Ireki menu nagusia

Xabier Madariaga Idirin (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 3a) euskal herritar kazetaria da. 2003an kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Ikasketak amaitu orduko, Jerusalemera joan zen eta hiru urtez israeldarren eta palestinarren arteko gatazka gertutik bizi izan zuen. Horrez gain, Ekialde Hurbileko beste zenbait gatazken lekuko izan da, horien artean, Irakeko Gerra.

Xabier Madariaga
Bizitza
Izen osoa Xabier Madariaga Idirin
Jaiotza Bilbo1981eko ekainaren  3a (38 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Gaur egun Euskal Telebistan, Euskadi Irratian eta Berrian berri-emaile bezala egiten du lan. 2010eko Haitiko lurrikararen ondoren, Haitin berriemaile lanetan aritu zen.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.