichmann, Brian A.; Findlay, William. (1996). ADA lengoaia eta metodologia. ISBN 978-84-7585-865-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  82. a b Swerdlow, Joel L.; Artola Zubillaga, Xabier. (1996). «Informazioaren iraultza» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (17): 169–177. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  83. a b Swerdlow, (Joel L.; Artola Zubillaga, Xabier. (1996). «Informazioaren iraultza» Uztaro (UEU) 17: 170-177..
  84. Blogoetak Terranovatik Usuaiarainoko bidaia-bloga
  85. a b «solstiziotik solstiziora, Ameriketan zehar» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-11-24).
  86. “DANTZA: HERRI LABORARI BATEN HISTORIA UNIBERTSALA” SOLASALDIA ALKIZAN – FAGUS. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  87. Imaz, Andoni. (2019-01-19). «Filmaketako hirugarren begia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  88. Fanjul Rozada, Luis Sergio. Exposición Xabier Artola (Bailando ante las cámaras: una colección de fotos de dantza) – sfg-ss. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  89. (Gaztelaniaz) «Bailando ante la cámara de Xabier Artola. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  90. «KAMEREN AURREAN DANTZARI - XABIER ARTOLA» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  91. «Argazki erakusketa // Exposición de fotografías (X. Artola, 2017-11-10…)» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  92. «artzubi argazkiak - erakusketak» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  93. Ikiliko txondorra liburua ikusgai Artzubi argazki-gunean
  94. Ur Mara Elkartea Ikiliko txondorra liburuaren fitxa
  95. Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  96. «Antton Abbadia saria jaso du gaur iluntzean EHUko Ixa Taldeak (35'50) | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  97. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  98. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  99. Berria.eus. (2003-01-08). «Jaurlaritzak EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide berriak izendatu ditu» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian