Informatikari

Informatikan aritzen den profesionala

Informatikaria zientzialari bat da, zeinak informatika alorrean, informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoan, jakintza duen.[1]

Olatz Perez de Viñaspre informatikaria, bere konputagailuarekin lanean.

Euskarazko informatikari kontzeptua ingelesezko computer scientist baino zabalagoa da. Zehazki computer scientist informatikari teorikoa baino ez da, sistema informatikoen alde teorikoan lan egiten duena. Baina euskaraz informatikari moduan ere hartzen dira hardware ingeniariak (batez ere sistema informatikoen hardware-an zentratzen direnak) eta software ingeniariak ere.

Informatikariaren lana ikerketa-arlo zehatzetan koka daiteke, besteak beste, algoritmo eta datu-egitura-ren garapen eta diseinuan, software ingeniaritzan, informazioaren teorian, datu-baseetan, konplexutasun konputazionalen teoriatan, zenbakizko analisian, programazio-lengoaien teorian edota ikusmen artifizialean.[2]

Informatikariaren helburu nagusia honako hau da: ordenagailua oinarri duten sistemen (prozesadoreen, programen, ordenagailu eta pertsonen arteko elkarrekintzen, hainbat ordenagailuren arteko elkarrekintzen, etab.) propietateak kalkulatzeko ereduak garatu eta baliozkotzea. Horretaz aparte, beste helburu globalagoak ere izango lituzkete, besteak beste, hobekuntzak (sistemak azkarragoak, hobeak, merkeagoak... egitea) onartzen dituzten diseinuak aurkitzea.

HezkuntzaAldatu

Informatikari gehienek informatikarekin erlazionatutako gradu, master eta doktoretza bat izan behar dituzte. Hala ere, badira beste aukera batzuk ere, hala nola, informatikarekin oso erlazionatutako ikasketak egitea (matematika edo fisika[3]) eta gero informatikako gaietan sakontzea. Bestalde, aipagarria da matematiketarako trebetasuna oso garrantzitsua dela informatikari batentzat.

Horretaz aparte, komunikaziorako gaitasunak ere garrantzi handia du, izan ere, informatikari ona izateko beste aditu batzuekin komunikatzen eta datuak alderatzen jakin behar da (oro har ondo landutako argitalpen eta aurkezpenen bidez). Gainera, informatikariek askotan talde lanean edo mundu errealeko proiektutan lan egiten dutenez, gai izan behar dute gainontzeko langileekin eta lankideekin (programatzaileekin, kudeatzaileekin, etab.) eraginkortasunez komunikatzeko.[4]

Lan munduaAldatu

Normalean software-programak sortzen dituzten enpresek eta ikerketa zientifiko eta garapenez arduratzen diren erakundeek kontratatu ohi dituzte informatikariak. Baita hezkuntza-erakundeak ere bai.

Informatikariek, alde teorikoa alde batera utzita, aspektu praktikoagoak ere landu ditzakete, besteak beste, software ingeniaritzan zentratuz. Horrez gain, teknologia informatikoaren aholkularitza esparruan aurki daitezke. Gainera, matematikari gisa ere ikus daitezke, izan ere, informatikaren eremuan matematikek garrantzi handia dute.[5]

Industriaren esparruan lan egiten duten informatikariak zuzendaritza edo proiektu-buru posizioetan ikus daitezke.

Informatikarien etorkizuneko enplegu-irtenbideak bikainak direla esan ohi da, batez ere azkenaldian ordenagailu-sistemek, zerbitzu-industriek eta software-industriek izan duten hazkunde azkarragatik. Azken hauek dira Estatu Batuetako ekonomian hazkunde azkarrena izan duten industriak.

AplikazioakAldatu

Alor hauetako batean lan egin dezake informatikariak:

ErreferentziakAldatu

  1. Franco F. Orsucci, Nicoletta Sala, Reflexing Interfaces: The Complex Coevolution of Information Technology Ecosystems, Information Science Reference, 2008, pp. 335
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekakAldatu